(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Esparza kontseilariak “positiboki” baloratu du Arias Cañete ministroak Ebron lubetak garbitu eta konpontzeko inbertsioei buruz egin duen iragarpena osteguna, 2013.eko apirilak 18


Gobernu zentralak 5 milioi euro erabiltzea aurreikusten du obra horiek egiteko


Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari José Javier Esparzak "bere poza" agertu du Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumeneko ministro Miguel Arias Cañetek atzo egin zuen iragarpenarekin. Haren arabera, Gobernu zentrala Ebro ibaian 5 milioi euro inguru inbertitzea planteatzen ari da ibilguak garbitzeko eta tapoiak kentzeko, lubetak konpontzeko, Ebro Erdialdeko Ardatzeko isurbide-atala garbitu eta irekitzeko eta bertako ibaiadarrak babesteko.

Arias Cañetek informazio hori publiko egin du Carlos Salvador diputatuak "Gobernuaren Politika uraren kudeaketan, bereziki Nafarroako Foru Komunitatearentzat dituen plan eta konpromisoei dagokienez", horri buruz planteatutako premiazko interpelazio batean zehar.

Esparza kontseilariak ministroari erabaki hori hartu izana eskertu du, eta, aldi berean, eskatu dio "behin betiko zenbatekoa lehenbailehen zehaztea eta baita harekin Nafarroan egingo diren jarduketak ere".

Ebroko Konfederazio Hidrografikoko lehendakari Xabier de Pedrorekin El Bocal-en berriki izandako bilkuraren ondoren –bertan De Pedrok Esparza kontseilariari eta kaltetutako udaletako ordezkariei helarazi zien CHE ez zela lubeten konponketen kargu egingo eta ezta konponketengatik sortutako gastuen kargu ere–, kontseilariak iragan otsailaren 9an gutun bat bidali zion ministroari, eta bertan adierazten zen Nafarroako Gobernuaren, udal guztien, komunitate ureztatzaileen eta erabaki horren ondorioz kaltetutako nekazarien desadostasuna eta haserrea.

Aldi berean, kontseilariak ministroari behar besteko funtsak dituen aurrekontu-lerro bat prestatzeko eskatu zion Ebroko Konfederazio Hidrografikoak lanen kostua bere gain har zezan eta, beste alde batetik, berehala eta premiaz egin behar direnak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa