(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ogasunak jada zergadunei 81,7 milioi euro itzuli dizkien 2012ko Errentaren kanpaina presentziala gaur hasi da ostirala, 2013.eko apirilak 19


Hasiera hori dela eta, Goicoechea lehendakariordeak Iruñeko Ogasunaren bulegoa bisitatu du


Goicoechea lehendakariordea (eskuinean) Iruñeko Ogasuneko bulegora egindako bisitan. ( irudia handitu )

Lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilari Lourdes Goicoecheak Zerga Ogasuneko bulegoa bisitatu du gaur goizean, Iruñeko Eskiroz kalean, 2012ko Errentaren kanpaina presentzialaren hasiera dela eta; zergadunei jada, 81,7 milioi euro itzuli zaizkie.

Ekitaldian Goicoechearekin batera izan dira, Nafarroako Ogasuneko zuzendari-gerente Idoia Nieves, eta PFEZren Kudeaketa Zerbitzuko zuzendari Marta Huarte.

Egindako bisitan kontseilariak Nafarroako Ogasunak zergadunei beren aitorpenaren aurkezpena errazteko abian jarri duen dispositiboa ezagutu du. Guztira, Nafarroako Ogasunak arretako 30 leihatila inguru zabaldu ditu Iruña, Barañain, Burlata, Lizarra, Tafalla eta Tuterako bulegoetan.


Iruñeko errenta-aitorpenerako bulegoa. ( irudia handitu )

Bulego horietako batean aitorpena aurkezteko ordua eskatu behar da (eta eska daiteke bulego birtualaren bidez edo 948 505 505 eta 948 505 506 telefono-zenbakietara dei eginez). 28.000 hitzordu inguru egin daitezke eta orain arte 9.232 banatu dira, batez ere Iruña (% 57), Burlata (% 14) eta Barañaingo (% 12) bulegoetarako. Gainerako hitzorduak Tutera (% 8), Tafalla (% 4) eta Lizarrako (% 4) bulegoetarako eman dira.

Itzulketen arintzea

Goicoechea kontseilariak azpimarratu du kanpaina presentziala hasi aurretik jada itzuli dela kanpaina guztirako aurreikusitako kopuru guztiaren heren bat baino gehiago. Zehazki, iragan hilaren 10ean jada egindako eta webgunean eskura dauden aitorpen-proposamenei dagozkien 79,7 milioi euro itzuli ziren. Gainera, gaur bi milioi euro gehiago sartu dira, lehen aitorpen telematikoei dagozkienak. Apirilaren 10etik eskura dagoen modalitate hori aukeratua izan da orain arte 2.061 aitorpen aurkezteko.

20 erakunde laguntzaile

Nafarroako Ogasunak gogoratu du beste 20 erakunde laguntzailerekin akordioak sinatuta daudela, eta erakunde horiek Ogasun bulegoetan eskaintzen diren berme berak eskaintzen dituztela aitorpena egiteko orduan. Guztira, gaurtik aurrera eta kanpaina amaitu arte, ekainaren 25a, 1.000 leihatila baino gehiagotan izango dira lanean.

Honako hauek dira: Harakinen Gremioa, Arraiaren Gremioa, Nafarroako Ostalaritzako Enpresarien Elkartea (AEHN), Nafarroako Ostalaritzako Enpresa Txikien Elkartea (ANAPEH); Nafarroako Teknologia eta Nekazaritza Azpiegituren Institutua (TRADISNA), Nafarroako Nekazari eta Abeltzainen Batasuna (UAGN). Gainera, BBVA, Banco Santander, Banco Popular, Targobank, Banesto, la Caixa, Euskadiko Kutxa, Bankia, Caja Rural de Navarra, BBK, Bizkaia Kutxa, IberCaja eta Caja España finantza-erakundeek beren bezeroentzat aitorpena egiteko zerbitzuak eskura jartzen ditu.

2012ko Errenta Kanpaina

2012ko Errenta Kanpaina apirilaren 4an hasi zen, eta egun horretan Interneten jada 280.354 zergaduni egindako 186.923 aitorpen-proposamen jarri ziren. Neurri horrekin, Nafarroako Ogasunak datu fiskalen segurtasuna hobetu nahi zuen, ahal zen neurrian proposamenak postaz ez bidaltzeko. Nolanahi ere, astebete geroago, apirilaren 10ean, postaz bidali ziren une horretara arte bide telematikoan kontsultatu ez ziren proposamenak.

Apirilaren 10ean ere zabaldu zen Bulego Birtuala, bertan kanpaina guztiaren informazioa jasotzen da, eta beste zerbitzu batzuen artean, hari esker, aitorpena telematikoki egin eta aurkeztu daiteke. Kanpaina zabalik dago Bulego Birtualean nahiz sei bulego presentzialetan eta erakunde laguntzaileetan, ekainaren 25a bitarte. Denboraldi horretan zehar, Nafarroako Ogasunak 101 milioi euroko aldeko saldoa aurreikusten du zergadunentzat; izan ere, aurkeztutako aitorpenetatik, gehienak "itzultzekoak" izatea aurreikusten da. Zehazki, Ogasunak 236 milioi euro itzultzea eta 135 milioi biltzea espero du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa