(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Zarraluqui kontseilariak urtarrileko eta otsaileko prezipitazioek kaltetutako Ujué eta Girgillaoko errepideen konponketa-obrak bisitatu ditu ostirala, 2013.eko apirilak 19


Lanak NA-5310 errepidean egiten ari dira, Ujuéko hirigunetik hurbil, eta NA-7401 errepidean, Girgillao eta Etxarren-Girgillao parean


NA-5310 errepidean egindako obrak, Ujuén. ( irudia handitu )

Sustapen kontseilari Luis Zarraluqui Ortigosak urteko lehen hilabeteetan izandako prezipitazioek kaltetutako errepideetan egiten diren konponketa-lan batzuk bisitatu ditu gaur goizean.

Zehazki, NA-5310 errepideko lanak ezagutu ditu, Ujué, 6. kp-an (Ujué herritik gertu) eta baita NA-7041eko lanak ere, Etxarren-Girgillao, 8. km, eta han izan dira Obra Publikoetako zuzendari nagusi Ignacio Nagore eta errepideak kontserbatzeko taldeko langileak.

Kontseilaria Ujuéko zatian hartu du udalerri horretako alkate Mª Jesús Zoroza-k, eta Girgillaotik hurbil dagoen zatian, Girgillaoko kontzejuko lehendakari Rubén Senosiáin-ek, Etxarrengo kontzejuko Javier López de San Román-ek eta baita Girgillaoko udalerriko jarduneko alkate Txema López de Mendiguren-ek ere.

Aipatu beharra dago, larrialdiko obratzat hartzen direnez, prozedura azkarrago egikaritzen dela, lehiaketarik, lizitaziorik eta abarrik gabe eta zenbatekoa ez dela ezagutzen harik eta lanak egiten diren arte.

Lanak NA-5310 errepideko 6. KPan, Ujuén

Urtarrilean eta otsailean izandako eurite eta elurteetan ondorioz, NA-5310 errepideko 6. KPan, Ujuén, lur-jausi garrantzitsua gertatu zen. (Nafarroako Gobernuaren estazio meteorologiko automatikoaren arabera, urtarrilean pilatutako 120,70 litro/m2 euri egin zuen historikoki dagoen batez bestekoa 39,70koa denean).

Erdi hegaleko zonaldean gertatzean, lur-jausi horrek eskuineko nahiz ezkerreko galtzadari eragin zion. Eskuinaldean bi metroko maila baino gehiagoko asentatze gogorra egin zen, galtzada eta babesteko uhinbikoa zintzilik utziz. Ezkerraldean, ezpondako lurren irristatzeak areka estaltzen du. Horrek guztiak errepideko zirkulazioa zail egiten du, eta une honetan ibilgailuek era alternatiboan erabiltzen duten pasabide estu bat dago. Ujué-ra iristeko era bakarra denez, Nafarroako Gobernuak kalteak konpontzeari ekin dio. Obrak martxoaren 26an hasi ziren eta ustez apirilaren amaierarako amaituko dira, erromeriarako garaiz.

Gauzatzen ari diren jarduketak honako hauek dira: inausketaren ezpondatik askatutako material-garbiketa, indusketa eta saneamendua lubetan hondoratutako zonaldean harri-lubeta jarriz, drainatzeko lubakiak egikaritzea, zorua berriz jartzea eta balizajea nahiz seinaleztapena. Konponketa horiek Construcciones Luciano Elcarte SL enpresa egiten ari da; enpresa hori da ere, Tafallako Kontserbazio Zentroko errepideen kontserbazio integralaren kontratuaren arduradun.

Obrak NA-7040 eta NA-7041 errepideetan, Girgillao eta Etxarren-Girgillao parean

Urtarrilean eta otsailean izandako prezipitazio garrantzitsuen ondorioz ere (euria eta elurra) lur-jausi garrantzitsuak izan dira NA-7040 errepidean, 7tik 9ra bitarteko KPan eta 14tik 15etara bitartekoan Girgillaon, eta NA-7041ean, Etxarren-Girgillao parean. (Hiriberrin dagoen Nafarroako Gobernuaren estazio meteorologiko automatikoaren arabera, urtarrilean eta otsailean pilatutako 230 eta 211 litro metro koadroko prezipitazioak izan ziren, historikoki izan diren 67 eta 69 arteko batez bestekoaren aurrean).

Erdi hegaleko zonaldean gertatzean, lur-jausi horrek hondoratze handiak eragin ditu, galtzada eta babesteko uhinbikoa zintzilik utziz punturen batean eta zati askotan ibilgailuek era alternatiboan erabiltzen duten pasabide estu bat utziz. Zonaldera heltzeko sarbide barra denez, Nafarroako Gobernuak kalteak konpontzeari ekin dio. Gauzatzen ari diren jarduketak honako hauek dira: inausketaren ezpondatik askatutako material-garbiketa, indusketa eta saneamendua lubetan hondoratutako zonaldean harri-lubeta jarriz, drainatzeko lubakiak egikaritzea, zorua berriz jartzea eta balizajea nahiz seinaleztapena.Excavaciones Fermín Osés SL enpresa da lanak egiteaz arduratzen dena. Lanak martxoaren 26an hasi ziren ere eta udan amaituko dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa