(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako 103 ikastetxetako 8.500 haur fruta eta barazkiak kontsumitzeko eskola-kanpainan parte hartzen ari dira astelehena, 2013.eko apirilak 22


Esparza eta Iribas kontseilariak eta Osasuneko zuzendari nagusiak kanpaina aurkeztu dute gaur Iruñeko Arrotxapea ikastetxean


Esparza kontseilaria, Ibarrola, Iglesias eta Iribas kontseilaria, Arrotxapea HIko ikasleekin. ( irudia handitu )

Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari José Javier Esparzak; Hezkuntza kontseilari José Iribasek; eta Osasuneko zuzendari nagusi Cristina Ibarrolak 2012-2013 ikasturteari dagokion fruta eta barazkien kontsumoa sustatzeko hirugarren eskola-kanpaina aurkeztu dute gaur goizean Iruñeko Arrotxapea ikastetxe publikoan. Kanpainan, Haur Hezkuntzako (3 urtetik 6 urtera bitartekoa) 2. zikloko 8.500 bat ikaslek parte hartuko dute, Foru Komunitateko 72 udalerritako103 ikastetxetan dauden ikasleek, hain zuzen.

Ekitaldian ikastetxeko zuzendari Alberto Iglesiasek ere parte hartu du.

Ekimen horren helburua da, alde batetik, haurren artean ohitura osasungarriak errotzea, fruta eta barazkien kontsumoa bereziki, hainbat gaixotasuna prebenitzeko, haurren obesitatea esaterako; bestetik, ezagutzera ematea, Nafarroako produktuen dibertsitatea eta kalitatea, bertako lehen mailako ekoizleak, eta bete behar dituzten elikagaien segurtasun zein kalitateko baldintzak, hori guztia ikasleen artean elikadura osasungarria eta Nafarroako nekazaritza-jardueratik datorren elikadura sustatzeko xedearekin.

Kanpaina iragan apirilaren 8an hasi zen eta 8 astez iraungo du. Ikasleen artean astean fruta, barazki edota zukuen hiru anoa banatuko dira. Anoa horietako bi gutxienez pieza osoak izan beharko dira, 150 gr-koak gutxi gorabehera. Zukuen kasuan, ezingo du izan erantsitako azukrerik, gantzik edo gatzik eta ezta erantsitako gozagarririk ere. Produktuak eskola barruan jan beharko dituzte soilik kanpainarekin bat egin duten ikastetxeetako ikasleek, eta ezingo dira erabili ikastetxeko bazkariak egiteko orduan.

Kanpainak 83.566 euroko kostua du, guztira, % 50 Nafarroako Gobernuak finantzatzen du (41.783 euro jarri du) eta beste % 50 Europar Batasunak. Elikagaien banaketa eta hornidura deialdi publiko baten bidez esleitu zitzaion AN Kooperatiba Sozietatea Taldeari, eta kanpaina egoki garatuko dela zaintzeko Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko, Hezkuntzako eta Osasuneko departamentuetako langileek osatutako batzorde misto bat dago.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa