(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

4.000 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute Iraupen Eskiko XXIX. Eskola Kanpainan
astelehena, 2013.eko apirilak 22


Alli kontseilaria Erronkari Ibarreko Mendi Zentrora joan da jardunaldiaren balantzea egiteko, Nafarroako Gobernuak 565.000 eurorekin laguntzen duena


Alli kontseilaria, Mendi Zentroan.

Alli kontseilaria, Erronkari Ibarreko Mendi Zentroan, udal-agintariekin, zentroko eta eski-eskolako kudeatzaileekin eta Gizarte Politiken Departamentuko beste kargu batzuekin. ( irudia handitu )

Guztira 107 ikastetxetako 4.348 pertsonak –4-019 ikasle eta 329 irakasle– eman dute izena ikasturte honetan iraupen-eskiko XXIX. eskola-kanpainan parte hartu ahal izateko; kanpaina hori apirilaren 26an, ostirala, amaituko da hamabi astetako iraupena izan ondoren.

Gizarte Politiken kontseilari Íñigo Allik jarduera horren balantzea egin du Erronkari Ibarreko Mendi Zentrotik. Jarduera hori Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuak eta Zaraitzu zein Erronkariko ibarrek antolatu dute. 1,2 milioi euroko aurrekontua izan du, eta 565.000 euro Nafarroako Gobernuak jarri ditu. Aurten mila pertsona inguru gutxiagok parte hartu du.

Eskiko 29 kanpainatan (1984-2013) guztira 107.703 pertsonak esku hartu dute. Oraingoan, 800 pertsona inguruk egin dute jarduera Zaraitzuko Ibarrean (Otsagabia) eta gainerakoek, Erronkariko Ibarrean (Izaba).


Ikasleak Aste Zurian.

Ikasleak Aste Zurian. ( irudia handitu )

Iraupen-eskia kirol-modalitate modura zuzenean sustatzeaz gain eta naturarekiko begirunearen nahiz ingurumen-hezkuntzaren alde egiteaz gain (bistak interpretazio-zentroetara, adibidez), kanpainak eragin sozioekonomiko aipagarria du ibarretan: biztanleria aktiboaren % 20k elurrarekin harremana du (zuzeneko 127 lanpostu, esaterako: begiraleak, ostatuak…), zeharkako beste lanpostu batzuez gain (autobusak, saltoki txikiak, kafetegiak…). Parte-hartzaileen gastu pertsonalak18 euro ingurukoa da, udalek egindako kalkuluen arabera.

Gainera, arratsaldetan ikasleek zonaldeko kultura eta ohiturei lotutako programatutako zenbait ekintzatan parte hartzen dute. Naturarekiko begirunea sustatzea, ingurunea zaintzea eta herri horiek eguneroko bizimoduan ahalik eta gehien integratzea dagozkien ostatuetako elkarbizitzaren bidez, kanpaina horren funtsezko helburuak dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa