(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak LHko eta Arte Plastikoetako nahiz Diseinuko sari bereziak banatu dizkie 22 ikasleri

astelehena, 2013.eko apirilak 22


Hamaikak gradu ertaineko zikloko ikasketak egin dituzte eta beste hamaikak, goi-gradukoak


Transcripción textual del video

Iribas kontseilariak LHko eta Arte Plastikoetako nahiz Diseinuko sari bereziak jaso dituzten 22 ikasleak zoriondu ditu.

Foru Komunitateko ikastetxe publiko edo kontzertaturen batean LHko eta Arte Plastikoetako nahiz Diseinuko beren ikasketak amaitzen dituzten ikasleen ahalegina, lana eta ardura urtero aitortzen duen saria eman zaie aurten, 2011-2012 ikasturtean zehar beren prestakuntza osatu zuten ikasleei eta 8,5 puntuko edo gehiagoko kalifikazioa zutenei.

Taldeko argazkia

Iribas kontseilaria saritutako ikasleekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak 22 ikasleri Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako nahiz Diseinuko sari bereziak eman dizkie gaur. Ikasle horiek ikasketak amaitu zituzten 2011-2012 iragan ikasturtean beren espezialitateko ikasketa-espediente onenarekin. Sarituetako hamaikak gradu ertaineko prestakuntza-zikloko ikasketak egin dituzte eta beste hamaikak, goi-gradukoak.

Haiek guztiek diploma bana jaso dute Hezkuntza kontseilari José Iribasen eskutik, eta beraien ikasketa-espedienteetan saria lortu izana agertuko da.

Foru Komunitateko ikastetxe publiko edo kontzertaturen batean LHko eta Arte Plastikoetako nahiz Diseinuko beren ikasketak amaitzen dituzten ikasleen ahalegina, lana eta ardura urtero aitortzen duen saria eman zaie aurten, 2011-2012 ikasturtean zehar beren prestakuntza osatu zuten ikasleei eta 8,5 puntuko edo gehiagoko kalifikazioa zutenei.

Deialdi honetara guztira 79 ikasle aurkeztu dira, eta haietatik 47k goi-zikloko prestakuntza-zikloak ikasi dituzte eta 32k, gradu ertainekoak.

Haien artean, ebaluazio-batzordeak 22 saritu hautatu ditu, beren ikasketa-espedientearen arabera eta, berdinketa balego, beste prestakuntza- merezimendu eta merezimendu profesionalei erreparatuko zitzaien, esaterako: hizkuntzak jakitea, atzerrian prestakuntza-egonaldiak egitea eta bere titulazioari lotutako berariazko prestakuntza.

Ekitaldia Nafarroako Jauregiko Tronuaren Aretoan egin da, eta bertan izan dira Iribas kontseilaria, LHko Zerbitzuko zuzendari Marino Barásoain, bai eta sarituek ikasi zuten ikastetxeetako senide eta ordezkariak ere.

Saritutako ikasleen zerrenda

Gradu ertaineko prestakuntza-zikloetako mailan honako ikasle hauek saritu dira:

- José María Sánchez de Carlos, Ibaialde BHIkoa (Burlata): ‘Sukaldaritza eta Gastronomía’-ren prestakuntza-zikloa, ‘Ostalaritza eta Turismoa´ lanbide-arlokoa.

- María Aguilera Urtea, Ibaialde BHIkoa (Burlata): ‘Ile-apainketa’-ren prestakuntza-zikloa, ‘Irudi Pertsonala´ lanbide-arlokoa.

- Gorka Cegama Morales, Lizarrako LHIkoa: `Sistema Mikroinformatikoak eta Sareak´-en prestakuntza-zikloa, ‘Informatika eta Komunikazioak´ lanbide-arlokoa.

- Cristian Eduardo Carullo Sáenz, Lizarrako LHIkoa: ‘Mekanizazioa’-ren prestakuntza-zikloa, ‘Fabrikazio Mekanikoa´ lanbide-arlokoa.

- Roberto Mina Aristu, Nekazaritza eta Basozaintzako Ziklokoa (Iruña): ‘Lorezaintza’-ren prestakuntza-zikloa, ‘Nekazaritza’ lanbide-arlokoa.

- José María Lebrón Zunzarren, Virgen del Camino LHIkoa (Iruña): ‘Ibilgailuen Elektromekanika’-ren prestakuntza-zikloa, ‘Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lana´ lanbide-arlokoa.

- Juana María Villaplana Merino, Hezitzaileen Eskola BHIkoa: ‘Arreta Soziosanitarioa’-ren prestakuntza-zikloa, ‘Zerbitzu Soziokulturalak eta Komunitateari´ lanbide-arlokoa.

- Francisco Javier Hernández Equisoain, María Inmaculada BHIkoa (Iruña): ‘Farmazia eta Parafarmazia’-ren prestakuntza-zikloa, ‘Osasuna’ lanbide-arlokoa.

- Mirla Nicela Glenny Garay, María Inmaculada BHIkoa (Iruña): ‘Administrazio Kudeaketa’-en prestakuntza-zikloa, ‘Administrazioa eta Kudeaketa’ lanbide-arlokoa.

- Luis del Río Porras, ETI LHIkoa (Tutera): ‘Instalazio Elektriko eta Automatikoak´-en prestakuntza-zikloa, ‘Elektrizitatea eta Elektronika’ lanbide-arlokoa.

- Lourdes Echevarría Palacios, ETI LHIkoa (Tutera): ‘Merkataritza´-ren prestakuntza-zikloa, ‘Merkataritza eta Marketina’ lanbide-arlokoa.

Aldiz, goi-graduko prestakuntza-zikloko mailan saritutako ikasleak honako hauek izan dira:

- Unai Munárriz Pinilla, Virgen del Camino LHIkoa (Iruña): ‘Eraikuntzako Proiektuen Garapena eta Aplikazioa’-ren prestakuntza-zikloa, ‘Eraikuntza eta Obra Zibila’ lanbide-arlokoa.

- María Uriz Elizalde, Iruñeko Arte Eskolakoa: ‘Grabatua eta Estanpazio Teknikak’-en prestakuntza-zikloa, ‘Liburuari Aplikatutako Arteak’ lanbide-arlokoa.

- Maider Igarreta Fernández, Nafarroako Osasun Eskola Tekniko Profesionalekoa (Iruña): ‘Lan Arriskuen Prebentzioa´-ren prestakuntza-zikloa, ‘Instalazioa eta Mantentze-lana’ lanbide-arlokoa.

- Edurne Urrutia Lafuente, Nafarroako Osasun Eskola Tekniko Profesionalekoa (Iruña): ‘Laborategi Diagnostiko Klinikoa’-ren prestakuntza-zikloa, ‘Osasuna’ lanbide-arlokoa.

- Jhonn García García, Cuatrovientos ITC BHIkoa (Iruña): ‘Garraioaren Kudeaketa’-ren prestakuntza-zikloa, ‘Merkataritza eta Marketina’ lanbide-arlokoa.

- Itsaso Echarri Velázquez, Hezitzaileen Eskola BHIkoa (Iruña): ‘Haur Hezkuntza’-ren prestakuntza-ziklokoa, ‘Zerbitzu Soziokulturalak eta Komunitateari´ lanbide-arlokoa.

- Andrea Ochoa Guindulain, Ribera del Arga BHIkoa (Azkoien): ‘Elikagaien Industria’-ren prestakuntza-zikloa, ‘Elikagaien Industria’ lanbide-arlokoa.

- Sergio Pereda Pérez, Tafallako LHIkoa: ‘Fabrikazio Mekanikoko Diseinua’-ren prestakuntza-zikloa, ‘Fabrikazio Mekanikoa’ lanbide-arlokoa.

- Alicia Azagra Soria, ETI LHIkoa (Tutera): ‘Administrazioa eta Finantzak´-en prestakuntza-zikloa, ‘Administrazioa eta Kudeaketa’ lanbide-arlokoa.

- Miguel Pérez Garro, ETI LHIkoa (Tutera): ‘Sareko Informatika Sistemen Administrazioa´-ren prestakuntza-zikloa, ‘Informatika eta Komunikazioak´ lanbide-arlokoa.

- Andrea Martínez Marcilla, ETI LHIkoa (Tutera): ‘Telekomunikazio eta Informatika Sistemak’-en prestakuntza-zikloa, ‘Elektrizitatea eta Elektronika’ lanbide-arlokoa.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa