(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak nekazari profesionalentzako eta lehentasunezko ustiapenetarako nekazaritza-aseguruak kontratatzeko laguntza bermatuko du asteartea, 2013.eko apirilak 23


Beste autonomia erkidego batzuek laguntzak eten dituzten bitartean, Nafarroak sistema aldatu du haien iraunkortasuna bermatzeko eta eskaera guztiei erantzungo die


Nafarroako Gobernuak, Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazio Departamentuaren bidez, nekazaritza-aseguruen kontratazioa diruz laguntzen jarraituko du Nekazari Profesional izaera duten guztiei eta Nekazaritzako Gizarte Segurantzan kotizatzen dutenei, bai eta izaera juridikoa duten nekazaritza edo abeltzaintzako ustiapenen kasuan ere, lehentasunezko ustiapenetarako. Gobernuak 2013ko Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen Planean dauden aseguruen kontratazioari emandako laguntza bermatzea da kontua.

Neurri horrekin batera, Departamentuak kanpaina honetan laguntzak kudeatzeko eta ordaintzeko egungo sistema aldatuko du; horrenbestez, diru-laguntzaren zenbatekoa poliza kontratatzen den unean deskontatzeari utziko zaio, orain arte gertatu den bezala, eta hura kontratatzen denetik hurrengo ekitaldian ematera pasako da. Era horretan, 2013an izenpetutako polizetarako, laguntzak 2014an ebatziko eta emango dira.

Gainera, sistema-aldaketak ekarriko du nekazari profesionalek eta lehentasunezko ustiapenek izenpetutako poliza guztiek Foru Gobernuaren laguntza jasotzea. Orain arte, gerta zitekeen aurrekontu-hornidura ez izateagatik laguntzarik gabe geratzen ziren espedienteak egotea.

Aldaketa horiekin, eta beste autonomia erkidego batzuetan gertatu denaren aurka non nekazaritza-aseguruei laguntza emateko sistema autonomikoa eteteko erabakia hartu zen, Nafarroan laguntza horiei eutsi eta haien iraunkortasuna bermatzen da. Era horretan, nekazaritza-sektoreko profesionalentzako eta Nafarroako lehentasunezko ustiapenetarako kezkak desagertzen dira Foru Gobernuak nekazaritzako aseguru-sistemari laguntza ematen jarraitzearen inguruan; beraz, beren ekoizpenak aseguratzen jarrai dezakete, orain arte bezala.

Aseguratuak laguntzen sistema berria baliatzeko zailtasun gehigarriak aurki ez ditzan eta izapidea era arin eta errazean egin ahal dezan, Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazio Departamentuak, Agroseguro SAren laguntzarekin, beharrezkoak diren ekintzak egingo ditu hartzaileek jasotako polizen informazioa telematikoki Departamentuari helaraz diezaioten, hala, polizak berak laguntza-eskaeraren tratamendua jaso dezan.

Aldaketa horiek laster batean Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko diren laguntza-deialdi batean jasoko dira.

Ekitaldi honetako aurrekontuan, Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazio Departamentuak 3,6 milioi euro erabiliko ditu nekazari eta abeltzainek nekazaritza-aseguruak kontrata dezaten laguntzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa