(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nazioarteko hogeita hamar bat aditu eguzki-energia fotovoltaikoaren etorkizunari buruz eztabaidatzen ari dira Nafarroan asteartea, 2013.eko apirilak 23


Barcina Lehendakariak Nafarroako Jauregian harrera egin die


Transcripción textual del video

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak harrera egin die gaur eguerdian Nazioarteko Energia Agentziaren ordezkaritza bati. Ordezkaritza hori Nafarroan dago eguzki-energia fotovoltaikoaren programako (IEA-PVPS) batzorde betearazlearen bilkura dela eta, Sarrigurenen  Energia Berriztagarrien Zentro Nazionalaren (CENER) egoitzan apirilaren 22tik 24ra bitarte egiten ari dena.

Ongi-etorria egin ondoren, Lehendakariak bere agerraldia Nafarroa energia garbien alde egiten ari den apustuan oinarritu du. Beste datu batzuen artean, berriztagarrien ekarpena energiaren azken kontsumo gordinaren % 21 baino gehiago dela azpimarratu du eta kuota ia % 80koa dela kontsumo elektrikoari soilik erreparatzen badiogu. Horrek esan nahi du "zortzi urte lehenago Europar Batasunak 2020. urterako aurreikusitako ia adierazle guztiak betetzen dituela", aipatu du.

Lehendakariak nabarmendu du, gainera, "gure komunitatean sortutako energia elektrikoaren salmenta bakarrik urtean ia 500 milioi eurokoa dela"; beraz, energia berrien aldeko apustua "ingurumen- eta diru-irabaziak" dakartza.

Bestalde, zehaztu du energia eolikoa Foru Komunitateko berriztagarrien artean gehiengoa dela, eta jarraian fotovoltaikoa datorrela, % 13,5eko kuotarekin. Nafarroak, zehazki, 184 megawatt jarrita ditu eta 9.000 baino inbertsore txiki gehiago, eta ezarpen sozial handieneko ekoizpen elektrikoko teknologia bihurtzen dute.

Taldeko argazkia

Barcina Lehendakaria eta Goicoechea lehendakariordea, CENERen eta Nazioarteko Energia Agentziaren ordezkariekin. ( irudia handitu )

Eguzki-energia fotovoltaikoko nazioarteko hogeita hamar bat aditu aste honetan bildu dira Nafarroan sektorearen etorkizunaz eztabaidatzeko. BilkurakNazioarteko Energia Agentziaren 2013-2017 bost urteko planari hasiera emango dio eguzki-energia fotovoltaikoaren (IEA-PVPS) arloan; haren bidez, lankidetzarako bide berriak bilatzen dira energia-sektore horretako iraunkortasun handiagoa lortzeko.

Bilkura hori dela eta, Sarrigurengo (Egues) Energia Berriztagarrien Zentro Nazionalaren (CENER) egoitzan apirilaren 22tik 24ra bitarte egiten ari dena, Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak erakundeko kideei harrera egin die gaur eguerdian.

Ongi-etorria egin ondoren, Lehendakariak bere agerraldia Nafarroa energia garbien alde egiten ari den apustuan oinarritu du. Beste datu batzuen artean, berriztagarrien ekarpena energiaren azken kontsumo gordinaren % 21 baino gehiago dela azpimarratu du eta kuota ia % 80koa dela kontsumo elektrikoari soilik erreparatzen badiogu. Horrek esan nahi du "zortzi urte lehenago Europar Batasunak 2020. urterako aurreikusitako ia adierazle guztiak betetzen dituela", aipatu du.

Lehendakariak esan du, gainera, "gure komunitatean sortutako energia elektrikoaren salmenta bakarrik urtean ia 500 milioi eurokoa dela"; beraz, energia berrien aldeko apustua "ingurumen- eta diru-irabaziak" dakartza.

Bestalde, zehaztu du energia eolikoa Foru Komunitateko berriztagarrien artean gehiengoa dela, eta jarraian fotovoltaikoa datorrela, % 13,5eko kuotarekin. Nafarroak, zehazki, 184 megawatt jarrita ditu eta 9.000 baino inbertsore txiki gehiago, eta ezarpen sozial handieneko ekoizpen elektrikoko teknologia bihurtzen dute.

Nafarroako Jauregiko Tronuaren Aretoan egin den harreran izan dira, gainera: lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilari Lourdes Goicoechea; CENERen zuzendari nagusi José Javier Armendáriz; IEA-OVPS programaren batzorde betearazleko ordezkaritza bat, hogeita hamar bat pertsonaz osatutakoa eta bertako lehendakari Stefan Nowak suitzarra buru zela.

Nazioarteko Energia Agentziaren bilkura

Nafarroan aste honetan egiten ari den eguzki-energia fotovoltaikoko programaren batzorde betearazlearen bilkura egin da, IEA-PVPSen 2013-2017 bost urteko bosgarren aldiaren hasiera dela eta, Haren nahia da, "nazioarteko lankidetzak sustatzea da, eta eguzki-energia fotovoltaikoaren funtzioa erraztuko dutena energia iraunkorreko sistemetarako trantsizioan erreferentziazko puntu gisa".

IEA-PVPS programa Nazioarteko Energia Agentziaren jarduketa-arloetako bat da, nazioarteko networking-eko (harremanetarako sarea) erakunde bat energiari lotutako alderdietarako.

Zehazki, IEA-PVPSek oinarrizko lankidetza-proiektuak sustatzen ditu osagai fotovoltaikoaren funtzionamendua erabakitzeko, kostuak murrizteko, hainbat aplikaziotan jardunbideak hobetzeko eta, oro har, teknologi fotovoltaikoaren aukerak bizkor zabaltzen laguntzeko, funtsezko alderdiak barne, esaterako: sarean sortutako energiaren integrazioa eta ingurumeneko beste irizpen batzuk.

Erakundearen lehentasuna informazio fidagarria eta kalitate handikoa ematea da eta, hari esker, erabakiak hartuko dira eta alderdi ekonomikoetan eta industrialetan aurrera egingo da.

CENERen eguzki-energia fotovoltaikoa

Energia Berriztagarrien Zentro Nazionala urte asko daramatza laneanEguzki Energia Fotovoltaikoko Departamentuaren bidez baliabide fotovoltaikoekin sortutako energia-kostua murrizten. Oinarrizko ikerketa eta fabrikatzeko industria-inguruneen arteko erdigunea da. I+G+B jarduera baliozkotzeko zerbitzuekin eta osagaien ziurtagiriarekin osagarria da, energia elektrikoa sortzeko instalazio fotovoltaikoetakoak barne.

Entsegu eta ikerketarako azpiegiturek 700 metro koadrotik gora hartzen dute eta azken belaunaldiko ekipoak dituzte, osagaiak probatzeko alderdietan (moduluak, inbertsoreak, jarraitzaileak…) nahiz ikerketa-arloan, materialen teknologian eta zelula fotovoltaikoak egiteko prozesuetan. Almerian ere egoitza bat du etengabeko eguzki-erradiazioko dosi handiak eskatzen dituzten kanpoaldeko probak egiteko.

Departamentuko jarduerek hainbat alderdi jorratzen dute: zelula eta moduluko material eta teknologien azterketatik hasi eta instalazio fotovoltaikoa diseinatu eta probatu arte behin amaitu ondoren eta energia sortzen.

CENER

Energia Berriztagarrien Zentro Nazionalak kualifikazio handiko eta nazioarteko ospea duen teknologia-zentroa da, eta ikerketa aplikatuan eta energia berriztagarrien garapen nahiz sustapenean espezializatuta dago. CENERek 200 ikertzaile baino gehiago ditu eta bost kontinentetan egiten du lan. Bertako patronatua honako hauek osatzen dute: Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak, Ciemat-ek, Industria, Energia eta Turismo Ministerioak eta Nafarroako Gobernuak.

CENERen jarduera sei lan-eremutan garatzen da (eolikoa, eguzki-termikoa eta eguzki-fotovoltaikoa, biomasa, eraikin energetikoa eta energia berriztagarriak sarean integratzea), eta eremu horietan teknikari espezialista moduan parte hartzen du estatuko eta nazioarteko batzorde teknikoetan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa