(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak milioi bateko laguntza eman die 12 ETE garatzen ari diren 5,2 milioi euroko inbertsioei asteazkena, 2013.eko apirilak 24


Sozietate horiek beren langile kopurua % 12 eta fakturazioa % 34 handitu dute proiektuak abian jarri zirenetik


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak 1,06 milioi euro emango die 5,2 milioi euroko hamabi inbertsio amaituta edo amaitzear dituzten hamabi ETEri. Laguntza hori inbertsio guztiaren % 17 eta % 30 artean dago.

Nafarroako Gobernuak 1,06 milioi euro emango die 5,2 milioi euroko hamabi inbertsio amaituta edo amaitzear dituzten hamabi ETEri. Laguntza hori inbertsio guztiaren % 17 eta % 30 artean dago.

Beren inbertsio-proiektua amaituta edo amaitzear duten industria-izaerako enpresak dira eta, beraz, badaude aberastasuna sortzeko daturik. Zehazki, 19 lanpostu sortu dira, hau da, % 12 igo da inbertsioak hasi aurretik lanean zeuden 157 pertsonarekin alderatuz. Gainera, 2012ko datuekin, enpresa horiek beren fakturazioa % 34 handitu dute, 25,1 milioi eurora iritsi dira.

Honako enpresa hauek dira; Bolsas Osés SL; Gráficas Alzate SL; Kalpe Calderería Pesada SL.; Lantec 2000 Sistemas SL; Makinaria Ormazabal SL; Neumáticos Iruña SL; Talleres Goldebi SL; Talleres Onena SL; Transformados Mayo SL; Mikel Mutuberria Zurgindegia SL; Adrián Arriazu Carcavilla; eta Miguel Ángel Fernández Jausoro.

Proiektu guztiak ETEek sustatu dituzte (% 58 enpresa txikiak dira, 10 langile baino gutxiagorekin), haietako bat sortu berria, eta enpresa horiek zailtasun handiagoak dituzte finantzaketa lortzeko. Lau Iruñerrian daude; hiru Sakanan; bi Baztan-Bidasoan; bi Estellerrian; eta bat Erriberan. Nafarroako Gobernuaren arabera, Nafarroako ekonomiarentzako proiektu dinamiko eta interesgarriak dira.

Inbertsiorako laguntzak

Inbertsiorako laguntzak industria-sektoretan eta industria-zerbitzuetan oinarrituta daude, eskualdeko ekonomiaren traktore nagusia. Industria Nafarroako BEGaren % 30 da eta enpleguaren % 25 eta bertan oinarritzen dira esportazioen % 80; beraz, kanpoko baliabideak lortzeko iturri nagusia da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa