(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gazteria Planak 22,7 milioi euroko aurrekontua duen hogeita hamar bat ekintza aurreikusten ditu Nafarroako gazteen enplegua sustatzeko asteazkena, 2013.eko apirilak 24


Nafarroako Gobernuak herritarrei foru-estrategiaren eta gazteria-planaren zirriborroan parte hartzeko aukera emango die, 2016ra arte arlo horretako bere politikak zuzenduko dituena


Transcripción textual del video

Nafarroako lehen Gazteria Planaren zirriborroak 2016ra arte 22,7 milioiko aurrekontua duen 35 ekintza egitea aurreikusten du enplegua izatea errazagoa izan dadin eta Foru Komunitateko gazteen enpresa-ekimena errazteko.

Donapea LHIko gazteak.

Gazteria Planaren zirriborroak guztira 207 ekintza jasotzen ditu, 117,9 milioi euroko aurrekontuarekin.

Nafarroako lehen Gazteria Planaren zirriborroak 2016ra arte 22,7 milioiko aurrekontua duen 35 ekintza egitea aurreikusten du enplegua izatea errazagoa izan dadin eta Foru Komunitateko gazteen enpresa-ekimena errazteko.

Hala eman du ezagutzera prentsaurrekoan gaur goizean Gizarte Politiken kontseilari Iñigo Allik, foru-estrategiaren eta gazteria-planaren zirriborroaren aurkezpenean eta Nafarroako Gobernuko kideei horren berri gaur asteazkenez egin den ohiko bilkuran eman ondoren.

Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuak Nafarroako Gobernuaren departamentu guztien parte-hartzearekin landutako agiri horrek 207 ekintza jasotzen ditu, 117,9 milioi euroko aurrekontua du hiru urtetarako eta honako arlo hauek jasotzen ditu: hezkuntza, enplegua, mugikortasuna eta nazioartekotzea, etxebizitza, osasuna, ongizatea eta bizi-kalitatea, gizarte-gaiak, pertsonen arteko harremanak eta Administrazioarekin dagoen parte-hartzea eta harremana.

Haien artean azpimarratu behar dira gazteek enplegua izatearekin lotutako ekintzak (19,9 milio euroko aurrekontua), ekintzailetza eta autoenplegua sustatzen dituztenak (2,8 milioi), laguntza gutxien dituzten gazteen gizarteratzea errazten dutenak (49,7 milioi), egoneko ohiturak murrizten dituztenak (18,4 milioi), gazteen trebetasunak eta gaitasuna hobetzen dituztenak (17,3 milioi) eta artea nahiz kultur ohiturak sustatzeko eta garatzeko direnak (1,9 milioi euro).

Adierazgarria da etxebizitza izatea errazteko jarduketa ere (2,1 milioi euro). Horretarako, etxebizitzak birgaitzeko gazteentzako diru-laguntzak % 3ko gehigarriarekin saritzea aurreikusten da.

Halaber, honako ekimen hauek nabarmentzen dira: jokabide kritiko eta arduratsuak sustatzekoak kontsumoaren aurrean (956.000 euro), elkartasuna nahiz gizarte-konpromisoa sendotzekoak (941.000 euro), parte-hartze soziala sustatzekoak eta Administrazioa gazteei hurbiltzekoak (683.000 euro) eta Nafarroako administrazio publikoen artean administrazio artekoa hobetzekoak eta elkarlanekoak (482.000 euro).

Prozesu parte-hartzailea

Foru-estrategiaren eta gazteria-planaren zirriborroa behin egin ondoren, Nafarroako Gobernuak herritarrei parte hartzeko aukera emateko prozesu bat ireki du ondorengo helburuarekin: gazteek, gazte-eragileek eta gainerako herritarrek agiri horri ekarpenak egin diezazkioten.

Era horretan, iragan astean zehar Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuak hiru informazio-bilkura egin zituen gazteen informatzaileekin, aisialdiko eskoletako profesionalekin eta gazteria-teknikariekin. Gainera, aste honetan gaikako lau bilkura izaten ari da osasuna eta ongizateko, hezkuntzako, emantzipazioko eta gazteen partaidetzako adituekin.

Gainera, maiatzeko lehen hamabostaldian eskualdeko zortzi foro garatuko dira gazte-eragileekin eta gazteekin. Haiek guztiak 18:00etan egingo dira honako data hauetan: maiatzaren 6an, Lizarrako gaztetxean; maiatzaren 7an, Altsasuko "Santo Cristo de Otadia"-ko gazte-aterpetxean; maiatzaren 8an, San Adriango gaztetxean; maiatzaren 9an, Tafallako gaztetxean; maiatzaren 13an, Tuterako Lestonnac gizarte-zentroan; maiatzaren 14an, Lekarozko "Valle de Baztan" gazte-aterpetxean; maiatzaren 15ean, Zangozako kultur etxean eta maiatzaren 16an, Iruñeko "Fuerte del Príncipe" gazte-egoitzan.

Azkenik, ostegun honetatik aurrera ere herritarren partaidetzarako gune bat prestatuko da ondorengo webgunean: juventud.navarra.es 

Agiriaren edukia


Nafarroako Gobernuak egindako zirriborroak lau ildo estrategiko jasotzen ditu: gazteen autonomia handitzeko, balioetan oinarritutako hezkuntza sustatzeko eta beren garapen profesional eta pertsonalarentzat egokia den prestakuntza sustatzeko, beren osasuna eta ongizatea hobetzeko, eta parte-hartze aktiboa eta Administrazioarekiko hurbiltasuna sustatzeko.

Lau ildo estrategiko horiek bederatzi ardatz antolatutan zabaltzen dira gaztearen bizi-ibilbidearen arabera. Honako hauek dira: hezkuntza, enplegua, mugikortasuna eta nazioartekotzea, etxebizitza, osasuna, ongizatea eta bizi-kalitatea, gizarte-gaiak, pertsonen arteko harremanak, eta Administrazioarekin parte-hartzea eta harremana

Ardatz horiek 18 helburutan zehazten dira eta, aldi berean, 53 jarduketa-neurri barnean hartzen ditu 207 ekintzatan zehaztuta. Agiriak ere arloka batutako adierazle-sorta bat ezartzen du eta, hari esker, gazteria-politiken jarraipena eta ebaluazioa egin ahalko da eta baita haiek gazteengan zer eragin duten ikusi ere.

Gazteriaren foru-estrategia eta gazteria-plana

Gogoratu behar da gazteriaren foru-estrategia nahiz gazteria-plana Gazteriaren Foru Legean jasotako bi tresna direla, arlo horretan Foru Komunitateko administrazio publikoen politika publikoak antolatzeko xedearekin.

Foru-estrategia Nafarroako Gobernuak onartzen du eta barnean jasotzen du, alde batetik, Foru Komunitateko gazteen egoeraren azterketa, eta bestetik, arlo horretan politika publikoen garapena gidatu behar duten ildoak.

Aldiz, gazteria-planen helburua da, estrategia aplikatzea eta garatzea eskualde- edo toki-mailan, eta jarduketarako lehentasunak finkatzen dituzte. Memoria ekonomiko bat dute eta etengabeko ebaluazioa eta jarraipena egin behar da.

Gazteriaren Foru Legeak ezartzen du gaztea dela 14-30 urte arteko pertsona, biak barne. Nolanahi ere, egokia irizten denean beste adin-muga batzuk finka daitezke, gutxienekoak eta gehienekoak, zenbait ekintza, zerbitzu edo programetan parte hartzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa