(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak % 19,02ko langabezia-tasa du Biztanleria Aktiboaren azken Inkestaren arabera osteguna, 2013.eko apirilak 25


2013ko lehen hiruhilekoan 5.400 langabe gehiago zenbatu dira, nahiz eta gazteen arteko langabezia-portzentajeak behera egin duen


5.400 langabe gehiago zenbatu dira Nafarroan 2013ko lehen hiru hilabeteetan 2012ko azken hiruhilekoarekin alderatuz; guztira, 58.000 langabe daude Biztanleria Aktiboaren Inkestak aldi horri dagokion emandako datuen arabera eta Estatistikako Institutu Nazionalean argitaratu direnak.

Datu horien arabera, Foru Komunitateko langabezia-tasa % 19,02koa da (aurreko hiruhilekoan baino 1,8 gehiago); Espainiako tasa, berriz, % 27,16koa da.

Lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilari Lourdes Goicoecheak zifra horien balorazio "oso txarra" egin du, adieraziz "langabezia Espainia guztian igo bada ere, Nafarroan izan duen eragina handia izan dela". Gainera, gazteen langabezia 7 puntutan murriztu izana azpimarratu du (% 43,59, aurreko hiruhilekoan % 50,95ekoa zen) eta "Espainiarekiko diferentziala 8 puntutakoa izaten jarraitzen dugu".

Lehendakariordearen esanetan, "lehen hiruhileko honetan ezegonkortasuna sortzen duten finantza-tentsioek markatu dute, zalantzarik gabe ekonomiaren bilakaeran eragina dute eta urtean zehar hobekuntzarako zantzu batzuk sor daitezkeen arren, kostatuko zaigu haien ondorioak ikusten".

BAIren arabera, langabezia Espainian % 27,16ra heldu da, 1,1 puntu igo da bigarren hiruhilekoarekin alderatuz eta 6.202.700 pertsona daude lanik gabe (237.400 pertsona gehiago). Andaluzia, Extremadura, Kanariak, Gaztela-Mantxa eta Murtzian dago langabezia-tasa handiena, % 30etik gora; bien bitartean, EAE, Errioxa eta Nafarroan tasa hori % 20aren azpitik dago.

Foru Komunitatean, urteko aldaketa 7.700 langabe gehiagokoa izan da, 1.100 gizonezko eta 6.600 emakumezko, eta 10.200 pertsona gutxiago dago okupatuta.

Sexuaren arabera, azken hiruhilekoan langabeziak bereziki gora egin du emakumezkoen artean (4.000 langabe gehiago).

Adin-taldeen arabera, azken hiruhilekoan zehar langabeziak behera egin du 25 urtetik beherakoen artean, % 43,59koa izanik. 25 eta 55 urte arteko pertsonen taldean langabezia-tasa % 19,32koa da eta 55 urtetik gorakoen artean, % 8,82koa.

Langabezia sektore guztietan handitu da, nekazaritzan izan ezik eta aurrez enplegurik ez zuten langabeen taldean (berdin geratu da). Bereziki nabarmendu behar da zerbitzuen sektoreko langabeen kopurua (4.500 gehiago). Industrian 600 pertsona gehiago dago lanik gabe eta eraikuntzan, 200.

Okupazioari dagokionez, nekazaritza-sektorean handitu da (3.600 langile gehiago) eta baita industrian ere (600); aitzitik, gainerako sektoreetan behera egin du: zerbitzuak (7.300 okupatu gutxiago) eta eraikuntza (3.900).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa