(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 415.000 euro emango dizkie ekintza humanitario espezializatuetan esku hartzeko eta garatzeko hezkuntza-proiektuei osteguna, 2013.eko apirilak 25


GGKEek beren proposamenak maiatzaren 14a eta 20a baino lehen aurkez ditzakete, hurrenez hurren


Nafarroako Gobernuak diru-laguntzak banatzeko deialdia onartu du: garapenerako hezkuntza-proiektuak eta sentsibilizazio-ekintzak burutzeko, eta garapenean dauden herrialdeetan ekintza humanitario espezializatuko esku-hartzeak finantzatzeko.

Bi deialdiek guztira 415.000 euroko aurrekontua dute eta Gizarte Politiken Iñigo Alli kontseilariaren bi foru-agindurekin araututa daude, aste honetan Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu direnak.

Haietako lehenak115.000 eurorekin finantzatuko ditu garapen-bidean dauden herrialdeei eragiten dieten arazoen inguruan Nafarroako gizarteak duen ulertzeko modua hobetzen laguntzen duten ekimenak, eta mundu independentearen kontzientzia eta ulermen kritikoa sustatzen dutenak.

Hezkuntza formalaren arloan egingo diren garapeneko hezkuntza-proiektuak izan daitezke, baina baita sentsibilizazio-ekintzak ere. GGKEek beren proposamenak maiatzaren 14a baino lehen aurkez ditzakete, eta ekimen nahiz modalitate bakoitzeko, gehienez ere, 25.000 euro eskatu ahalko dute.

Ekintza humanitario espezializatuaren esku-hartzeak

Laguntzen bigarren deialdia, 300.000 eurokoa, nazioarteko lankidetza modalitate horretan GGKE espezializatuek aurten garapen-bideko herrialdeetan egindako ekintza humanitarioko esku-hartzeak finantzatzeko da.

Ekintza horiek hondamendi natural fasean edo gizakiak sortutakoetan gara daitezke eta krisi humanitario kronikoen hipotesietan. Proiektuak maiatzaren 22an baino lehenago aurkeztuko dira 150.000 euroko gehieneko zenbatekoarekin eta unean uneko egoeratako plan bat izan beharko dute; plan horretan erabili beharreko erantzuteko estrategiak, akordioak eta prozedurak jasoko dira hondamendi-egoera bati aurrea hartzeko.

Helburu zehatzen jarduketa Gizarte Politiken Departamentuaren eta erakunde onuradunen artean adostuko da larrialdi edo krisialdiko egoerak gertatzen diren momentuetan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa