(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Vianako Printzea Sarien epaimahaiak maiatzaren 6an emango du epaia osteguna, 2013.eko apirilak 25


Zortzi hautagai daude saria lortzeko, eta aurten sariak bere diseinu tradizionala errekuperatuko du herstura-irizpideekin bat eginez


2010eko edizioan banatu ziren Vianako Printzea sarien banaketa-ekitaldia.

Nafarroako Gobernuko Kulturako Zuzendaritza Nagusiak jakinarazi du 2013ko ediziorako Kulturaren Vianako Printzea Sarietara hautagaiak aurkezteko epea amaitu ondoren, Epaimahaia datorren astelehenean, maiatzak 6, 12:00etan bilduko dela Nafarroako Jauregiko egongela-janlekuan saria erabaki eta epaia emateko. Epaimahaia Nafarroako Kultura Kontseiluko kideek osatzen dute berriz ere, eta bertako 20 kideetatik 10 berriki berritu dira.

Aurkeztutako hautagaiak honako hauek izan dira: Luis Bacaicoa Martich musikari eta konpositorea; Francisco Etxeberria auzitegiko medikua; Flamarique Ahizpak jota-abeslariak; José María Goicoechea Aizcorbe konpositore eta organo-jolea; Daniel Innerarity idazle eta filosofoa; Pedro Lozano Bartolozzi kazetari eta filosofoa; María Ángeles Mezquíriz Irujo arkeologoa eta Miguel de la Quadra Salcedo erreportari eta esploratzailea.

Luis Bacaicoa Martich (Etxarri Aranatz, 1920) apaiza, musikaria eta konpositorea da. Piano, organo eta kantuko kontzertuak eman ditu Paris, Erroma, Buenos Aires, Los Angeles, San Frantzisko, edo New York-en, eta hainbat sari jaso ditu; haien artean nabarmendu behar dira, Paulino Caballero Saria, pianoan, eta Organoko Lehen Sari Berezi Nazionala.

Francisco Etxeberria (Beasain, 1957). Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatua, mediku espezialista da Lege eta Auzitegi Medikuntzan eta espezialitate horretako irakasle titularra da Euskal Herriko Unibertsitatean. Gaur egun, Arantzadi Zientzia Elkarteko lehendakaria da. Etxeberriak gerra zibileko biktimen gorpuak hobitik ateratzeko lanak koordinatu ditu herrialdeko zenbait puntutan, haien artean Nafarroan, eta bertan 46 hobi aurkitu ditu.

Flamarique Ahizpak (María Victoria eta María Encarnación, 1929an eta 1930ean jaiotakoak, hurrenez hurren, Tafallan) Nafarroako jotaren maila gorenera iritsi ziren, eta Espainian nahiz Iberoamerikan kontzertuak eman zituzten. 1965ean eta 1966an Espainiako jaialdietan irabazle gertatu ziren eta 1973an jota-eskola bat sortu zuten beren jaioterrian.

José María Goicoechea Aizcorbe (Bera, 1924) apaiza, konpositorea, organo-jolea eta abesbatzen zuzendaria da. Liturgia-musikan eta haur-abesbatzak sortzen aritu da (Niños Cantores de Navarra eskolania eta Liguori abesbatza) eta haiekin sari asko erdietsi ditu; jarduera hori abangoardiako prestakuntzarekin eta ekoizpenarekin batera burutu du.

Daniel Innerarity Bilbon jaio zen 1959an, nahiz eta Iruñean bizi den 15 urte zituenetik. Filosofian doktore, gaur egun Euskal Herriko Unibertsitateko katedraduna da. Hizkuntza nagusietara hainbat liburu itzuli du, eta 2004an Le Nouvel Observateur aldizkariak munduan eragin handiena duen 25 pentsalarien artean sartu zuen. Bere ibilbidean zehar sari asko jaso izan du entsegu eta giza zientzien arloan egindako literatur ekoizpenagatik

Pedro Lozano Bartolozzi (Iruña, 1939) kazetaria, idazlea eta irakasle emeritua da Nafarroako Unibertsitatean. 13 doktore-tesi zuzendu ditu eta doktoretzako 42 epaimahairen kide izan da; nazioarteko politikari eta kazetaritzari buruzko liburuak idatzi ditu, taldekako 47 libururen kapituluen egile modura parte hartu du eta aldizkari zientifikoetan kolaboratu du. Vianako Printzea aldizkariaren erredakzio-kontseiluko kide izan da ere, eta Gran Enciclopedia Navarraren erredaktore.

María Ángeles Mezquíriz Irujo Faltzesen jaio zen 1929ko otsailaren 1ean. Historian lizentziatua Zaragozako Unibertsitatean Arkeologia Erromatarrean espezializatu zen Italian. 1955etik, hamahiru indusketa zuzendu ditu, gehienak Nafarroan. Hainbat monografia argitaratu du, eta haien artean azpimarratu behar dira zenbait hiri eta herri erromatarri buruzkoak. Arkeologia-irakasle ere lan handia egin du. Nafarroako Museoa zuzendu zuen 1957 eta 1999 artean.

Miguel de la Quadra Salcedo. Madrilen jaio zen 1932an, aita bizkaitarra eta ama nafarra izanik. 1936an Iruñean bizitzen jarri zen, eta bertan egin zituen ikasketak Batxilergoa amaitu arte. 1950ean, Madrilera joan zen berriz Nekazaritzako Ingeniariaren karrera ikasteko eta unibertsitate atletismoa egiten hasi zen. Lehen domina –zilarrezkoa– Luxenburgon irabazi zuen 1951n disko-jaurtiketan eta, 1953an, Espainiako Txapelketa irabazi zuen. Harrezkero eta, gaur arte, kirolari eta esploratzaile modura nabarmendu da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa