(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ijitoen komunitateak Barcina Lehendakariari apiril hau ijito-kulturaren hilabetea ospatzeko antolatutako ekintzak aurkeztu dizkio osteguna, 2013.eko apirilak 25


Nafarroako hainbat kolektibotako bederatzi emakume ijito izan dira topaketan


Taldeko argazkia

Barcina Lehendakaria, Morrás eta Iribas kontseilariekin eta zenbait emakume ijitorekin. ( irudia handitu )

Foru Komunitateko emakume ijitoen kolektibo batek Nafarroako Lehendakari Barcina Lehendakariari apiril hau ijito-kulturaren hilabetea ospatzeko ekintzen programa aurkeztu zion atzo.

Hilabete guztian ekintzak izango diren ekimena asteburu honetan amaituko da, larunbatean, hilak 27, Iruñeko zezen-plazan egingo den adiskidantzazko bazkari batekin eta igandean, hilak 28, 13:00ean San Lorenzoko parrokian (Iruña) Sabicasen omenez egindo den meza flamenkoarekin.

Programak Ijitoen Herriaren Nazioarteko Eguna ospatzen du (apirilak 8), Agustín Castellón gitarra-jole nafarraren heriotza, Sabicas goitizenez ezaguna zena (apirilak 14), eta Ijitoen Komunitatearen Eguna, apirilaren 27an ospatzen dena Nafarroako Blanca andrea erreginak 1435ean Erriberriko gazteluan komunitate ijitoari egin zion harrera gogoratuz.

Emakume ijitoen topaketa

Emakume ijitoen topaketa `Apirila, ijitoen kulturaren hilabetea´ programaren ohiko ekintzetako bat da. Ijito-kulturaren egoerari buruz biztanleak sentsibilizatzea du xede eta, bereziki, emakumearen egoera, kultura horretako funtsezko zutabetzat jotzen dena, bai eta haiek egungo garaietako hurbil daitezen erraztea ere.

Topaketan Gaz Kalo federazioko bederatzi emakume izan ziren eta hari lotutako sei erakundeetakoak: Zarrakazteluko Sikaven edo Drom; Lizarrako Ker Kali; Iruñeko Romania Rromaní; San Adriango Lacho Drom; Zangozako Romi; eta Tafallako Sinando Kali.

Topaketa zela eta, emakumeek Barcina Lehendakariaren jarduera instituzionala ezagutu zuten eta Nafarroako Jauregiko gela nagusiak bisitatu zituzten, eta bertan, hurrenez hurren, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko nahiz Hezkuntzako Javier Morrás eta José Iribasen, agurra jaso zuten.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa