(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2013ko lehen hiruhileko zerga-bilketa likidoa % 3,79 murriztu da termino homogeneotan 2012arekin alderatuz ostirala, 2013.eko apirilak 26


Lehen hiruhilekoan zehar Nafarroako Ogasunak 494.975.591 euro bildu du


Nafarroako Ogasunak urteko lehen hiruhilekoan zehar zerga-bilketan batutako datuak ezagutzera eman ditu. Balantze horren arabera, diru-sarrerak (bilketa osoa) 979,3 milioi euro arte handitu dira, 2012ko aldi berean baino % 12,52 gehiago.

Zerga-bilketa likidoa (itzulketak kobrantzei eta konpentsazioei kentzearen emaitza) 494.975.591 eurora heldu da, aurreko urteko aldian baino % 14,11 gutxiago.

Nolanahi ere, zeharkako zerga-bilketan sartutako aldaketa zehatz batzuengatik, aipatu beharra dago termino homogeneotan 2013ko zerga-bilketa osoa 2012ko baino % 1,1 txikiagoa izango zela eta zerga-bilketa likidoa aurreko urteko aldi berekoa baino % 3,79 txikiagoa.

Bilketa likidoa zergen arabera

Zerga-bilketa likidoko datu zehatzen azterketak adierazten du PFEZren zerga-ordainketak aurreko urteko termino beretan jarraitzen duela (320,5 milioi euro 2013ko lehen hiruhilekoan eta 2012an, 321,9 milioi euro, % 0,45 gutxiago). Zerga horren barnean Lan Atxikipenen ondoriozko diru-sarrerak murriztu egin dira (-% 2,83), eta Kapital Atxikipenak, aldiz, igo (+% 3,27).

Gainerako zeharkako zergei dagokienez, Sozietate Zergen ondoriozko itzulketak igo egin dira (+% 30,11) eta murrizketa arina izan da Ondorengotza eta Dohaintzen gaineko zergan bildutakoan (-% 1,50). Kapitulu horretan Ondare Zergaren bitartez bildutakoan izandako igoera ere azpimarratu behar da (1,1 milioi euro) eta baita Ez Egoiliarren Errentaren gaineko Zergan izandakoa ere (2,4 milioi euro); 2012an kontzeptu beretan bildutakoa hirukoizten dute.

Zeharkako zergen artean, aipagarria da BEZak izandako jarrera: Estatuarekin egindako doikuntzetan hobekuntza apur bat ikusten bada ere, zuzeneneko zerga-bilketa % 15,72 murriztu da eta itzulketak % 38,39 igo. Nolanahi ere, termino homogeneotan zerga-bilketa likidoaren jaitsiera guztia % 2,31 arte motelduko zen.

Zerga berezien ondoriozko bilketa likidoak jaitsiera bat adierazten du haietan guztietan, Elektrizitatearenean salbu, % 13,15 igo dena. Zenbatekoagatik, aipagarria da Tabakoaren Zergaren ondoriozko bilketa (-% 25,64) eta Hidrokarburoena (-% 2,86). Nolanahi ere, Estatuarekin egindako doikuntzek desfase hori zuzentzen dute eta zerga berezien bidez bildutako guztia % 11,06 igotzea egiten dute (114,9 milioi euro 2013an; 103,5, 2012an).

Gainerako zeharkako zerga-bilketa ere jaitsi egin da, nahiz eta zenbateko guztiak ez duen diferentzia handirik erakusten. Aipagarria da, ordea, Hidrokarburoen Txikizkako Salmentarentzako zerga-bilketan izandako igoera; "osasuneko zentimoa" izenekoa sartzean zerga-bilketa 9.003.017 eurora igo da, 2012ko aldi berean baino % 63,91 gehiago.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa