(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

INAAC eta Navarra Televisiónek azken 20 urteotan Nafarroan izandako gertakari garrantzitsuenak zabalduko dituzte


ostirala, 2013.eko apirilak 26


Xede horretarako izenpetutako hitzarmenaren lehen emaitza "Una mirada atrás" ("Atzera begirada bat") programa da, eta programa hori gure hurbileko historiaren gertakari politiko, ekonomiko, sozial eta kulturalak emititzen hasi da jada


Nafarroako Gobernuaren Ikus-entzunezko Arteen eta Zinemaren Nafarroako Institutua (INAAC) eta Editora Independiente de Medios de Navarra, SAU (Navarra Televisión) enpresa dokumental-izaerako telebista-programak zabaltzeko elkarlanean ariko dira; dokumental horiek azken 20 urteotan Nafarroan izandako gertakari politiko, ekonomiko, sozial eta kultural garrantzitsuei buruzkoak dira.

Garai hartan nola bizi izan zituzten kontatzea eta hedabideek nola kontatu zuten, zer bilakaera izan duten eta gaur nola gogoratzen diren da Navarra TVen "Una mirada atrás" ("Atzera begirada bat") programaren xedea, berriki kateak inauguratu duena eta gure hurbileko historiaren gertakari deigarrienak zabaltzean dituena. Programak, gainera, ikus-entzunezko bere artxiboa baliatzeaz gain, INAACek lagatako balio dokumental handiko irudiak eta testigantzak erabiliko ditu. Gaur arte, bi programa emititu dira: bata Uharte Arakilen 1997an gertatutako zorigaiztoko tren-ezbeharrari buruzkoa (iragan apirilaren 13an) eta bestea NUParen historiari buruzkoa (iragan apirilaren 20an). Nolanahi ere, Biescasen 1996an izandako uholdeari buruzko monografikoa ere iragarri da, urte horietan modak zer bilakaera izan zuen aztertzen den monografikoa, 2003an Ebroko Erriberako nekazarien jasan zituzten uholdeei buruzkoa edo Miguel Indurain txirrindulariari buruzko monografikoa, beste gai batzuen artean.

Elkarlan hori berresteko berriki hitzarmen bat sinatu da; haren bidez, INAACek bere funts dokumentalak lagako ditu kate horretan emititu ahal izateko telebista-programak egitearren, eta Navarra Televisiónek, trukean, INAAC fundazioaren ekintzak zabaltzeko balioko duten ikus-entzunezko piezak egin eta emitituko ditu, Navarra Televisiónen artxiboko funtsekin. Akordio hori sinatu dute, INAAC fundazioko zuzendari-gerente Koldo Lasa Aristuk eta Navarra Televisióneko zuzendari Roberto Cámarak.

Zehazki, bi aldeek telebista-programa egiteko konpromisoa hartu dute Canal 4 Navarrak Nafarroako Filmotekari emandako funtsak oinarritzat hartuta, edo Nafarroako Filmotekako funtsak oinarritzat hartuta baldintza tekniko nahiz juridikoen hala uzten dutenean. Aipatu beharra dago Radio Pamplona eta Canal 4 Navarrak berriki bi hedabideetako funts dokumentalak laga zizkiotela filmotekari. Irrati-emisorak 40.000 soinu-unitate inguruz osatutako bere fonoteka eman zion, single, LP eta CDen 216 kutxatan banatuta. Canal 4 Navarrak, berriz, 7.000 bideo-zinta baino gehiagoko ikus-entzunezko artxibo zabal bat eman zuen, eta kateko azken 18 urteetan egindako lanaren artxibo digitalizatua zegoen zenbait disko gogor.

INAAC eta Navarra TV telebistak ere ondorengo ekintzak elkarrekin zabaltzeko elkarlanean aritzeko konpromisoa hartu dute: Nafarroako Filmotekaren ekintzak, Nafarroako zinemaren historiakoak, Nafarroan egindako filmaziokoak, Film Commissioneko ekintzak eta bi aldeentzat interesgarriak diren beste edozein ekintza.

Bi erakundeek, halaber, adostu dute interes komuneko era guztietako proiektuetarako elkarlana sustatzea eta berariaz kanpoan uztea: hitzarmen honen babesean egindako ikus-entzunezko dokumentuak beste batzuei lagatzea, saltzea edo alokatzea.

Azkenik, ekintza horiek kontrolatzeko eta koordinatzeko batzorde bat sortuko da, eta INAACen zuzendariak zein Navarra Televisiónen zuzendariak osatuko dute. Hitzarmen horrek, sinaduraren datatik aurrera indarrean sartuko dena, urtebeteko indarraldia izango du eta denboraldi berdinetan luzatu ahal izango da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa