(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foruzaingoak eta Altsasu, Cintruenigo,Corella, Azkoien, San Adrian eta Zangozako udaltzaingoek polizia-kudeaketako tresnak partekatuko dituzte astelehena, 2013.eko apirilak 29


Polizia-intereseko datu-baseak ere bateratuko dituzte segurtasun publikoko zerbitzu eraginkor, arin eta integratua lortzeko


Izenpetzearen unea. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak eta Altsasu, Cintruenigo, Corella, Azkoien, San Adrian eta Zangozako udalek polizia-tresnak partekatzea adostu dute, eta haiei esker, Foruzaingoaren eta bertako udaltzaingoen larrialdietako kudeaketa bateratua egin ahal izango da.

Akordio hori arautzen duen lankidetza-hitzarmena Nafarroako Jauregian izenpetu dute gaur goizean Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilari Javier Morrásek; Cintruengiko alkateorde Fco. Javier Igeak; Corellako alkate José Javier Navarrok; Azkoiengo alkate Mª José Vidorretak; San Adriango alkate Emilio Cigudosak; eta Zangozako alkate Ángel Navallasek. Datozen egunotan Altsasuko udalak ere hitzarmena izenpetuko du ere; azken udal horretako ordezkariek ezin izan dute gaurko ekitaldian egon.

Horrenbestez, sei udalerri horietako udaltzaingoak Nafarroako larrialdietako kudeaketa-sisteman sartuko dira, TETRA irratiko teknologia digitalaren bidez, haien patruilak ere geokokatuta egon daitezen. Hala, polizia ezberdinek udalerri horietan gerta daitekeen edozein larrialdiren aurrean era arin, eraginkor eta koordinatuan erantzun ahal izatea lortu nahi da.

Udaltzaingo horiek ere Foruzaingoaren Polizia Informazio Sisteman (SIP) sartuko dira eta Salaketa Penalen Erregistro Sistemarako (SITRADE) sarbidea ere ahal izango dute. Aldiz, Foruzaingoa tokiko datu-baseetan sartu ahal izango da delinkuentzia eta prebenitzeko eta herritarren segurtasuna hobetzeko.

Gogoratu behar da Foruzaingoak iaz jada antzeko hitzarmenak izenpetu zituela Barañain, Lizarra, Noain-Elortzibar eta Zizur Nagusiko udalekin.

Kudeatzeko sistema bakarra

Akordio horri esker, Foruzaingoak eta Altsasu, Cintruenigo, Corella, Azkoien, San Adrian eta Zangozako udaltzaingoek larrialdietako kudeaketa-sistema bakarra eta polizia-intereseko informazioko erregistro-sistema bakarra partekatuko dituzte polizia-baliabideen erabilera koordinatu eta eraginkorra lortzeko.

SIPekin lotutako estatus berriari dagokionez, toki-polizia horiek erabiltzaile izatetik sistema aberastu ahal izatera pasako dira polizia-arloan garrantzitsuak diren datuekin eta, horrenbestez, delinkuentzia prebenitzen eta herritarren segurtasuna hobetzen lagunduko dute.

Azkenik, Salaketa Penalen Erregistro Sistemarako (SITRADE) sarbideak salaketaren komunikazio telematikoa erraztuko die dagokion organo judizialari nahiz Foruzaingoari, edo beste polizia batzuetara bideratzea, egokia bada.

Hitzarmen honetatik sortutako gastuak eta informatika-ekipamenduaren eta dagokion software-aren konexioari, erosketari, euskarriari eta mantentze-lanari lotutako gastuak, bai eta irrati-telefoniako terminalak erostearen, programatzearen, mantentzearen eta GPS teknologiara egokitzearen ondoriozko gastuak ere Altsasu, Cintruenigo, Corella, Azkoien, San Adrian eta Zangozako udalen esku geratuko dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa