(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Zarraluqui kontseilariak Belateko tuneletatik gertu N-121-A errepidea moztu duen lur-jausiaren garrantzia egiaztatu du astelehena, 2013.eko apirilak 29


Lehen azterketa baten arabera, lur-jausiaren garrantzia ikusita bidea hilabete edo bi hilabete arte ez dela libre geratuko aurreikusten da


N-121-A errepidean izandako lur-jausiaren irudia. ( irudia handitu )

Sustapen kontseilari Luis Zarraluqui Belateko tunel inguruetara hurbildu da gaur goizean 10:40ak aldera Iruña-Behobia, N-121-A errepideko 28. kilometro-puntuan izan den lur-jausia bertatik bertara ikusteko. Departamentuko teknikarien laguntzarekin, galtzada erabat hartu duen lur-jausiaren garrantzia egiaztatu du; egori hori dela eta, errepidea moztu behar izan da pertsonek arriskurik izan ez dezaten eta zirkulazioa Belateko mendatetik bideratu da.

Lehen azterketa baten arabera, lur-jausiaren garrantzia ikusita bidea hilabete arte edo bi hilabete arte ez dela libre geratuko aurreikusten da. Une hauetan, Departamentuko teknikariak egoeraren balorazio zehatza egiten ari dira eta irtenbide egokiena zein izan daitekeen aztertzen.

Bidea garbitzen den bitartean, Nafarroako Gobernuak ibilgailu astunak Leitzarango Autobiatik (A-15) zirkula dezaten gomendatu du, kontuan hartuz bidearen eguneroko batez besteko intentsitatea, ibilgailuak/ eguneko neurria, 7.000 ibilgailutik gorakoa dela, eta kopuru horretatik astunak, % 30.

Gogoratu behar da hilaren 14an inguru horretan lur-jausi bat gertatu zela, zehazki tuneleko hegoaldeko sarbidean, eta hilaren 15ean areagotu egin zela. Une hartan, ezpondari eusten zion harri-lubetako azal baten harri-zati bat erori zen, eta horrek Iruña alderako erraia moztea eragin zuen eta baita Donostia alderako bi erraiak bakoitza noranzko baterako prestatzea ere. Orduz geroztik eta gaur arte, Departamentuko langileek eroritako materiala kentzen eta mugitutako harri-lubetan lanean aritu dira, harik eta azken euriteek egoera orain okertu duten arte.

Zehazki, new-jersey eusteko hesiak jari dira eroritako materiala galtzara eror ez zedin, erraietako bat kaltetu zuena; lur-jausiko lurrak eta harriak erretiratu dira; eta mozketatik hurbil dauden zuhaitzak ebaki dira. Gainera, departamentuko eta Construcciones Mariaezcurrena SL enpresako kontserbazio-zerbitzuko langileek inguruaren jarraipen bat egin dute egunero.

Degradatutako material buztintsua da, eta urarekin nahastean oso erraz sakabanatzen da; horrek harri-lubetaren azalaren gainean harriak asentatzea eta bultzatzea ekarri du eta, horren ondorioz, lubeta apurtzea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa