(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako ekonomiak % 0,6 egin du behera 2013ko lehen hiruhilekoan, 2012ko aldi berean jaitsi zena baino hamarren bat gutxiago asteartea, 2013.eko apirilak 30


Urte arteko tasa -% 1,7an kokatu da, Espainiakoa baino hiru hamarren gutxiago, -% 2koa dena


Industrialdea

Industrialdea

Nafarroako Barne Produktu Gordina (BPG) % 0,6 jaitsi da 2013ko lehen hiruhilekoan 2012ko azken hiruhilekoaren alderatuz, Nafarroako Estatistika Institutuak gaur argitaratutako Nafarroako ekonomiaren bilakaera-datuen arabera (hiruhileko kontabilitateko datuen aurrerapena). Datu horiek Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran ezagutzera eman ditu. Urte arteko terminoetan, jarduera ekonomikoaren joeraren jokabidea hobeto adierazten dutenak, Nafarroako BPG % 1,7 jaitsi zen iazko lehen hiruhilekoarekin alderatuz.

Lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilari Lourdes Goicoecheak datu horiek aurkeztu ditu eta Espainiako ekonomia guztiarekin alderaketa egin du. Alde horretatik, adierazi du "hark Nafarroak baino hamarren bat gutxiago atzera egin duen arren hiruhileko terminoetan (-% 0,5), urte arteko edo joerako terminoetan, haren uzkurtzea handiagoa da nabarmen, % 2 egin baitu behera."

Goicoechea lehendakariordeak, halaber, zifrak 2012ko lehen hiruhilekoekin alderatu ditu; hala, adierazten dute Nafarrako ekonomiaren datuak 2012ko lehen hiruhileko zifra (-% 0,7) hamarren batean hobetzen duela; bien bitartean, Espainian aldi horretan baino (-% 0,4) hamarren bat gehiago jaitsi da.

Lourdes Goicoecheak ere urte arteko tasen bilakaera azaldu du, eta aipatu du 2011ko lehen hiruhilekotik etengabeko jaitsiera bati ekin zitzaiola; hala, 2012an, balio negatiboetara edo uzkurtze-balioetara heldu zen (-0,5; -1,5; -1,8 eta -1,8), baina "gaur aurkeztutako datuak (-% 1,7) iradokitzen dute hazkunde-tasen jaitsiera horrek 2012aren amaieran hondoa jo zuela, nolabaiteko egonkortze bati hasiera emanez eta ondoren murrizte-tasak gero eta txikiagoak izanik". Lehendakariordearen arabera, Nafarroako BPGaren jokabide hori Espainiakoarekin kontrajartzen da; azken horren urte arteko jaitsiera-erritmoa handitzen doa, 2012. urtea urte arteko % 1,9ko uzkurtzearekin itxi baitzuen, eta jaitsiera handiago batekin ekin dio 2013ari, % 2koa, hain zuzen.

Bere agerraldian, Lourdes Goicoecheak esan du Nafarroako ekonomiarentzat seinale positiboa dela esportazioak egonkortu izana, 2013aren hasieran errekuperazio arina erakusten hasi baitira: aurtengo lehen bi hilabeteetan, Nafarroa merkataritza-saldo positiboena duen Espainiako eskualde bihurtu da termino erlatiboetan nahiz absolutuetan.

Gainera, Goicoecheak aurreratu duenez, errekuperazio-prozesua motela izango da eta kanpoko faktoreek eragingo dute, baina nolabaiteko egonkortasuna adierazten duten seinaleak ikus daitezke eta, beraz, emaitzak epe ertainean emaitzak ikusten hasiko dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa