(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Tierras de Iranzu elkartea, Elgorriagako bainuetxea, Orgi jatetxea eta Mahercatering enpresa dira 2013ko “Reyno de Navarra” Turismoko sarituak asteartea, 2013.eko apirilak 30


Alex de la Iglesia zinegileak sari berezi bat jasoko du bere pelikulen bidez Foru Komunitatea sustatzeagatik


Ezkerretik eskuinera: Ainhoa Aguirre; Carmen Oroz, Alex de la Iglesia eta Carlos Erce, FITUReko Nafarroaren stand-ean. ( irudia handitu )

Nafarroako Turismo Kontseiluak 2013ko "Reyno de Navarra" Turismoko sariak eman ditu gaur goizean. Sarituak honako hauek izan dira: Tierras de Iranzu elkartea elkarteen mailan; Elgorriagako bainuetxea turismoko enpresa edo enpresarien mailan, "ostatuen mailan", Orgi jatetxea, "Sukaldaritza" modalitatean; eta Mahercatering enpresa "enpresa berritzaile" modalitatean.

Gainera, Alex de la Iglesiak Kontseiluaren sari berezia jaso du Nafarroa sustatzeagatik, bereziki Las brujas de Zugarramurdi filma egin eta gero. Bilboko zuzendariaren hamaikagarren filma da eta iragan udazkenean filmatu zen Nafarroa eta Madril artean. Zinta hori, hain zuzen, Fiturreko Nafarroaren stand-ean aurkeztu zen, eta ekitaldi horretan zinegileak Zugarramurdiko udalerria "estralurtarra den leku baten antzera" kalifikatu zuen, "fruta heldu baten antzekoa, baso bereziekin, eta herrialde honetan existitzen ez zela uste zenuen leku batera eramaten zaituztena".

Sariak Nafarroako Gobernuko Turismo Departamentuak antolatuko duen Nafarroako Turismoaren bederatzigarren ekitaldian banatuko dira. Uztailaren lehen hamabostaldian egingo dela aurreikusten da, eta Nafarroako Gobernuko Lehendakaria izango da bertan.

Alex de la Iglesia

Alex de la Iglesia (Bilbo,1965) zinemako zuzendari, ekoizle eta gidoilari.

Deustuko Unibertsitatean Filosofian lizentziatua, istoriotxoak marrazten hasi zen No, el fanzine maldito eta Metacrilato fanzineetan eta Trokola, La Ría del Ocio edo La Comictiva aldizkarietan.

Zineman zuzendari artistiko moduan Pablo Berger-en Mama (1988) film laburrean debutatu zuen eta lan bera egin zuen Enrique Urbizuren Todo por la pasta (1991) pelikulan. Bilbotarrak egindako lehen film laburrak, Mirindas asesinas (1991), Pedro Almodóvarren interesa piztu zuen, eta azken horren ekoiztetxeak laguntza eman zion De la Iglesiaren Acción mutante (1993) lehen film luzean.

Ondoren, Espainiako zinemaren zuzendari aipagarrienetakoa bihurtuko zuen pelikula estreinatu zuen: sei Goya sari lortu zituen El día de la Bestia (1995).

Zinegilearen ondorengo beste lan batzuk izan dira: Perdita Durango, La comunidad, 800 balas, Crimen ferpecto, Los crímenes de Oxford, Balada triste de trompeta eta La chispa de la vida. 2012ko udazkenean Las brujas de Zugarramurdi komedia filmatzen hasi zen Nafarroan, aktore-talde zabalarekin: Carmen Maura, Macarena Gómez, Hugo Silva, Mario Casas, Terele Pávez eta Pepón Nieto.

2009ko ekainean Espainiako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiaren lehendakari izendatu zuten, eta kargu horretan izan zen 2011ko Goya Sarien ekitaldia amaitu arte; haren ondoren, dimisioa eman zuen Sinde Legearekin ados ez zegoela eta.

Azken pelikulaz gain, Nafarroa Alex de la Iglesiaren beste ekoizpen baten agertoki bihurtu da; izan ere, duela hogei urte Errege Bardeetan lehen film luzea filmatu zuen: Acción Mutante. Noizbait adierazi duenez, "zinema-ikuspegitik Nafarroa Europako toki erakargarrienetako bat da, eta bertan dozenaka pelikula filmatu dira".

Tierras de Iranzu Turismoko elkartea

Tierras de Iranzu Turismoko elkartea 2006ean jaio zen hogei bat kide pribaturekin. Gaur egun turismoko 78 enpresa baino gehiago eta 40 udalerri hartzen ditu barnean.

Landa-turismo eta eko-turismoko elkarte berritzailea da, eta lantzen ditu: eskulangintzako eta gastronomiako turismo-produktuen eskaintza zabala, kultur eta kiroletako ekitaldiak eta inguruko alde erromanikorako bisitak eta sustapeneko proiektu handiak. Elkarteak dituen baliabide guztiei balioa ematen jakin izan du, Tierras de Iranzu erakargarritasun turistikorako ahalmen handia duen leku eginez. Bertako biztanleek turismoaren aldeko apustu argia egin dute errentak dibertsifikatzeko iturri gisa eta nekazaritza nahiz abeltzaintza bezalako jarduera tradizionalak landa-turismoko apustu handiarekin bateragarri egin dira iraunkortasun, gizarte-kohesio eta kultur nahiz naturaren ondarea hobetzeko irizpideekin.

Elgorriagako bainuetxea

Elgorriagako bainuetxearen sorrerak XIX, mendera eramaten gaitu. Gaur egun berriz ireki da inguruko inbertitzaileen ekimen pribatuaren eta toki-erakundeen ekimenaren bidez, bainuetxe, hotel eta jatetxe modura ustiatzeko eskaintzen duen aukera dela eta.

Bainuetxeko ur klorurosodikoen aparteko ezaugarriek tratamendu mineromedizinal askotarako egokiak dira

Proiektu hori bost zutabetan oinarritzen da: ura, argia, kolorea, ingurunea eta giza baliabideak; elementu horiek xehetasun guztiekin zainduta daude gunean harmoniazko giroa lortu ahal izateko. Hotelak 75 gela ditu eta paraje natural eder baterako bistak dituzte.

Bainuetxeak mediku-zentro eta errehabilitazioko fisioterapeuta gune bat du eta azkeneko tratamendu eta teknikak eskaintzen ditu. Haien balioetako bat alor guztietako osasunaren sustapena da, eta zainketa hori sukaldean nabari daiteke bertan kalitate handieneko lehengaiekin egindako plater osasungarri asko eskainiz. Osasunaren sustapen hori ere ingurumenarekiko zainketara zabaltzen da, eta, hori dela eta, laster energia iraunkorragoa den biomasa-galdarak (pellet) jarriko dira .

Lizasoko "Orgi" jatetxea

Gaur egun Mikel Odriozola eta Oihana Larraia dira Orgi jatetxeko nagusiak eta "El singular por Excelencia" ("Berezietan bereziena") Saria jaso du "Establecimiento Singular 2008" ("2008ko Establezimendu Berezia") seigarren lehiaketan, jatetxe horren sukaldaritzaren goi-mailari esker. Sukaldaritza hori zonaldeko bertako produktutan oinarritzen da, ehiza edo onddoak esaterako, eta era tradizionalean prestatzen da ukitu berritzaile batzuk emanez.

Mikel Odriozola "El Txoko del Gourmet" eskolan (2010ean Michelin izar bat eskuratu zuen, Donostian dago eta Armendariz anaiek sortu zuten) prestatzen hasi zen.

Ondoren, Kantabriako Hostería de Quijas-era jo zuen. Urtebete egin zuen Juan Maria Arzakekin eta beste bat Hilario Arbelaitzen Zuberoan. Handik Japoniako Sapporora jo zuen lanera. Espainiara itzultzean Ferrán Adriá-ren El Bullin sartu zen, eta azkenean Arbelaitz taldean amaitu zuen lau urtez.

Mahercatering

Cintruénigon (Nafarroa) kokatua, 1983. urtetik Mahercateringek hainbat ekitalditan eskaintzen ditu bere gastronomia-sorkuntzak: sariketak, kongresuak, aurkezpenak, topaketak, tailerrak…

Mahercatering zerbitzu eta eduki anitzeko enpresa da, aukera asko eskaintzen ditu espazioetan, hotel-zerbitzuan, aholkularitza, finkak, edo catering-a Estatuko lurralde guztian.

Nafarroako Erriberako produktuen sukaldaritzaren aldeko apustua egiten du, tradizionala eta ukitu garaikide, fresko eta egungoarekin, eta 35 urte baino gehiagoko ibilbideak abalatzen du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa