(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak kargu publikoen ondareari buruzko kontrola indartzen duen foru-legearen proiektua onartu du asteartea, 2013.eko apirilak 30


Kontuen Ganberak errenta eta ondarearen aitorpenak eta banku-mugimenduak eskatu ahal izango dizkie


Nafarroako Gobernuaren bilkura.

Nafarroako Gobernuak astearte honetako bilkuran Nafarroako kargu publikoen ondare-bilakaera fiskalizatzeko Foru Legearen proiektua onartu du (Gobernuko kideak eta Foru Administrazioko goi-karguak). Jada indarrean dauden ordainsari, jarduera eta ondasunen publizitate-neurriei kontrol eta fiskalizazioko mekanismo berriak erantsi zaizkie. Neurria 5.000 biztanle baino gehiagoko udalerrietako alkateentzat eta 10.000 biztanle baino gehiagoko udalerrietako zinegotzientzat da.

Foru Gobernuak iragan apirilaren 17an egindako bilkuran aurreratu zuenez, Kontuen Ganberak funtzio hori bere gain hartuko du, orain arte haren eskumen-arloan berria dena; izan ere, organo horri dagokio jatorri publikoko funtsak fiskalizatzea, goi-karguen diru-sarrerak, esaterako.

Haren jarduketa honako hau egiaztatzen oinarrituko da: ondarean dauden aldaketak lortutako diru-sarrerei egokitzen zaizkien eta ondarea indarrean dagoen legeriari egokitzen zaion, funtsen "legez kanpoko edozein jatorri" edo irregularra den edozein jatorri argitzeko asmoz, arrazoien azalpenean esaten denez.

Horretarako, Kontuen Ganberak kargu publikoen ondasunen eta jardueren aitorpenak izango ditu (izendapenaren unean aurkeztutakoak, ondorengoak eta agintaldiaren amaierakoa) eta informazio fiskal edo banku-informazio osagarria jaso ahalko du.

Foru Legearen proiektuak lankidetzarako betebeharra finkatzen du dokumentazioa emateko orduan, honako hau emateko garaian bereziki: errenta eta ondarearen aitorpenak; goi-karguak kontratua duen banku, kreditu-entitate eta finantza-erakundeekin izandako laburpenak eta mugimenduak; eta beste batzuekin, partikularrak barne, izandako transakzio ekonomiko garrantzitsuen egiaztagiriak.

Jokabide irregularrak prebenitzea

Gobernuak arrazoien azalpenean defendatu du beharrezkoa dela "ordezkari politikoen jarduera politikoaren eta haien ondare-eremu pribatuaren arteko elkarrekintza"-ri buruzko kontrol-neurriak "indartzea".

Horretarako, Foru Legearen proiektuak "kontrol zorrotza ezartzen du eta kontrol horrek kargu publikoen jokabide irregularrak eta bidegabeko aberastea prebenitzen lagunduko du, herritarrei bermeak emanez beraien politikoen jokabide gardenaren inguruan, irregulartasunak egiteko aukera murriztuz eta, aldi berean, zigorgabetasun-bideak dauden edozein sentsazio indargabetuz".

Banakako txosten sinplea eta urteko txostena

Foru Legearen proiektua araudiaren doikuntzei buruzko hamar artikuluk eta bost azken xedapenek osatzen dute.

1. artikuluak legearen xedea jasotzen du; 2.ak aplikazio-eremua (Gobernuko kideak eta Foru Administrazioko goi-karguak; 5.000 biztanle baino gehiagoko udalerrietako alkateak eta 10.000 biztanle baino gehiagoko udalerrietako zinegotziak). 3.ak, Kontuen Ganberaren eskumen berria.

4. artikuluak fiskalizazio-aldia zehazten du, mandatuarenarekin bat datorrena, nahiz eta azterketak amaitu eta hurrengo bi urteetan zehar hasi ahal izango diren.

7. artikuluak fiskalizatzeko prozedura jasotzen du. Kontuen Ganberak fiskalizatutako kargu publiko bakoitzaren `banakako txosten sinplea´ egingo du eta baita aipatutako `urteko txostena´ ere.

`Banakako txosten sinplea´-k ondorengo kalifikazioak ondorioztatu ahalko ditu ondarearen egoerari eta aldaketari buruz: egokia eta zuzena; desegokia eta ez zuzena funtsean; eta balorazioa egiteko ezintasuna. Dokumentua publikoa izango da eta ez du datu ekonomikorik, finantza- edo ondare-daturik jasoko.

Proiektuak ezartzen du ere: lankidetzarako betebeharra dokumentazioa emateko orduan (5. artikulua); fiskalizatutako karguen eskubideak (zantzuen kontraesana eta berraztertzea, alegazioak…) bermatzen dituzten mekanismoak (7. artikulua); eta bere lankidetzarako betebeharrak ez betetzetik sortutako ondorioak (6.artikulua), Nafarroako Gobernuari edo udalari, kasuaren arabera, egoeraren berri ematea izango direnak, eta egoera hori urteko txostenean sartzea. Gainera, Kontuen Ganberak agintari eskudunei erantzukizun penal edo administratiboen zantzuak jakinarazi beharko dizkie (9. artikulua).

Fiskalizazioen emaitza orokorrari buruzko `urteko txostena´-k (8. artikulua) honako hau jasoko du: fiskalizatutako karguen harremana, banakako txostenean lortutako kalifikazioa eta ez betetzeen zerrenda. Halaber, kargurik identifikatu gabe, agintari administratibo eta jurisdikzionalei egon ahal izan diren irregulartasunak jakinarazi zaizkien kasuak zerrendatuko dira.

Urtean behin, Kontuen Ganberak kargu publikoen % 20 barnean hartuko duen fiskalizazio-programa bat (10. artikulua) jorratuko du. Beren funtzioak bukatzen dituzten Lehendakariak eta Gobernuko kideak nahitaez hurrengo bi urteetako fiskalizazio-programetan sartuko dira.

Araudiaren doikuntzak

Proiektuak araudiaren doikuntzak eskatzen ditu hiru foru-legetan: Nafarroako Gobernuarena eta bertako Lehendakariarena (2004); Gobernuko kideen eta Foru Administrazioko goi-karguen Bateraezintasunena (1996); Nafarroako Toki Administrazioarena (1990); eta Kontuen Ganberarena (1984).

Foru Gobernuaren ekimenak kontrol-mekanismoa Parlamentuko kideei zabaltzea jasotzen du hiru hilabeteko epean; beraz, erakundearen araudian ere beharrezkoa izango zen aldaketak egitea.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa