(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroan zirkulazioko istripuz hildako pertsonen kopuruak % 37,5 egin du behera 2012ko lehen lauhilekoarekin alderatuz osteguna, 2013.eko maiatzak 2


Apirilean bi hildako izan dira zirkulazioko istripuetan, iaz hilabete berean izan zirenak baino bat gutxiago


Aurtengo lehen hilabeteotan hamar lagun hil dira zirkulazioko istripuan Nafarroan, haietako zortzi Foru Komunitateko errepide-sarean eta beste biak herri barruko bideetan. Hau da iaz hilabete berean izan ziren hildako-kopurua baino % 37,5 gutxiago, 2012an 16 heriotza izan baitziren.

Denboraldi horretan ere zauritu larrien kopuruak % 44,4 egin du behera; 2012an 27 izan ziren, eta 2013an, 15. Zauritu arinak, berriz, % 16,79 igo dira; iaz, 131 izan ziren eta aurtengo lehen lau hilabeteetan, 153. Zirkulazioko ezbehar-kopurua % 3,39 jaitsi da, 1.091tik 1.054ra.

Nafarroako Gobernuaren behin-behineko balantzearen arabera, apirilean bi pertsona hil dira Foru Komunitatean gertatutako zirkulazioko istripuetan, 2012ko hilabete berean baino bat gutxiago.

Aipagarria da hildako pertsonetako bat ibilgailuak harrapatuta zendu zela apirilaren 3an, Iruñean; beraz, aurten, jada, sei dira harrapatuta hil direnak (kopuru guztiaren % 60).

Hildako beste biktima apirilaren 13an zendu zen haren motozikletak autobus batek harrapatu ondoren N-113 errepidean (Iruña-Madril).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa