(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun Departamentuak plan bat sustatu du Nafarroako 120.000 gaixo kronikoen bizi-kalitatea hobetzeko ostirala, 2013.eko maiatzak 3


Ekimen horrekin gaixoaren autonomia sustatu nahi da eta hainbat espezialistarekin beharrezkoak ez diren kontsultak ekidin, beste jarduketa batzuen artean


Mediku-kontsulta bat

Mediku-kontsuta bat.

Osasun Departamentua plan bat lantzen ari da Nafarroan gaur egun dauden 120.000 gaixo kronikoen bizi-kalitatea hobetzeko, Foru Komunitateko biztanleria guztiaren % 17,28 dena. Ekimen horrekin gaixoaren autonomia eta gaitasuna sustatu nahi dira, informazioa emanez eta autozainketa sustatuz, bai eta esku-hartzeko zirkuitu berriak ezarri ere; hala, hainbat espezialistarekin beharrezkoak ez diren kontsultak ekidingo dira.

"Gaixo kroniko eta patologia asko dituzten pertsonentzako arreta integratuaren estrategia" izenarekin ezagutzen den planaren zirriborroa Osasun kontseilari Marta Verak eta Osasuneko zuzendari nagusi Cristina Ibarrolak aurkeztu diete gaur goizean Foru Komunitateko sozietate zientifikoei, osasun-alorreko profesionalen elkargoei eta gaixoen elkarteei, haien iradokizunak eta ekarpenak jasotzeko.

Helburua osasun-arretako egungo eredua atzean utzi (era larrian aurkezten diren osasun-arazoen arretarako bereziki sortuta dagoena) eta laguntza-mailen artean arreta integratua eta zainketetan jarraikortasuna eskaintzen duten beste batera pasatzea da. Arretako eredu berria bihotz-gutxiegitasuna eta dementzia duten patologia askoko gaixoen kasuan 2013. urte honetan ezartzea aurreikusten da.

Estrategia Osasun Departamentuaren arreta-eredu berriaren barnean sartzen da. Eredu hori funtsezko hiru zutabetan oinarritzen da: osasun-emaitzen hobekuntza, emandako zerbitzuaren kalitatea eta sistemaren iraunkortasuna. Xede horiek erdiesteko zazpi ildo estrategiko zehaztu dira eta lehentasunezko 40 proiektu identifikatu, eta haien artean dago "Gaixo kroniko eta patologia asko dituzten pertsonentzako arreta integratuaren estrategia"

Arreta integrala

Estrategiaren asmoa gaixoari esku-hartze integrala eskaintzea da; hala, dituen patologien inguruan medikuaren diagnostikoa eta tratamendua kontuan hartzeaz gain, gaixoaren zainketetan dituen beharren eta haren gizarte-beharren ekintza-plana ere aintzat hartuko da.

Gainera, gaitzen autozainketa eta autokontrolerako estrategia sustatzen du funtsezko elementu modura, gaixoak prestatuz, informatuz eta gaituz osasun-sistemarekin erantzulekide izan daitezen beren gaixotasunak erabiltzeko eta kontrolatzeko orduan. Helburua da gaixoak beren gaixotasunaren kontrolean era aktiboan inplika daitezela, eta horrek osasuneko emaitzak hobeak izan daitezen lagunduko du.

Halaber, gaixo kroniko larriagoentzat, esku hartzeko zenbait zirkuitu diseinatzen dira eta, haiei esker, gaixo kronikoen kontrol hobea lortu ahalko da, beraien benetako beharrak kontuan hartuz, hainbat espezialistarekin beharrezkoak ez diren kontsultak ekidinez, ikuspegi integralagoa ahalbidetuz eta beren patologietan dagoen deskonpentsazioagatik sarrerak murriztuz.

Hori gertatzen da diziplina askotariko unitateak zenbait profesionalek esku hartzen duten prozesu batzuetan ezartzeagatik, gaixoaren arduradun bat jartzeagatik Lehen Mailako Arretan eta Espezializatuan, informazioa bi laguntza-mailetan partekatzeagatik eta beraien beharrak era arinean konponduko duten arreta bizkorreko zirkuituak ezartzeagatik.

Gainera, telefono bidezko informazioko eta osasun-gomendioko sistema bat jarriko da eta gaixoen kontrola hobetzen lagunduko duten telemedikuntza-sistemak garatuko dira.

120.000 gaixo kroniko

Plan horren barnean, Osasun Departamentuak osasun-txartela duten edo Foru Komunitatean azken urtean artatu diren pertsonen 60 milioi datu baino gehiago aztertu ditu, gaixoen kolektibo homogeneoak identifikatzeko eta honako faktoreak ezagutzeko: Lehen Mailako Arretaren eta Espezializatuen zerbitzuen erabilera, ospitaleratzeak, farmazia-gastuak, probak eta odol-analisiak, autonomia-maila…

Azterketa horretatik abiatuta, hamar patologia garrantzitsuetako bat duten 120.784 gaixo kronikoren ezaugarriak identifikatu eta aztertu dira: diabetesa, asma, BGBK, iktusa, bihotzekoa, iskemia koronarioa, dementzia eta bihotz-gutxiegitasuna, giltzurrunetako gutxiegitasuna, arnas gutxiegitasuna eta gibel-gutxiegitasuna. Haietatik, % 76,9k gaitz bakarra du, eta gainerako % 33,1k, berriz, patologia horietako bi behintzat bai.

Azterketatik ondorioztatzen da gaitz horietakoren bat duen biztanleriaren % 17,28k osasun-zerbitzuen % 51 erabiltzen duela. Portzentaje hori % 70era hurbiltzen da ospitaleratzeen kostuari dagokionez. Zehazki, gaixo kronikoen arretaren beharra, biztanle bakoitzeko gastuaren neurria, gainerako biztanleriarena baino bost aldiz handiagoa da (593 eurokoa ez kronikoena, eta 2.953 euro kronikoena).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa