(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2.042 langabe gutxiago izan da Nafarroan apirilean, eta orain 54.444 pertsona dira lanik gabe daudenak astelehena, 2013.eko maiatzak 6


Martxoarekin alderatuz, % 3,62 murriztu da, 2012ko aldi berean gutxitu zena baino bikoitza baino gehiago (-% 1,26)


Apirilaren amaieran 54.444 pertsona zeuden erregistratuta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko (NEZ) agentzietan. hau da, % 3,62 murriztu da (2.042 lagun) martxoarekin alderatuz; hilabete horretan, 56.486 pertsona zeuden lanik gabe.

Kontratazioari dagokionez, lantokia Nafarroan duten kontratu-kopurua 20.404koa izan da NEZan erregistratutako datuan arabera. Horrek esan nahi du 4.424 gehiago direla martxoarekin alderatuz.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari-gerente Mª Isabel García Malok honako balorazio hau egin du: "nota positibotzat jotzen ditut, alde batetik, joera aldatu izana, eta bestetik, erregistratutako kontratuak % 27,68 igo izana; horrek zenbait sektoretan jarduera igo dela adieraz diezaguke, esate baterako, eraikuntzan, nekazaritzan eta elikaduraren industrian, nahiz eta azken bi horien kasuan egoeraren araberako izaera izan dezaketen".

Enplegu-agentzien arabera, agentzia guztietan jaitsi da langabezia: Lodosa (-% 7,42), Agoitz (-% 4,81), Tutera (-% 4,34), Lizarra (-% 4,17), Altsasu (-% 3,92),Tafalla (-% 3,89), Doneztebe (-% 3,29), Iruña-2. Zabalgunea (-% 3,08), Iruña-Yamaguchi (-% 2,98) eta Iruña-Arrotxapea (-% 2,95).

Sektoreen arabera, eraikuntzako jardueran langabeziak behera egin duela nabarmendu behar da, 348 langabe gutxiago; atzetik datoz, elikaduraren industria (kontserbagileak), 235 langabe gutxiago; enpleguari lotutako jarduerak, 234 gutxiago; merkataritza, 154 gutxiago; nekazaritza, 126 gutxiago; motordun ibilgailuen fabrikazioa, 113 gutxiago eta administrazio publikoa, 111 pertsona gutxiago. Datu txarra, berriz, etxeko zerbitzuaren sektoreak eskaini du, 45 pertsona gehiago izan baitira lanik gabe.

Sexuaren arabera, 27.558 emakume daude lanik gabe, % 2,39 jaitsi da eta 26.886 gizon, % 4,84 jatsi da aurreko hilabetearekin alderatuz; horrek esan nahi du gizonen langabeziak jaitsiera handiagoa izan duela.

Adin-taldeen arabera, 25 urtetik beherako langabeen kopurua % 4,41 jaitsi da; 5.458 langabe daude orain; 25 urtetik gorako langabezia, berriz, % 3,53 jaitsi da; 48.986 lagun daude orain lanik gabe aurreko hilabetearekin alderatuz.

Kontratazioa. Nafarroako Enplegu Zerbitzuan 20.404 kontratu erregistratu ziren apirilean, hau da, martxoarekin alderatuz, 4.424 gehiago.

Erregistratutako 20.404 kontratuetatik, 978 mugagabeak izan dira, hots, erregistratutako kontratu guztien % 4,79.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Enpleguaren hilean behingo estatistika-2103ko apirila
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa