(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2013-2015 aldirako Ekintza Plana abian jarriko du ekonomia suspertzeko eta enplegua sortzeko 38 neurrirekin asteazkena, 2013.eko maiatzak 8


Barcina Lehendakariak iragarri du Gobernuak berehala egikaritzeko 27 ekintza eta Enplegu Mahaira eta Parlamentura 11 neurri eramatea, bertan onar ditzaten


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak 2013-2015aldirako indarraldia izango duen Ekintza Plana abian jarriko du, eta, haren barnean, ekonomia suspertzeko eta enplegua sortzeko 38 neurri daude, guztira. Yolanda Barcina Lehendakariak Gobernuko departamentu guztiei eragiten dieten jarduketa-ildoak aurkeztu ditu gaur goizean, eta berehala garatuko direla iragarri du krisiaren eragina geldiarazteko xedearekin.

Nafarroako Jauregiko fatxada.

Nafarroako Jauregiko fatxada.

Nafarroako Gobernuak 2013-2015aldirako indarraldia izango duen Ekintza Plana abian jarriko du, eta, haren barnean, ekonomia suspertzeko eta enplegua sortzeko 38 neurri daude, guztira. Yolanda Barcina Lehendakariak Gobernuko departamentu guztiei eragiten dieten jarduketa-ildoak aurkeztu ditu gaur goizean, eta berehala garatuko direla iragarri du krisiaren eragina geldiarazteko xedearekin.

Hala, enpresei likidezia emateko eta lanpostuak sortzeko bideratutako ekintzekin batera, Planaren barnean sartzen dira ere, krisiak gehien kaltetutako nafarrei bereziki oinarrizko zerbitzu publikoak bermatuko dizkieten beste neurri batzuk, eta baita Administrazioaren egitura murriztuko duten jarduketa-sorta bat ere, eraginkorragoa egiteko eta baliabideak askatzeko jarduera ekonomikora berriz bideratzearren.

2013-2015 Ekintza Plana Gobernuaren bilkuran koordinatu da gaur goizean haren garapena programatu eta bizkortzeko. Lehendakariak azaldu duenez, neurrien zati nagusia Nafarroako Gobernuak zuzenean aplikatuko du, beste zenbait Nafarroako Parlamentuan izapidetuko dira eta, azkenik, haietako batzuk Enplegu Mahaira igorriko dira, Foru Ganberak berriki eratutakoa. Aurreikusitako ekintzek jasotzen dituzte, alde batetik, programa nahiz plan berriak ezartzea, eta bestetik, jada indarrean dauden beste batzuk arintzea eta indartzea.

38 neurrietatik, 17 jarduera ekonomikoari eta enpleguari dagokie, 15en helburua zerbitzu publikoak betetzen direla bermatzea da eta beste 6rena, Foru Administrazioa berritzea egitura murriztu eta eraginkortasuna hobetzeko.

Duten eragin ekonomiko edota sozialagatik eta datozen hilabeteotan abian jarriko diren neurri garrantzitsuenen artean, BEZa itzultzeko epeak erdira jaisteko neurria nabarmendu behar da, Nafarroako enpresetan berehala 200 milioi euro sartzea ekarriko duena; ETEetarako abal-lerroak zabaltzea; Nasuvinsako etxebizitzak alokatzeko prezioa jaistea; esportaziorako laguntza berriak abian jartzea Nafarroako Nazioarteko Planaren barnean; laguntza-lerro bat deitzea ekonomia sozialeko enpresen sorrera errazteko; eta Ekintzailetza Plana garatzea.

Arga-Ega adarraren zatiko lizitazioa ere aipatu behar da, eta baita Prestazio Handiko Trenaren (PHT) eraikuntzari bultzada ematea ere, Estatuarekin izenpetutako beste hitzarmen batekin eta Estatuari urtero egiten zaion ekarpenetik urtean zehar egiten diren obrak deskontatzen utziko duena eta haren eraikuntza aurreratzen utziko duena foruaren diru-kutxari gastu gehigarririk eragin gabe.

Gainera, parlamentuaren izapidea behar duten neurri-sorta bat onartzea bilatuko da Nafarroako Parlamentuan urtea amaitu aurretik: etxebizitzen birgaitzea sustatzeko ekintzak; kultur mezenasgorako lege-proiektua; pizgarri fiskalak sozialki konprometitutako proiektuetarako; zerga-arintzeak zabaltzea etxebizitzak birgaitzeko; eta Diru-laguntzen Legea aldatzea, beste batzuen artean, gizarte-erakundeen finantzaketa egonkortzeko.

Azkenik, Enplegu Mahaira laguntzen eta hobari fiskalen berdefinizioa igorriko da inbertsiorako eta berrikuntzarako, lan-banaketako formulen sustapena eta ezkutuko ekonomiaren aurkako borroka-plana.

Jarraian, neurri nagusiak zerrendatzen dira atal bakoitzean:

- Ekonomia suspertzeko enplegua sortzeko neurriak:

Ildo nagusiek enpresen nazioartekotzea eta garapen teknologikoa dute xede, haien likidazioa erraztea, bai eta inbertsioetarako finantzaketa eta ekintzaileei laguntza ematea ere. Azpimarratu nahi dira ere, azpiegitura berrien sorrera eta jardunbide desegokien eta lehiakortasun desleialaren aurka egitea: iruzur fiskala eta ezkutuko ekonomia.

Neurrien artean, BEZa enpresari itzultzeko epeak erdira jaistea nabarmendu behar da (6 hilabetetik 3ra), eta horrek berehala Nafarroako enpresetan 200 milioi euro sartzea ekarriko du, Estatuak defizit-helburuak eta Nafarroako zorpetzea malgutzea uzten duenean. Sortaren barnean daude ere, enpresak sortzeko, finantzatzeko eta inbertsioko laguntzak. Hala, ETEen inbertsio-proiektuetarako abal-lerroak zabaltzea aurreikusita dago, inbertsio eta berrikuntzarako laguntzak birdefinituko dira enpresaren tamaina eta egoera kontuan hartzeko, eta 540.000 euro erabiliko dira ekonomia sozialeko enpresak sortzeko.

Urte honetan 725.000 euro jasoko duen 2013-16 Nafarroako Nazioarteko Plan berria ere nabarmendu behar da. Enpresen kanpo-sustapenerako laguntzak hartzen ditu barnean, aholkularitza espezializatua kontratatzea, alor horretako enpresen arteko lankidetza sustatzeko diru-laguntzak, bai eta nazioarteko lizitazioetan parte hartzeko laguntzak ere, datu-baseak sortzea eta sentsibilizazio nahiz informazioko ekintzak egitea. Europatik finantzaketa jasotzeko aukerak hobetzeko ekintza zehatzak ere aurreikusten dira.

Neurrien barnean jasotzen da, krisiak gehien kolpatu duen sektoreetako batean enpleguaren sorreran eragina izateko lerro bat: eraikuntzaren sektorea. Nafarroako Gobernuak etxebizitzen birgaitzea suspertzeko neurriak diseinatu behar ditu, laguntza ekonomikoak zerga-arintze fiskalen igoerarekin nahastuz. Hala, laguntzak eskuratzeko, gehieneko mugak handitzea planteatzen da 10 etxebizitza baino gutxiagoko etxebizitza kolektiboen kasuan (12.000 €) eta familia bakarreko etxebizitzetan (25.000 €). Gainera, osagarriak diren zerga-arintze fiskalak ezarriko dira, eraikinen etorkizuneko aurrezte energetikoan eragina izango duten neurrietan oinarrituta batez ere eta isolamendu handiago bati esker, eta landa-eremuko etxebizitza indibidualen birgaitzean ere oinarrituko dira haien mantentze-lana eta erabilera sustatzeko.

Bestalde, 2013-2015 Ekintzailetza Planaren garapena arindu eta indartuko da, aldi guztirako 20 milioi euro jarriz. Jada abian jarritako ekintzen artean, pertsona edo erakunde ekintzaileentzako hobari fiskalak ageri dira, bai eta inbertitzaileentzat ere. (25.000€). 2012-2015 aldirako Nafarroako IV. Plan Teknologikorako garapen handiena ere aurreikusi da, eta haren helburu nagusia hiru arlo handien inguruan sare teknologiko berri bat sortzea da: energia, nekazaritzako elikadura, industria eta bioteknologia.

Txikizkako merkataritzari laguntza ematea berariazko plan baten xede da, sektoreak egiten duen III.a, eta, haren bidez, aurten 1.7 milioi euro emango dira lehiakortasunaren hobekuntza sustatzeko eta ekintzailetza bultzatzeko, beste gai batzuen artean. Turismo-sektorearen bultzadak ere plan integral bat du, eta aurten bertan 3 milioi euro jarriko dira.

Azpiegitura berrien garapena PHTren sustapenean oinarritzen da, bai eta aurten Nafarroako Ubidearen Arga-Ega adarraren lizitazioan ere; azken horren aurrekontua 42,5 milioi eurokoa da. Proiektu hori, haren zonalde ureztagarriarekin batera Nafarroako Ubidearen 1. fasearen zabalkundea osatzen dute, Udalaz Gaineko Eragina duen Proiektu Sektorialtzat jo du Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran.

Azkenik, iruzur fiskalaren aurkako eta ezkutuko ekonomiaren aurkako borroka-plan berriak aipatu behar dira, urtea amaitu aurretik hasiko direnak. Halaber, enplegua sustatzeko bi neurri zehatz: lana banatzeko formulak ezartzea Administrazioaren kontratazio berrietan eta 22,7 milioi euroko ekintzak gazteak enplegua izan dezaten eta Gazteria Planean aurreikusita daudenak datozen hiru urtetarako.

- Zerbitzu publikoak betetzen direla bermatzeko neurriak

Atal horretan neurrien helburua da herritar guztiei zerbitzu eta prestazio sozialak bermatzea hezkuntza-, etxebizitza- eta osasun-arloan, baina kolektibo ahulenentzako berariazko ekintzat ere sartzen dira.

Planteatutako neurrien artean, Mendekotasun Legean egindako aldaketak nabarmendu behar dira zerbitzu berriak eskaintzeko, esaterako: egoitzetan egindako eguneko egonaldiak etxez etxeko laguntzarekin bateragarri egitea, eta mendekotasun ertaina dutenei egoitzetan eguneko egonaldiak egiteko aukera eskaintzea.

Berritzailea izateagatik, azpimarratu beharra dago ere Nasuvinsako babestutako etxebizitzen alokairuaren prezioa, metro koadro erabilgarria, 5 eurora jaitsi dela (% 30 inguru arteko jaitsiera izan daiteke). Alor horretan, etxegabetzeen prebentzioak ete arretak ere toki garrantzitsua betetzen dute; ildo horretatik, Gobernuak bi norabidetan lanean dihardu: Justizia Ministerioarekin eta finantza-erakundeekin hitzarmenak izenpetzeko eta Nasuvinsaren etxebizitzak egokitzen familiak berriz etxean sar daitezen.

Osasun-arloan, gaixo kronikoentzat eta patologia anitzak dituztenentzat ezarritako plana aipatu behar da, arreta-modalitate berriekin; modalitate horiek kontsultak errepikatzea ekiditen dute, informazioa eta autozainketa sustatzen dituzte, bai eta etengabeko premiazko arretaren erreforma ere, egungo zerbitzua hobetzeko asmoz eta iraunkorra izan dadin. Bestalde, hezkuntzan sartzen da, Lanbide Heziketako campusa eta Sarrigurengo Salestarren LHko zentroa sustatzea

Nafarroako Gobernuak gizarte-erakundeei ematen dien laguntza "sozialki konprometituta" zigilua duten proiektuen dohaintzatarako pizgarri fiskaletan zehazten da, bai eta diru-laguntzen legearen erreforman ere alor horretan lan egiten duten erakundeen finantzaketa egonkorra errazteko.

Azkenik, laster batean sustatuko diren beste jarduketa batzuk honako hauek dira: genero-indarkeriaren eta gizon nahiz emakumeen aukera-berdintasunaren bi lege berri egitea, hurrenez hurren, eta kultur mezenasgoa zuzenduko duen arau berria idaztea.

Administrazioaren erreformak egitura murrizteko eta eraginkortasuna hobetzeko

Atal honetan, berehalako neurriak dira: sozietate publikoak berrantolatzeko bigarren prozesua abian jartzea, haien langileen berrantolaketa eta kostuen hobekuntza barnean hartuz, bai eta fundazio publikoak berrantolatu eta kentzea ere.

Berregituraketak Funtzio Publikoa ere ukituko du. Bertan, baliabide publikoen eraginkortasun handiagoa lortuko duen plan bat diseinatzea aurreikusten da. Azken helburu horiekin, administrazioko izapideak arinagoak eta errazagoak izateko sistema bat diseinatzea ere aurreikusten da; bien bitartean, kostuen murrizketa da Nafarroako Gobernuak dituen higiezinak optimizatzera bideratutako neurrien helburua.

Amaitzeko, gardentasun-legea finkatzea aurreikusten da, administrazio eta erakunde publiko guztiak barnean hartuz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
2013-2015 aldirako Ekintza Plana
Kronograma
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa