(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak ETEak nazioartekotzeko 250.000 euro erabili ditu enpresa batzuen artean egindako lankidetza-akordioen bitartez osteguna, 2013.eko maiatzak 9


Azalpen-jardunaldi bat egin da gaur goizean eta bertan nazioartekotzeko hamaika aukera aurkeztu dira


CEINen gaur egin den nazioartekotzearen jardunaldia. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Nazioarteko Proiekzioa zerbitzuaren bidez, Elkartutako Nazioartekotzearen laguntza-deialdi bat abian jarri du; ETEek osatutako enpresa-lankidetzako taldeentzat da eta, horretarako, 250.000 euro erabili ditu. Eskaerak egiteko epea ekainaren 7an amaitzen da. Laguntza horrekin hiru eta hamabost enpresa arteko elkartzea lagundu nahi da nazioarteko proiektuetan elkarrekin parte har dezaten.

Laguntzen deialdi hori CEINen aurkeztu da gaur, ETEetarako jardunaldi batean, eta Politika Ekonomiko eta Enpresa Politikako zuzendari nagusi Maria Jesús Valdemoros-ek parte hartu du.

Jardunaldian zehar, hamar sustatzaile nafarren hamaika proposamen aurkeztu dira, eta haiek zenbait sektore eta geografia-eremuren inguruan partzuergoak osatzeko enpresak bilatzen dituzte. Parte-hartzaileek proposamen bakoitzaren xehetasunak ezagutzeko aukera izan dute eta elkartutako nazioartekotzearen proposamen zehatzak lantzeko lan-mahaietan parte hartzeko aukera.

Aurkeztutako proposamenak Europa, Afrika, Amerika eta Asiako merkatuetara bideratuta daude eta haien sustatzaileak dira:

Covalto, Aljeriako eraikuntza- eta industria-sektorerako

Irare Puente Internacional, Mexikoko IKTen sektorerako

Irare Puente Internacional, turismo-sektorerako.

En Clave Internacional, Mexikoko merkatuko gourmet-elikadurarako

Adapta e Integra, Errusiako gourmet-elikadura eta ardoarentzat

Arteba, Europako bio eta gourmet nekazaritza-elikadurarako.

Coesne, Errusiako eta CEIko makinaria, ingurumen, prestakuntza, turismo eta produktu naturaletarako

Merkataritza Ganbera, EB, Latinoamerika eta Afrikako azpikontratazio industrialaren sektorerako

Icek Nuevos Mercados, Kazakhstan-go nekazaritza-elikagaien industriarako, berriztagarrietarako eta makinariarako

Vialagox, Latinoamerikako bio eta nanoteknologia sektorerako

Nago!, Alemaniako eta Arabiar Emirerri Batuetako nekazaritza-elikagaien, berriztagarrien eta eraikuntza iraunkorraren sektorerako; eraikuntza Frantzian eta nekazaritza-elikadura Dominikar Errepublikan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa