(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Merkataritza Kontseiluak berretsi egin du establezimenduak uztailaren 25ean, abuztuaren 15ean, urriaren 12an, azaroaren 1ean eta abenduaren 3an nahiz 22an zabaldu egingo direla ostirala, 2013.eko maiatzak 10


Sektoreari laguntza emateko 5 laguntza-deialdiri argi berdea eman die, guztira, 1.151.370 euro 2013an


Nafarroako Merkataritza Kontseiluaren bilkura. ( irudia handitu )

Nafarroako Merkataritza Kontseiluak Nafarroako Jauregian gaur goizean egin duen bilkuran baliozkotu du, Foru Gobernuko Turismo eta Merkataritzako Zuzendaritza Nagusiak 2013. urtea amaitu arte egindako proposamena, hots, igande eta jaiegunetan zabaltzeko egutegiaren proposamena. Hala, Nafarroako merkataritza-jarduerarako egun balioduntzat jotzen dira uztailaren 25a, abuztuaren 15a, urriaren 12a, azaroaren 1a eta abenduaren 3a eta 22a.

Iruñeko Udalak hala nahi badu eta merkatarien adostasuna badu, azaroaren 1aren ordez, azaroaren 29a jar daiteke, aurrez eskaera egin ondoren.

Aipagarria da, apirilaren 17ko 15/2013 Foru Legeak aurreikusten dituen hamar egunetatik, saltokiek jada zabaldu ahal izan duten hiru jaiegun igaro direla dagoeneko eta, horren ondorioz, 2013rako baimendutako gainerako irekiera-datak ezarri behar zirela. Nolanahi ere, gaur arte soilik sei egun finkatu ahal izan dira hasieran baimendutako zazpi egunen ordez, lege horrek sartutako irizpideak aplikatu direlako (gehienez ere egun baliodun bat hilabete bakoitzeko, abendua salbu, hilabete horretan bi ezarri ahalko baitira; eta gehienez ere 2 igande urtean zehar, jarraian izan gabe).

Kontseiluak ere, Departamentuak proposatutako beherapenak hasteko eta amaitzeko datak baieztatu ditu. Horrenbestez, urte hasierarako beherapenak urtarrilaren 7an hasiko dira eta gehienez ere, martxoaren 6ra arte; udarako, berriz, beherapenak uztailaren 1ean hasi eta abuztuaren 31n amaituko dira (aplikagarria den arauaren arabera, beherapenetarako datak merkatari bakoitzak hautatzen ditu aldi horien barnean eta merkataritza-establezimendu bakoitzaren kanpoaldean ikusgai jarri behar dira jendeak ondo ikusteko leku batean).

Txikizkako merkataritzarako laguntza-deialdiak

Nafarroako Merkataritza Kontseiluak argi berdea eman die ere Nafarroako Gobernuak aurten txikizkako merkataritzarako 5 laguntza-deialdiei, 1.151.370,95 euro, guztira. Laguntza horiek 2012-2015 aldirako Nafarroako Txikizkako Merkataritza Sustatzeko III. Planaren barnean sartzen dira.

Diru-laguntza horiek dira: merkataritza-kolektiboak sustatu eta kudeatzeko (579.270 euro); merkataritza-sektorea prestatzeko (25.930); lehiakortasuna hobetzeko berrikuntza eta kalitatearen bitartez (7.000); sektoreko lehiakortasuna sustatzeko (470.000) eta ekintzaileei laguntza emateko (69.170).

Nabarmendu behar da, Txikizkako Merkataritza Sustatzeko III. Plan hori abian jarri zenetik, 4.152.830 euroko laguntzak onartu direla guztira, eta Planak betetze-maila handia duela. Hala, egiaztatu da, jasotzen dituen 75 neurrietatik, 2013an 51 aztertu direla edo aztertuko direla.

Aurrekontuaren betearazpen-maila handia ere izan da. 2012an, 2.553.970 euroko zegoen, eta haren % 99,2 betearazi zen. 2013an, txikizkako merkataritzari emandako aurrekontua 1.912.100 eurokoa da eta kopuru horretatik jada 1.853.985 euro (% 97) baimenduta daude.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa