(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Terrorismoa goratzen duten dozena bat pintada kendu dira Arbizun eta Etxarri-Aranatzen, bertako udalek ezabatu ez zituztenak ostirala, 2013.eko maiatzak 10


Udalerri horietan pintadak garbitzen diren bigarren aldia da, Nafarroako Gobernuaren eta Gobernu Ordezkaritzaren artean izenpetutako protokoloa betez


Langilea pintada kentzen

Arbizun kendutako pintadetako bat. ( irudia handitu )

Bart gauean terrorismoa goratzen edo gorazarre egiten zioten dozena bat pintada kendu dira Arbizun eta Etxarri-Aranatzen, bertako udalek ezabatu ez dituztenak. Jarduketa hori iragan azaroan Nafarroako Gobernuak eta Gobernu Ordezkaritzak izenpetutakolankidetza-protokoloaren barnean sartzen da.

Guardia Zibilaren txosten batean oinarrituta, Ordezkaritzak duela hilabete baino gehiago Arbizu eta Etxarri-Aranatzeko udalei pintada horiek kentzeko eskaera egin zien, baina bi udalek ez zuten beren eskumena bete.

Pintadak ezabatzeko emandako epea agortu ondoren, Nafarroako Gobernuak kontratatutako enpresa batek, eta Foruzaingoko agenteen eskoltarekin, dozena bat pintada kendu dituzte. Gogoratu behar da, urtarrilean udalerri horietan terrorismoa goratzen edo gorazarre egiten zioten beste dozena bat pintada ezabatu zirela.

 
Langilea pintada kentzen

Bart gauean kendutako beste pintadetako bat. ( irudia handitu )

Bart gauean egindako lanen kostua mila euro ingurukoa da, eta Nafarroako Gobernuak udalei eskatuko die; izan ere, garbiketako zerbitzu publikoa betetzeko erakunde eskudunak dira. Ordaintzen ez badute, kopuru hori Toki Ogasunen Partaidetzako Funtsek Nafarroako Zergetan egindako transferentzietatik kenduko da.

Hirugarren udal nafar bati ere eskaera egin zitzaion antzeko pintada batzuk ken zitzan bere udalerrian. Nolanahi ere, pintada horiek desagertu egin dira Nafarroako Gobernuak esku-hartzeko beharrik izan gabe.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa