(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

CPENren Kontseiluak Nafarroako sozietate publikoak 13tik 8ra jaistea onartu du, urtean 15 milioi euro aurreztuz

astelehena, 2013.eko maiatzak 13


Sektorea berrantolatzeko II. Planak barnean hartzen du higiezin aktiboak eta beste aktibo batzuk 68 miliotan saltzea, egituraren berrantolaketarekin eta kostuen aurreztearekin batera


Transcripción textual del video

Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoaren Administrazio Kontseiluak (CPEN) Sektore Publikoa Berrantolatzeko II. Plana onartu du gaur. Plan horrek bost jarduketa-ardatz handi jasotzen ditu: bere egitura murriztea, 13 enpresetatik 8ra jaistea; kostu eraginkorrak murriztea, higiezin aktiboak eta beste aktibo batzuk saltzea eta enpresen zorra murriztea, eta kontseiluen berrantolaketa nahiz aurreztea.

2013an eta 2014an garatuko den ekimenak 83 milioi euroko eragin ekonomiko positiboa izango du. Kopuru horretatik, 15 milioi kudeaketa hobetzen eta kostuak aurrezten lortuko dira eta 68 milioi inguru higiezin aktiboak eta beste aktibo batzuk salduz.

Tracasaren egoitza.

Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoaren Administrazio Kontseiluak (CPEN) Sektore Publikoa Berrantolatzeko II. Plana onartu du gaur. Plan horrek bost jarduketa-ardatz handi jasotzen ditu: bere egitura murriztea, 13 enpresetatik 8ra jaistea; kostu eraginkorrak murriztea, higiezin aktiboak eta beste aktibo batzuk saltzea eta enpresen zorra murriztea, eta kontseiluen berrantolaketa nahiz aurreztea.

2013an eta 2014an garatuko den ekimenak 83 milioi euroko eragin ekonomiko positiboa izango du. Kopuru horretatik, 15 milioi kudeaketa hobetzen eta kostuak aurrezten lortuko dira eta 68 milioi inguru higiezin aktiboak eta beste aktibo batzuk salduz.

Bigarren prozesu horrekin, balio erantsi handiko enpresa-sektore publiko bati eustea bermatu nahi da, giza kapitalari eutsiko diona, eta Foru Komunitatearen garapen ekonomikoari laguntzen utziko duena, haren tamaina egokituz, egitura optimizatuz eta eraginkortasuna hobetuz.

Plana gaur goizean onartu du CPENen Admnisitrazio Kontseiluak; kontseilu horretakoak dira, Nafarroako Gobernuko eta Foru Parlamentuko ordezkariak eta baita ospe handiko profesionalak ere. Zehazki, Nafarroako Gobernuaren aldetik, bertan izan dira, Yolanda Barcina Angulo Lehendakaria, lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilari Lourdes Goicoechea; eta departamentu horretako Aurrekontuen zuzendari nagusi Juan Franco Pueyo. Foru Ganberako ordezkariak Anai Astiz Medrano, Koldo Amezketa Díaz eta Judith Hualde Irigaray izan dira. Ope handiko profesionalen artean, Kontseiluko kide dira: Nafarroako Unibertsitateko Ekonomia-Zientzien Fakultateko dekano Reyes Calderón Cuadrado, eta Irumold-eko zuzendari nagusi Javier Antoñana Gastesi. Bilkuran CPENen zuzendari nagusi Jorge San Miguel Induráin ere izan da.

Helburu ekonomikoez gain, dokumentuak antolaketa-mailako zenbait xede ere finkatzen ditu eta, haiei esker, Administrazioaren eta Nafarroako gizartearen egungo eskariei erantzun hobea emango zaie, enpresako ekintza publikoaren egungo estaltzea eta sakabanaketa ekidinez.

Nafarroako enpresa-sektore publikoaren berrantolaketari 2011. urtean ekin zitzaion. Jarduketen bigarren pakete hori behin aplikatuta, enpresa-kopurua % 79 jaitsiko da (38tik 8ra), gerente-kopurua % 77 (30etik 7ra) eta kontseilari-kopurua % 82 (332tik 59ra). Aldiz, soldata-masaren murrizketa askoz txikiagoa izango da: % 28 (52,1etik 37,4 milioi eurora).

Aipatu denez, planak bost jarduketa-ardatz finkatzen ditu eta 2013 eta 2014an garatuko dira.

1. Jada badiren sozietateen berrantolaketa eta lan-taldearen berrantolaketa

Egungo 13 enpresa publikoak honako sei arloetan aritzen diren 8 erakundetan sartzen dira:
  1. Nafarroaren enpresa-garapena. Sodena eta Ceinek egingo dute, enpresa berezigarri moduan mantentzen direnak, baina zuzendaritza bakar batekin kudeatuta.
  2. Lehen sektorearen garapena, INTIAren bitartez.
  3. Ingurumen-sektorearen garapena. Horretarako, Nafarroako Ingurumen Kudeaketak eta Nilsak bat egingo dute, 2014an.
  4. Higiezin-aktiboen eta etxebizitza-politiken kudeaketa. Nasuvinsak, Tuterako Nekazaritza Elikagaien Hiriak (CAT) eta Nafarroako Garraio eta Logistika Agentziak (ANL) osatutako enpresa berri batek egingo dute. Haien bat-egitea bi fasetan egingo da.
  5. Aisialdiko eta kulturako zerbitzuen kudeaketa. Sozietate berri batek burutuko du, Navarra Deporte y Ocio, eta Navarra Espacios Culturales enpresen bat-egitearen emaitza dena.
  6. Administrazioari zerbitzu teknologikoak ematea. Beren egitura bereizgarria duten Tracasa eta Nasertic enpresek egingo dute.

Azkenik, planak CNAI kanporatu ahal izatea jasotzen du, baldin eta egun ematen dituen zerbitzu estrategikoei eutsiko zaiela bermatzen bada.

Berrantolaketa horrekin 5 milioi euro aurreztuko dira, funtsean zuzendaritzako postuak murrizteagatik eta lan-taldearen berregituratzeagatik (ondorengo formulen bidez, esaterako; lan-banaketa, aurre-erretiroak, soldataren murrizketa eta lan-taldeen doikuntza); haiei esker, egungo soldata-masa % 15 eta % 20 artean murriztuko da. Kontu hori sozietateen administrazio-kontseiluekin eta enpresa-batzordeekin zehaztu beharko da.

2. Kostu eraginkorren hobekuntza.

Atal horretan, sortutako zortzi sozietateetarako programa bateratu bat egin da, eta honako neurri hauek barnean hartzen ditu: gastuen etengabeko kudeaketa, estandarizatutako aurrekontuak egitea enpresa guztientzat, inbertsioak urteko planekin kontrolatzea eta erosketa-prozedura bateratu bat. Halaber, langileei berariazko prestakuntza eskainiko zaie arlo horietan.

Neurri horiekin, 7,3 milioi euro aurreztea aurreikusten da.

3. Higiezin aktiboak eta beste batzuk 68 milioitan saltzea

Hirugarren zutabe horren bidez, CPENek 32 milioi euro eskuratzea aurreikusten du Nasuvinsak, CATek eta ANLk batzen duten higiezin-stockaren zati baten salmentari esker. Bizitegi eta industriarako lurra da zati handi batean, bai eta etxebizitza, nabe, lokal eta bulegoen lurra ere.

Horretarako, aktiboak Nasuvinsa sozietateari transferituko zaizkio, honako helburu honekin: enpresa horretako higiezin-sektoreko espezialistak izan daitezela salmenta eta alokairuko prozesuak izapidetuko dituztenak, merkatuan ahalik eta aukera onenak lortzeko asmoarekin. Zehazki, aktiboen hiru mailatan lan egingo da: industria-lurra + nabeak, bizitegi-lurzorua + etxebizitzak, eta bulegoak + lokalak + aparkalekuak.

Gainera, beste aktibo batzuk saldu edo kanporatu ahal izatea jasotzen da, adibidez, CATen Azpiegitura Bateratuen Zentrala edo TRACASAren zenbait zerbitzu, diru-sarreretan 36 milioi euro gehiago izateko aurreikuspenarekin.

4. Zorraren kudeaketa iraunkorra

Laugarren zutabea CPENen zorraren kudeaketa iraunkorraz ari da, une honetan 289 milioi eurokoa dena. Helburua epe laburrean amaitzen den zorra berriz finantzatzea da eta hura murriztea korporazioaren balantzea hobetze aldera.

Aurreikusita dago bigarren plan horrek proposatzen dituen aurrezpen-neurriekin eta aktiboen sorrerarekin 2017an 165 milioira murriztu ahal izango dela, hau da, % 43 murriztea.

5. Antolaketa-mailako aldaketak

Azkenik, bosgarren zutabea antolaketa-mailako zenbait aldaketa aplikatzean oinarritzen da, eta koordinazioa areagotzea, eraginkortasuna hobetzea eta funtzionamendu-kostua murriztea dute xede.

Koordinazioa hobetzeko asmoz, Arauen Eskuliburu bateratu bat finkatuko da enpresa guztientzat. Eraginkortasunari dagokionez, giza baliabideen kudeaketa zentralizatua ezartzea aurreikusten da, ordutegiak eta soldatak homogeneizatzea eta helburuak finkatzea.

Azkenik, funtzionamenduko kostuak aurrezte aldera, administrazio-kontseiluko kideen kopurua % 68 murriztuko da; 184tik 59ra pasako dira.

I. Berrantolaketa Plana

2011n jada hasitako Sektore Publikoaren I. Berrantolaketa Planarekin, kostuak murriztu eta beraien koordinazioa eta eraginkortasuna hobetu zuten enpresen batzea burutu zen. Zehazki, orduko 38 enpresetatik egungo hamahiru enpresatara pasa zen. Bat-egite horri esker, kontseilarien kopurua erdira jaitsi zen (332tik 184ra) eta kostua % 60 jaitsi zuen (2010eko 955.376 eurotik egungo 396.000ra).

Lehenengo berrantolaketak ere % 67 murriztu zuen gerenteen zuzendaritza-postuak (30etik 10era), eta haiei, aldi berean, soldata % 7 jaitsi zitzaien (egun urtean jasotzen duten 65.500 euro arte). Langile-kopurua ere % 17 jaitsi zen, 1.259 langile izatetik 1.034ra pasatuz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa