(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoak musika klasikoa ikasleei hurbiltzeko programa berria sustatu dute astelehena, 2013.eko maiatzak 13


Aspaldiko "Eskola eta Familia Kontzertuak"-en ordez jarriko da, New Yorkeko Carnegie Hall-eko Weill institutuak garatu du eta AEBan eta Japonian arrakasta izan du 


Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren lehendakari Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia-k eta NOSaren gerente Florentino Brionesek datorren ikasturtean Nafarroako ikasleei eskainiko zaien musika-prestakuntzako programa berria aurkeztu dute gaur, Baluarten. Aspaldiko "Eskola eta Familia Kontzertuak" ordeztuko du eta ikuspegi parte-hartzaileagoa eta sortzailea emango zaio, ikuspegi pedagogiko eta musikal berriekin bat etorriz.

Lehengo eredua gainditu nahi da, funtsean ikaslea eserlekuan eserarazten eta entzunarazten zuena, eta orain subjektu aktiboa izan dadin proposatu nahi zaio konpositorearen edo interpretearen paperean esperimentatuz.

Bertako edukia aurkezteko ekitaldian izan dira ere, Carnegier Hall-eko Educational Partnership-en zuzendari Phil Bravo eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren zuzendari-laguntzaile Cristóbal Soler.

Programaren izena "Link up! (¡Conéctate!)" da eta New Yorkeko Carnegie Hall-eko Weill institutu ospetsuak garatu du eta arrakasta izan du AEB eta Japoniako hainbat orkestratan. Iaz ere Espainia sartu zen, Carnegie Hall-ek Asturiasko Printzerriko Orkestra Sinfonikoarekin duen lankidetzaren bitartez.

Ekitaldian azaldu denez, Carnegie Hall-ek bat egin nahi duten orkestrei ‘Link up!’ programaren baliabideak era desinteresatuan eta doan erabiltzeko aukera eskaintzen die.

Aipatu behar da, gainera, Foru Komunitatean "Link up!" programa hiru hizkuntzetan eskainiko dela aldi berean: gaztelaniaz, ingelesez eta euskaraz. Materialak jada prest daude ingelesez eta gaztelaniaz eta, laster, beharrezko lanei ekingo zaie euskarara itzultzeko, ikasturtearen hasieran prest izango dena. Azpimarratu behar da Nafarroa dela ikasleei jarduera hori ingelesez egiteko aukera eskaintzen zaien Espainiako lehen autonomia erkidegoa.

Programa

Link Up/Conéctate Carnegie Hall-ek sortutako musika-hezkuntzako programa bat da eskola kontzertu-aretoarekin lotzeko, eta 9 -13 urte arteko ikasleei musika jorratzeko aukera eman nahi zaie ikasgelan, ikasturte guztian, zenbait jarduera eginez; esperientzia kontzertu batekin amaituko da eta bertan ikasleek orkestra profesional batekin joko dute. Link Up/Conéctate ibilbide eta ospe handieneko eskola-hezkuntzako programatzat jotzen da, eta New Yorkeko ikastetxeetan ezarri den kalitate handiko eredu bihurtu.

2013/2014 denboraldiko programan, Orkestrarekin mugituz, ikasleek orkestra-errepertorioa jorratuko dute era praktiko batean. Urtebeteko iraupena duen programa eskolan egindako trebetasunetan eta lan sortzailean oinarritzen da eta kontzertu elkarreragile batekin amaituko da zuzenean Iruñeko Baluarte Auditoriumean edo Tuterako Gaztambide antzokian; eta emanaldi bat baino gehiago izango da, izena ematen duten ikastetxe- eta ikasle-kopuruaren arabera. Kontzertu horretan ikasleek ikasi dutena erakusteko aukera izango dute Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin abestuz, txirula eztia edo biolina joz.

Link Up/Conéctate-en helburuak ikasleei honako hauek egiten uztea da: musika-hiztegi bat garatzea eta aplikatzea; orkestra-errepertorioa identifikatu, deskribatu, aztertu, ebaluatu eta entzutea; musika irakurtzen, idazten, abesten, jotzen eta sortzea; musikaren irakaskuntza ikasketen beste arlo batzuekin eta beste arte-diziplina forma batzuekin lotzea, eta kontzertu-esperientzia elkarreragile batean parte hartzea.

Bestalde, Link Up/Conéctate gidari esker –harekin ikasleek aurrez urte guztian zehar lan egingo dute– ikasleek orkestra-musikaren erregistroa jorratu ahalko dute eta azken kontzerturako prestatu ahalako dira entzuteko jardueren bidez, inprobisazioan eta konposaketan lan sortzailea eginez, eta haiek abestuko edo joko duten kontzertuaren errepertorioa entseatzeko eta perfekzionatzeko aukerak emanez.

Denboraldi bakoitzean, Link Up/Conéctate programa kontzertu batekin amaituko da Iruñeko Baluarte Auditoriumean edo Tuterako Gaztambide antzokian. Ordubeteko emanaldi dinamikoa da eta bertan orkestra, osorik ikasleekin batera ariko da, eta ikasi duten errepertoriotik hautatutako piezak joko dituzte. Gustavo Moral aurkezleak ikasleak bideratuko ditu zuzeneko jarduera-programa baten bidez.

Cristóbal Soler-en arabera, programa hori Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren plangintzekin bat dator; orkestra horrek ekintza sozial eta hezkuntzakoei bultzada berri bat ematea aurreikusi du.

Programak irakasleentzako prestakuntza-mintegiak eta azalpen-saioak izango ditu, eta ekainean burutuko dira.

Orientazio parte-hartzailea

Jakina denez, Nafarroako Gobernuak hamabi urte baino gehiagoz Espainian aitzindaria izan zen Eskola eta Familia Kontzertuak programa antolatu zuen. Fernando Palaciosek lan pedagogiko nahiz musikal bikaina egiten zuen bertan.

Nolanahi ere, formatua berriz pentsatu beharra zegoen, Hori dela eta, eta gure mugetatik at dauden beste programa batzuk sakon aztertu ondoren, funtsezko bi ondorio atera ziren:

Lehenik eta behin, ikusi zen musika-erakundeak erakunde egokienak zirela ikasleentzako era horretako programa pedagogiko eta musikalak gidatzeko, sustatzeko, diseinatzeko eta aurrera eramateko. Orkestra horiek badakite giza baliabideak eta baliabide materialak hobeto nola optimizatu. Horregatik, Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanetarako Departamentuak Nafarroako Orkestra Sinfonikoari ondorengoa proposatu dio: ikastetxe nafarrei jarduera-eredu berri bat inplementatzeko erantzukizuna bere gain har dezala, Departamentuarekin elkarlanean buru-belarri arituz.

Azterketatik lortutako bigarren ondorioa izan zen, beharrezkoa zela ikuspegi ireki eta parte-hartzailea hartzea, ikaslea subjektu aktibo bihurtuz. Programa pedagogiko aurreratuenek diote haurraren inplikazioa funtsezkoa dela eta haientzat "arrastoa utziko duten benetako esperientziak" izango diren jarduerak bilatu behar dituztela, haien jakin-mina eta sormena piztuko dituztenak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa