(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 3,9 milioi eurorekin finantzatuko du udal-titularitateko 0-3 urte arteko 49 haur-eskolen jarduera asteazkena, 2013.eko maiatzak 15


Horretarako, zentro horien 45 toki-erakundeekin lankidetza-hitzarmenak izenpetuko ditu


Nafarroako Gobernuak .932.863 euro erabiliko du lehen zikloko (0-3 urte) 49 udal-eskola finantzatzen laguntzeko 2012-2013 ikasturtean zehar, Gobernuak onartutako akordio banatan jasotzen denez.

Horretarako, Foru Gobernuak zentro horien 45 toki-erakundeekin lankidetza-hitzarmenak izenpetuko ditu: Allo, Andosilla, Antsoain, Arbizu/ Lakuntza, Arguedas, Azagra, Barañain, Baztan, Berriozar, Betelu, Buñuel, Burlata, Cabanillas, Cadreita, Caparroso, Cascante, Castejon, Oltza Zendea, Zizur Zendea, Cortes, Egues, Lizarra, Esteribar, Funes, Huarte (2), Itza, Lerin, Los Arcos, Zaraitzuko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea, eta Nabaskoze, Martzilla, Mendabia, Mendigorria, Milagro, Murchante, Noain, Oteitza, Iruña (4), Azkoien, Gares, Ribaforada, Doneztebe, Tutera, Viana, Villafranca eta Zizur Nagusia.

Gaur egun Foru Komunitatean udal-titularitateko 95 haur-zentro daude. Haietatik, 66k izaera hezitzailea erakutsi dute eta Nafarroako Haur Hezkuntzako lehen zikloa arautzen duen arauan ezarritako baldintzak betetzen dituztela, finantzaketa hori izateko aurretiazko eskakizuna dena. 49k, hitzarmen horiek izenpetu zituztenek, epearen barnean egin zuten, 2012ko abuztuaren 31 baino lehen, eta beste 17k ondoren egin dute, ikasturtea hasi ondoren. Azken horiek, gainerako 29 zentroen antzera, eta espedienteak oraindik amaitu gabe dituztenak, Hezkuntza Departamentuak laster prestatuko dituen diru-laguntzen deialdi baten zain egon beharko dute.

Gogoratu beharra dago Nafarroako Gobernuak, hitzarmen horien bitartez, udal-titularitateko 0-3 urte arteko zentroen finantzaketan laguntza ematen duela, udalekin eta senideekin beraiekin batera.

Konprometitutako 3,9 milioi euro horietatik, Alloko Udalak 55.831,22 euro jasoko du; Andosillak, 79.635,54 euro; Antsoainek, 134.579,71 euro; Arbizu/Lakuntzak, 59.332,83 euro; Arguedasek, 64.156,14 euro; Azagrak, 44.735,46 euro; Barañainek, 54.076,91 euro; Baztanek, 115.548,72 euro; Berriozar-ek, 148.193,52 euro; Beteluk, 41.843,13 euro; Buñuelek, 53.138,82 euro; Burlatak, 132.411,90 euro; Cabanillasek, 49.946,28 euro; Cadreitak, 63.732,14 euro; Caparrosok, 64.585,56 euro; Cascantek, 102.777,36 euro; Castejonek, 60.043,34 euro; Zizur Zendeak, 67.387,36 euro; Oltza Zendeak, 81.748,35 euro eta Cortesek, 58.573,34 euro.

Gainera, Eguesko Udalak 155.297 euro jasoko du: Lizarrak, 91.299,04 euro; Esteribar-ek, 34.419,22 euro; Funesek, 72.989,83 euro; Huartek, 152.809,45 euro; Itzak, 62.977,64 euro; Lerinek, 52.722,02 euro; Los Arcosek, 54.246,52 euro; Zaraitzuko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Nabaskozek, 41.334,33 euro; Martzillak, 67.325,54 euro; Mendabiak, 61.416,52 euro; Mendigorriak, 33.997,86 euro; Milagrok, 101.646,52 euro; Murchantek, 70.548,42 euro; Noainek, 112.890,82 euro; Oteitzak, 38.111,93 euro; Iruñeak, 501.243,64 euro; Azkoienek, 85.954,80 euro; Garesek, 115.378,34 euro; Ribaforadak, 78.687,28 euro; Doneztebek, 45.294,82 euro; Tuterak, 128.399,91 euro; Vianak, 53.200,32 euro; Villafrancak, 82.140,55 euro eta Zizur Nagusiak, 106.253,74 euro.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa