(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Daniel Innerarity Grauri eman dio 2013ko Kulturaren “Vianako Printzea” Saria asteazkena, 2013.eko maiatzak 15


“Nazioartean oihartzun eta ospe handienetakoa duen Espainikoa filosofoetako bat” da


Nafarroako Gobernuak 2013ko Kulturaren “Vianako Printzea” Saria Daniel Innerarity Grau filosofoari ematea onetsi du gaurko bilkuran, joan zen maiatzaren 6an Nafarroko Kultura Kontseiluak egindako proposamenari jarraikiz.

Foru dekretuan, Gobernuak dio Innerarity -filosofian doktore Nafarroako Unibertsitatean, eta politika eta gizarte filosofiako katedraduna Euskal Herriko Unibertsitatean- “pentsamendu politiko garaikideko pertsona ospetsuenetako bat, nazioartean oihartzun eta ospe handienetakoa duen Espainiako filosofoetako bat” dela. 2004an, Le Nouvel Observateur aldizkariak munduko itzal handiko 25 pentsalarien artean aipatu zuen.

Nafarroako Gobernuak azpimarratu du “bere hausnarketek pentsamendu politikoaren berrikusketa” eta “herritartasun demokratikoaren kontzeptuaren berrikuntza” bilatu dituztela, eta ekarpenak egin dituela gobernatzeko moduaren esparruan, egungo demokrazietatik gobernatzeko modu laguntzaileagoetara eta gizarte ekintzara iragaiteko. Arlo honetan Gobernatzeko Modu Demokratikoaren Institutua sortu zuen, “ezagueraren hausnarketa, ikerketa eta hedapenerako zentroa, gure garaiko pentsamendu politikoaren berrikuntza laguntzeko asmoa duena”.

Gobernuak dioenez, “konbultsio garai honetan, krisi ekonomikoaren testuinguruan, krisi politiko sakona, herritarren aldentzea eta agintzeko zailtasunak nabari direnean, Innerarityk ikuspuntu aldaketa bat proposatzen du nahasmen eta ziurgabetasun orokorraren aurrean, bai eta herritarrak politikarekin adiskidetzeko orientazio berri bat eta gizakien elkarbizitzarako eremua demokratikoa eratzea ere”.

“Daniel Innerarityren lanak ezagueraren zereginari garrantzi berria eman dio, bai eta honek elkarbizitzarako estrategien diseinuan duen eraginari ere”. Zentzu honetan, Foru Gobernuak dio “politika filosofiaren esparruan egindako hausnarketek ondorio zuzenak dituztela lege garapenean”.

Foru dekretuak azkenik jasotzen duenez, “ezagueraren garapen eta hedapena elkarbizitzarako baliabidea da, gure esparru publikoaren kalitatea hobetzeko baliabidea, eta gizarteak ilusio izan eta sormena sustatzeko baliabidea ere bai. Honez gain, kulturaren eta heziketaren aldeko apustu ordainezina eta bizigarri izan daitekeen pentsamenduak duen boterearen aldarrikapena da”.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa