(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Bidaway enpresak, opor-paketeen eta aisialdi-ekintzen online plataformak irabazi du EmprendedorXXI saria osteguna, 2013.eko maiatzak 16


Nafarroako Gobernuak eta la Caixak sustatuta, hazkunde-ahalmen handiena duten enpresa berritzaileak saritzea du helburu


Carlucci, Goicoechea lehendakariordea eta Marquetaren artean, diplomarekin. ( irudia handitu )

Luca Carluccik zuzentzen duen Bidaway enpresak irabazi du Nafarroako EmprendedorXXI Sarien 2013ko edizioa. Lehiaketaren helburua hazkunde-ahalmen handiena duten enpresa berritzaileak saritzea da. 5.000 euroko saria lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilari Lourdes Goicoecheak banatu du Nafarroa, Aragoi eta Errioxako ko "la Caixa"-ko lurralde-zuzendari Raúl Marqueta-k ere parte hartu duen ekitaldian.

Lehiaketa "la Caixa"-k sustatzen du eta Industria Ministerioarekin batera banatzen da, ENISAren bidez (Berrikuntza Enpresa Nazionala, berrikuntza jasotzen duten enpresa-proiektuak finantzatzeko enpresa publikoa). Nafarroan, ekimenak Nafarroako Gobernuaren antolaketa du, Enpresaren eta Berrikuntzaren Zentro Europarra (CEIN) bitartez.

Diru-sariarekin batera, sariak Cambridge-ko Unibertsitateko azelerazio-ikastaro batean parte hartzeko aukera ematen du hazkunde-fasean dauden ekintzaileentzat bereziki diseinatutakoa, eta Ignite Fast Track izena duena. Gainera, urtebetez enpresa garaileak arrisku-kapitalaren bere gestoreak sustatzen duen laguntza-programan parte hartuko du, Caixa Capital Risc; ekintzaileei laguntza ematen die bere enpresa garatzeko giltzarriak izan daitezkeen merkatuak, sektoreak eta pertsonak bilatzeko orduan. Programaren barnean sartzen da Silicon Valley (Kalifornia) eta Tel Aviv-en (Israel) egingo diren merkataritza-zereginak bertatik bertara ezagutzeko, alde batetik, mundu-mailako berrikuntzako interesgune nagusiak, eta bestetik, prestakuntza-jarduerak eta networkinga. Halaber, ekintzaile parte-hartzaileek, hasierako etapetan, enpresentzako finantzaketa izateko lehentasuna dute Caixa Capital Risc-en eta ENISAn.


Irabazlea eta finalistak, Goicoechea lehendakariordearekin eta Raul Marquetarekin. ( irudia handitu )

Bidaway, aisialdiaz prezio onean gozatzeko plataforma

Bere jarduerari 2012ko irailean ekin zion Bidaway enpresak bezeroei opor-paketeengatik, hoteletako egonaldiengatik eta aisialdiko ekintzengatik denbora errealean eskaintza egiteko aukera ematen die. Hala, konpainiak eskaintza zabala ematen du bezeroek erabaki dezaten zenbat ordaintzeko prest dauden enkante-prozesuaren bidez. Hotel-kateen eta `on line´ eskaintzak bilatzen dituzten bezeroen beharrak asetzen dituen plataforma da Bidaway.

EmprendedorXXI Sarien fase autonomikoko irabazle izanik, enpresa nafarrak fase nazionalean parte hartuko du, eta han 20.000 euro eskuratzeko lehian ariko da. Irabazlearen izena urrian jakinaraziko da, EmprendedorXXI Sariak banatzeko ekitaldi ofizialean.

Jesús Lamberto-ren Yaysi, eta David Garcíaren Lev2050, finalistak

Lehen eta bigarren finalistak Jesús Lambertok sustatutako Yaysi eta David Garciaren Lev20150 izan dira. Yaysi txikizkako produktuen `on line´ bitartekotzako enpresa da azken bezeroak aurreztea lortzen duena. Lev20150, berriz, legamien ikerketan, berrikuntzan eta salmentan oinarritzen da, mahastizaintza eta ardogintzan bereziki

Guztira, Nafarroako 17 enpresa aurkeztu dira 2013an EmprendedorXXI Sarietara, ekintzaileei laguntza emateko ekimen sendoenatzat jotzen dena Espainian. 2007an sortu zenetik, Espainiako 3.100 enpresa baino gehiagok parte hartu dute sarietan eta arrakasta handiko 150 ekintzaile irabazle suertatu dira hainbat modalitatetan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa