Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Xede horretarako, Iribas kontseilariak esparru-hitzarmenak izenpetu ditu Nafarroako unibertsitateetako errektoreekin
Transcripción textual del video
Foru Gobernuak esparru-hitzarmenak izenpetu ditu gaur Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin eta Nafarroako Unibertsitatearekin goi-mailako prestakuntza-zikloetako tituludunei 30 kreditu arte baliozkotzeko aukera emateko, zentro horietako graduko beren unibertsitate-ikasketetan. Neurria 2013-2014 ikasturtean aplikatuko da.
Horretarako, azken urte eta erdian negoziazio-prozesu bat egin da Hezkuntza Departamentuko eta aipatutako unibertsitatetako teknikariekin izan daitezkeen baliozkotasunak zehazteko, graduko unibertsitate-tituluak lortzera bideratzen diren ikasgaiei lotutako eskumen eta ezagutzen arteko baliokidetasunak kontuan hartuz, eta baita goi-mailako prestakuntza-zikloetakoak ere.
Iribas kontseilaria, erdian, alboan NUPko (ezkerrean) eta NUko (eskuinean) errektoreak alboan dituela, bai eta LHko eta bi unibertsitateetako ordezkariak ere.
(
irudia handitu
)
Foru Gobernuak esparru-hitzarmenak izenpetu ditu gaur Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin (NUP) eta Nafarroako Unibertsitatearekin (NU) goi-mailako prestakuntza-zikloetako tituludunei 30 kreditu arte baliozkotzeko aukera emateko, zentro horietako graduko beren unibertsitate-ikasketetan. Neurria 2013-2014 ikasturtean aplikatuko da.
Testuak gaur eguerdian sinatu dituzte Nafarroako Jauregiko Areto Berdean. Sinatzaileak ondorengoak izan dira: Hezkuntza kontseilari José Iribas eta bi unibertsitateetako errektore Julio Lafuente (NUP) eta Alfonso Sánchez-Tabernero (NU). Testuek graduko titulazioen eta lanbide heziketaren (LH) arteko harremanak finkatzen dituzte, bai eta eska daitezkeen baliozkotasunak ere.
Horretarako, azken urte eta erdian negoziazio-prozesu bat egin da Hezkuntza Departamentuko eta aipatutako unibertsitatetako teknikariekin izan daitezkeen baliozkotasunak zehazteko, graduko unibertsitate-tituluak lortzera bideratzen diren ikasgaiei lotutako eskumen eta ezagutzen arteko baliokidetasunak kontuan hartuz, eta baita goi-mailako prestakuntza-zikloetakoak ere.
Zehazki, diziplina arteko bost batzorde sortu dira, eta hainbat prestakuntza-ziklo eta unibertsitate-karreretako adituek osatzen dute ezarri ziren ezagutzako bost adarren inguruan. Arlo horiek honako hauei dagokie: gizarte-zientziak eta zientzia juridikoak, osasun-zientziak, ingeniaritza eta arkitektura, arteak eta giza zientziak eta zientziak.
Baliokidetasun horiek egin ahal izan dira goi-mailako LHko zikloak goi-hezkuntzako espazio europarrean sartu direlako (Bolonia Plana), unibertsitate-ikasketekin partekatuta.
Prozesua erraztu da, gainera, prestakuntza-zikloak Hezkuntzako 2/2006 Lege Organikora egokitu direlako, irakaskuntzak kreditutan antolatzen dituena; hala, unibertsitate-ikasketen eta LHren artean baliokidetasunak errazago finka daitezke.
Hitzarmenak
Gaur sinatutako hitzarmenak izaera orokorrekoak dira, titulazioen bidez berariazko akordioekin zehaztu beharko da, eta bertan tituluen eta aldeek aitortutako kreditu-kopuruaren arteko harremana erabakiko da. Nolanahi ere, esparru-hitzarmenean ezarritako kredituak aitortuko dira eta haien aplikazioa bermatuko da 2013-2014 ikasturtetik aurrera.
Alde guztiek, gainera, berariazko akordio horiek berraztertzeko eta eguneratzeko konpromisoa hartzen dute, titulazioek aldaketak izaten badituzte edo Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak irizpideak aldatzen baditu, hitzarmenak indarrean dauden bitartean; hasiera batean bi urterako hitzarmenak dira, baina urte baterako, isilean luza daitezke aldeetako batek kontrakorik esaten ez badu behintzat.
Gainera, egiaztatu beharko dute alegatutako ikasketek curriculumei eta ikasketa-planei eskatutako baldintzei erantzuten dietela, eta haiek gainditzeak beharrezko kualifikazio profesionala bermatzen du.
Hitzarmenen edukia jarraitu eta interpretatzeko batzorde paritarioak (unibertsitate bakoitzeko bat) sortuko dira, eta haiek alde bakoitzeko bi ordezkarirekin osatuko dira. Batzorde horiek honako honetaz arduratuko dira: urteko lan-plana eta jarduketen urteko memoria egiteaz, informazioa trukatzeaz, gertakarien jarraipena egiteaz eta betebeharrak betetzen direla zaintzeaz. Urtean behin bilduko dira, gutxienez.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen
Iribas kontseilaria eta Lafuente errektorea (NUP) hitzarmena izenpetzen.
irudia handituIribas kontseilaria eta Sánchez-Tabernero errektorea (NU) hitzarmena izenpetzen.
irudia handitu