(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Euskal Autonomia Erkidegoak izaten jarraitzen du Nafarroara turista gehien bidaltzen duen lurraldea, iaz 170.000 bisitari inguru etorri ziren ostirala, 2013.eko maiatzak 17


Turismo Reyno de Navarrak bere turismo-eskaintza sustatu du Barakaldoko Expovacaciones Azokaren 34. edizioan


Euskal Autonomia Erkidegoa Nafarroara turista-kopuru gehien bidaltzen duen lurraldea izaten jarraitzen du, Foru Komunitatera joaten den bidaiari-kuotaren % 15,6arekin eta gaua pasatako kopuru guztiaren % 17,9arekin iragan urtean. Euskal turisten eskaera era iraunkorrean igo da 2003 eta 2011 artean, nahiz eta iaz jaitsi krisia dela eta.

Hala, 2003an, 143.160 euskal turistek bisitatu gintuzten, eta 2011n, zifra gorenera heldu zen, 192.711 turistarekin; 2012an, 168.836ra jaitsi zen, 2010eko oso antzeko zenbakia. 2003 eta 2011 artean bidaiarien kopurua % 17,9 igo da (25.676 bidaiari gehiago).

Ostatuaren tipologiari dagokionez, 2012an 84.514 euskal turistek hotela aukeratu zuten (% 50,1), 29.674k landetxeak (% 17,6), 49.744k kanpinak (% 29,5) eta 4.904k apartamentuak (% 2,9).

Nafarroaren sustapena Barakaldoko Expovacaciones Azokan 

Turismo Reyno de Navarrak turismo-eskaintza sustatu du Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre azoka-barrutian hilabete honetan antolatu den Expovacaciones Azokaren 34. edizioan

50 metro koadroko erakusmahai batekin, Nafarroak honako hauei buruzko informazioa eman du: gastronomia, landa-turismoa eta hegazti-behaketari, naturako ekintzei edo Sanferminei buruzko produktuak. Horretarako, stand-ak hainbat elkarte hartu ditu: Nafarroako Ostalaritzako Enpresarien Elkartea, Anapeh, Los Arcosko Nafarroako Zirkuitua, Hiruak Bat Landetxeen elkartea, Sendaviva eta Iranzuko Lurrak, 2013ko Nafarroako Turismo Saria, stand-a sagardo, ardo eta patxaranaren dastatzeekin animatu zuena.

Nafarroak stand-ean "Hartu atseginez" kanpainaren bideoklipak proiektatu ditu, turismo-sektoreko eskaintzak eta kamioien Europako Txapelketako lasterketako bideoa; lasterketa hori nazioarteko egutegiko lehiaketa ezagunenetakoa da, eta ekainaren 1ean eta 2an burutuko da Nafarroako Zirkuituan.

Expovacacionesen parte hartzea Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanetarako Departamentuak abian jarritako Turismo Marketineko Operazio Planaren ekintzen barnean sartzen da. Plan hori sortu du turismoko berrikuntzak sustatzeko eta Foru Komunitatera doazen bisitarien etorrera jasotzeko. Hala, Nafarroa Donostiako Sevatur Azokan ere izan zen martxoan eta Turismoko Zuzendaritza Nagusiak publizitate-kanpaina berezia burutzen ari da Euskal Autonomia Erkidegoan, irratietan eta prentsan bereziki.



Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa