(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako lurralde-informazioa gailu mugikorren bitartez kontsulta daiteke jada ostirala, 2013.eko maiatzak 17


SITNAk bi soluzio eskaintzen ditu, lehenengoa Interneteko konexioarekin sartzeko, hiri-erabilerarako bereziki, eta bigarrena konexiorik gabekoa, landa-eremuetarako egokia 


Presidentetza-mahaia

Morrás kontseilaria bere tabletean SITNAren zerbitzuak erakusten. ( irudia handitu )

Nafarroako Lurralde Informazioa Sistemak (SITNA) bi soluzio garatu ditu gailu mugikorren bidez Foru Komunitateko informazio geografikoa emateko, smartphone eta tabletak bereziki. Bi ekintza osagarri dira, bata on-line (Internetez), tarteka eta hiriguneetan erabiltzeko pentsatutakoa batez ere, eta bestea off-line, Interneterako konexiorik gabeko inguruneetan erabilera profesionala izateko.

Zerbitzu berriak gaur aurkeztu dira Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilari Javier Morrásek inauguratu duen bilkura batean.

Programen helburua SITNAren zerbitzu geografikoetarako sarbidea bermatzea da egoera edozein izanda ere eta, horretarako, Nafarroako Datu Berezien Azpiegiturako (IDENA) webguneak eskaintzen duen informazioa herritar guztien eskura jartzen dute, doan.


Irekiera-ekitaldia

Morrásek tailerrean parte hartutako 100 lagunen aurrean egindako agerraldia. ( irudia handitu )

Zehazki, Foru Komunitatearen lurraldeari, haren ezaugarriei, erabilerei eta azpiegiturei buruzko informazioa eskura daiteke. Beste aplikazio batzuen artean, honako hau egiten uzten dute: lokalizazioko krokisak eta mapak, Nafarroako edozein bideren hiru dimentsiotako ibilbideak lortzen, kiroletako eta nekazaritzako instalazioen geoerreferentziazko datuak jasotzen edo katastroko datuak jasotzen.

Bi soluzioak gaur goizean aurkeztu dira "SITNA, zure mugikorrean" izeneko tailer baten esparruan. Sarrigurengo (Egues) Tracasa enpresa publikoaren egoitzan egin da eta ehun lagun baino gehiago bertaratu dira.

Ekitaldiaren barnean bi hitzaldi eman dira, gailu bakoitzerako bana, Tracasako GIS zerbitzuak integratzeko atalburu Pablo Echamendi-ren eskutik eta ingurumeneko informazioaren atalburu Fernando Alonso-Pastor-en eskutik. Lehenengoak on-line bidezko aplikazioa azaldu du eta bigarrenak, off-line bidezkoa.

SITNA zure mugikorrean

On-line soluzioa Tracasak garatutako webgunearen aplikazioa da. Beraz, ez du inolako software gehigarririk instalatzea behar. Internet konexioa duen edozein gailutik sar daiteke bertan, mahaigaineko egungo ekipoen nabigatzaileak barne, nahiz eta interfaz-a ukipen-gailuetarako optimizatuta dagoen eta geokokapenaren funtzioa interes handiagokoa den terminal mugikorretan.

3G telefono-estaldura duten zonaldeetan erabiltzeko pentsatuta dado bereziki. Balio du, adibidez, helbide bat aurkitzeko, katastroa kontsultatzeko, lurpeko sareen kokapena lokalizatzeko edo hornidura publiko bat bilatzeko.

Proiektu honetan HTML5 teknologia erabiltzea aukeratu da; aberastasun handiko aplikazioak garatzeko aukera handiak eskaintzen ditu, eta baita era guztietako plataformetarako duen unibertsaltasunagatik; izan ere, hainbat bertsio sortzea ekiditen du zenbait sistema eragiletarako (Android, iOS, Windows Phone, eta abar). Horrekin, aplikazioaren garapen eta mantentze-lanen kostuak murrizten dira eta kodearen zati handi bat berriz erabiltzeko aukera zabaltzen da PCen nabigatzaileei zuzendutako web-aplikazioetarako. HTML5 teknologiak, gainera, ekipoaren hardware-gailuetan sartzen uzten du, GPSa edo kamera adibidez, WebGL euskarria, multimedia euskarria, off-line lana tokiko datuetarako sarbidearekin…

Aplikazioa Interneteko nabigatzaile batekin soilik erabil daitekeen arren, Android gailuetan erabiltzeko aplikazio horretan sartzeko esteka bat instalatzeko aukera ere bada Google Play erabiliz.

Lehen fase horren irismenaren barnean dago bistaratzaile geografiko tradizional baten ohiko funtzionalitatea, on-line bidez ondorengo datuak eskuratuz: nabigazioa, geruzen hautaketa eta gainjartzea, legenda, identifikazioa, markatzaileak, bilaketak…; geokokapenaren ustiapena erantsiz eta era horretako gailuen erabiltzailearen esperientzia optimizatuz.

SITNA off-line mugikorretarako

Off-line soluzioa garatzeko, SITNAk jada badiren merkataritzako aplikazio informatikoen laguntza izan du, doako bertsioekin, esaterako: TwoNav Androiderako 2.5 bertsioa eta Windowserako CompeGPS Land. Kasu horretan, Foru Komunitatearen lurraldeko datuak aplikazio horiei egokitu zaizkie.

Soluzioa estaldurarik gabeko inguruneetan erabilera profesionala edo intentsiboa izateko pentsatuta dago batez ere, adibidez, ingurumen edo obra publikoetako teknikarien aldetik. Hura erabiltzeko beharrezkoa da IDENAren datuak deskargatzea SITNAren Ezagutzaren eta Partaidetzaren Atariaren bidez.

Pisu handia duela eta, SITNAk oinarrizko edukiak egokitu ditu, ortoargazkia (airetik hartutako irudiez osatutakoa) eta kartografia (planoez osatutakoa) esate baterako; ingurumenari lotutako informazioen tamaina ere egokitu ditu gailu mugikorretarako haien erabilera errazteko datuak manipulatu eta zatitzeko beharrik izan gabe.

Soluzioa edozein herritarrek erabil dezake, nahiz eta hasiera batean Administrazioko langileentzat pentsatu zen, ingurumeneko eta obra publikoetako teknikarientzat adibidez; haiei prestakuntza-tailerrak eman zaizkie, eta tailer horietan honako departamentu hauetako 67 lagunek parte hartu dute: Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administraziokoak; Sustapenekoak eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegukoak. Ekainerako, sozietate publikoetako langileentzako beste prestakuntza-saio bat aurreikusita dago.

Prestakuntzan nahastu dira, alde batetik, smartphone, GPS bidezko kokapena eta SITNAren informazioa ateratzeari buruzko ezagutza teorikoak eta bestetik, honako honi buruzko ariketa praktikoak: datuak kargatzea eta bistaratzea, argazkien geoerreferentziak eta GPS kokapena.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa