(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Belate aldeko N-121-A errepideko erreia, Irungo noranzkoan, aste honen amaieran ireki ahal izango da berriz eguraldiak laguntzen badu astelehena, 2013.eko maiatzak 20


Sustapen Departamentuak hiru hilabeteko epean gertatu diren lur-jausiei behin betiko irtenbidea eman nahi die


Lanen irudia

Lur-jausiaren parean egindako lanen irudia. ( irudia handitu )

Sustapen Departamentuak aste honen amaieran aurreikusten du N-121-A errepidearen (Iruña-Behobia) errei bat irekitzea Belaten eguraldiak azken lur-jausiaren konponketa-lanak egitea eragozten ez badu behintzat, eta gorabehera gehiagorik sortzen ez bada.

Horrenbestez, iragan larunbatean, maiatzak 18, errepide horretako 27,5 Kp-an izandako azken lur-jausiaren aurreko egoera berrezarriko da, hau da, Behobiarako zirkulazioa Belate eta Almandozko tuneletatik bideratuko da, eta Iruña alderakoa, Belateko mendateko errepidetik (NA-1210).

Bestalde, lur-jausi gertatu den lurpean ikerketa egin ondoren, Sustapen Departamentuak hiru hilabeteko epean gertatu diren lur-jausiei behin betiko irtenbidea eman nahi die.

Lan horien bitartez, hegalean hormigoizko piloteen pantaila bat jarriko da trabaketa-habe batekin eta behealdean eusteko harri-lubeta egingo da material pikortatuarekin beteta. Jarduketa horiek Belateko mendatetik doan NA-1210 errepidea babestuko dute, N-121-A aldera lurra erortzea saihestuko dute eta ezponda egonkortuko.

Une hauetan Kontserbazio Zerbitzuak N-121-A errepidea garbitu du lur-jausia gertatu den parean eta 4,5 metro zabaleko galtzada libre utzi du errei bat prestatzeko larrialdi-egoeran erabili behar bada ere.

Lurpean egindako azterketaren emaitza

Sustapen Departamentua N-121-A errepidearen (Iruña-Behobia) 27,7 Kp-an gertatutako lur-jausiaren ikerketa-lanak egiten ari da. Esku-hartze horien emaitza da zonalde horretan faila geologiko bat hauteman dela, aztertutako hareharri eta ofiten egituren artean, inausketari eragiten diona eta lurra mugitzea erraztu duena.

Gainera, eguneroko jarraipenaren ondorioz ikus daiteke mugimenduak hegalaren goialdera egiten duela eta pitzadura berriak ikus daitezkeela hegalaren goialdean, aurrera egin nahi duten pitzadurak.

Egoera horren aurrean, ez da komeni behealdean beharrezkoak diren indusketak egitea goialdeko malkarrari eutsi gabe, batez ere kontuan hartzen bada mendateko errepidea (NA-1210) burualdetik doala.

Aurreikusitako lanak

Arrazoi hori dela eta, Sustapen Departamentuak aurreikusitako lanak bi fasetan burutuko dira. Lehenik eta behin, lur-jausiaren goialdeari eutsiko zaio, malkarrak orain arte bezala aurrera egiten jarrai ez dezan. Hori dela eta, lurrari lotutako mikropiloteen pantaila edo errezel bat egikarituko da bi mailatan jarritako bi habe-buloien bidez. Buloiak, egindako zundaketekin ikertutako eta ondo dauden ofitetean murgilduta izango ziren.

Gainera, bigarren fase batean, eroritako masa kenduko da, zabortegi batera garraiatuz, eta haren oinarrian hormigoizko eta harrizko harri bat jarriko da pikortatutako betegarriarekin azalera lehengo egoeran berriz uzteko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa