(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak Foru Komunitatearen eta Nafarroa Beherearen arteko turismo-lankidetza indartzera animatu du asteartea, 2013.eko maiatzak 21


Kultur turismoari buruzko bi Nafarroen Mintegiaren bederatzigarren edizioa hartu du Erriberrik astearte honetan


Taldeko argazkia

Barcina Lehendakaria, erdian, agintarien eta mintegira bertaratutakoen artean, Erriberrin. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak Foru Komunitateko eta Nafarroa Behereko (Frantzia) turismoko erakunde eta enpresak animatu ditu kultur turismoko sektorean lankidetza susta dezaten, lankidetzako arlo "interesgarria" dena eta "zalantzarik gabe" balioko duena "gure herritar guztiak kulturalki, sozialki eta ekonomikoki aberasteko".

Yolanda Barcinak Done Jakue bideaz hitz egin du berariaz, garai batean Nafarroako Erreinukoak izan ziren bi lurraldeak "beti batu izan gaituen" bidea eta "gero eta indar handiagoz batzen jarraitu behar gaituena", eta gaur Bi Nafarroen Mintegiaren bederatzigarren edizioa ospatu dute Erriberrin. Topaketa horretan bi eskualdeek duten harreman historikoa ospatzen da "giza balio eta kultur balio berak ditugun eskualdeak", adierazi du bere agerraldian.

Bilkuran kultur turismoaz aritu dira, 2012-2015 aldirako Nafarroako Turismoaren Plan Integralaren lehentasunezko produktuetako bat dena eta azken urteotan Foru Komunitatearen irudia sustatzen utzi duena "kalitatezko" turismoko helmuga gisa, duen "monumentu-ondare handiagatik. Ondare hori katedralek, elizek, gazteluek, monasterioek, jauregiek, museo-sareek eta kultur jarduerek osatzen dute, Yolanda Barcinak aipatu duenez.


Barcinaren agerraldia

Barcina Lehendakaria mintegira bertaratutakoei hitz batzuk esaten. ( irudia handitu )

Erriberrin egindako mintegia –lehengo Erreinuko errege egoitza eta Nafarroako turismoko helmuga nagusietako bat– bigarren lehendakariorde eta Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáinek eta udalerriko alkate Francisco Legaz-ek inauguratu dute; itxiera-ekitaldia, berriz, Barcina Lehendakariak eta Pirinio Atlantikoetako kontseilari nagusi François Maitia-k egin dute.

Barcinak nahiz Maitiak Erriberriko alkatearen oparia jaso dute: Erriberriko Merindadeko Kontseilutik kontserbatzen den zigilu zaharrenaren erreplikak, 1.291. urtekoa dena.

Turismoko hiru ekimen

Bilkuraren esparruan Foru Komunitateko hiru zonaldetan sustatutako hiru turismo-ekimen ezagutzera eman dira: Nafarroa Erdialdeko turismo-eskaintza; Estellerriko "Iranzuko Soinuak" programa; eta "Yelmo" proiektua, Eugi (Nafarroa) eta Banca (Nafarroa Beherea) udalerrien industria-ondarearen balioa handitu nahi duena.

Erdialdeko kultur turismoari buruzko lehen hitzaldia Guiarte Servicios Turísticos enpresaren zuzendaritzako kide Javier Adot eta Katrin Setuain-ek eman dute. Gaur egun, hamabost lagunek egiten dute bertan lan, guztiak zonaldekoak eta % 90 emakumezkoak dira. Enpresak Nafarroa Erdialdeko turismo-baliabide nagusiak kudeatzen ditu: Erriberriko Errege Jauregia, Andelosko Hiri Erromatarra, Musen Hiri Erromatarra eta Radako barruti harresitua, eta ia bederatzi urteko esperientzia izanik milioi bat pertsona baino gehiagori eman die arreta.

Bigarren hitzaldia "Sonidos de Iranzu" ("Iranzuko Soinuak") turismo eta kultur programan oinarritu da eta Iranzuko Lurrak Turismo Elkarteak sustatu du. Bertako gerente Charo Apesteguíak azpimarratu duenez, artea eta turismoa bat-egiten dituen proiektua da kontzertuak, antzezlanak eta kirol-ekintzak turismo-intereseko natura- eta ondare-espazioetan antolatuz: Lezaungo San Pedro eliza, Egiarteko San Maria eliza eta Allozko urtegia. Estatuak diruz lagundutako programa aurtengo maiatz eta irail artean garatuko da.

Hirugarren eta azken hitzaldia Eugiko Kontzejuko (Esteribar) lehendakari Maite Erreak eta Nafarroako Behereko Banca udalerriko Mixel Oçafrain alkateak eman dute. Bi udalerriek "Yelmo" mugaz haraindiko lankidetza-proiektuan parte hartzen dute, eta haren helburua da, Eugiko Armen Errege Fabrikan eta Bancako Brontzearen Labe Garaiaren inguruan dagoen industria-ondarea errekuperatzea eta balioa ematea; horrekin batera, interes historiko eta ingurumeneko interesa duen ibilbidea sortzea. EGEF Europako funtsek diruz lagundutako eta Pirinioetako Lan Elkarteak kudeatutako Pirinioetako 17 lankidetza-proiektuetako bat da.

Jardunaldia udalerriko inguru historikotik eta monumentuen ingurutik egindako bisita gidatuarekin amaitu da, arreta berezia jarriz Errege Jauregian eta Santa Maria elizan, eta adiskidantzazko bazkaria eginez.

Bi Nafarroen Mintegia

Gogora ekarri behar da bi Nafarroen Mintegia 2005. urtetik urtean behin ospatzen den kultur ekitaldia dela (urte bat Frantziako Nafarroan eta hurrengoan Espainiako Nafarroan), bi lurraldeetako kultur instituzio eta erakundeen artean ezagutzak, esperientziak eta proiektuak partekatzeko asmoz.

Nafarroako Gobernuak sustatuta dago, Nafarroa Behereko udalerri nagusiekin eta Nafarroa Zaharraren Lagunak Elkartea bezalako kultur erakundeekin batera, egoitza Nafarroa Behereko Donibane Garazin duena.

Iaz ospakizuna Nafarroa Behereko La Bastide Clairence udalerrian egin zen, Nafarroako Luis I. eta Frantziako X.a Hutín erregeak hura 1312an sortu izanaren zazpigarren mendeurrena zela eta. Aurreko urteetan Donibane Garazi, Saint Palais eta Baigorri udalerri frantsesetan egin zen, eta baita Orreaga, Iruña, Zudaire eta Ujué udalerri espainiarretan ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa