(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Foru Komunitateko errepideetan kalte garrantzitsuak eragin dituzten euriteak hondamendi natural izendatzea eskatu du asteazkena, 2013.eko maiatzak 22


Gobernuak era horretan 20 milioi euroko finantzaketa gehigarria lortu nahi du defizit modura kontatuko ez den konponketetarako


Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onartu du Estatuko Administrazio Orokorrari ondorengoa eskatzea: 2013ko lehen hilabeteotan Foru Komunitatea kaltetu duten aparteko eurite eta elurteak hondamendi natural izendatzeko izapidea egitea Diputatuen Kongresuaren aurrean.

Horri esker, 20 milioi euroko defizit gehigarria izango zuen, Estatuko kontabilitatearen ondorioetarako. Zifra hori beharko dela kalkulatzen da aipatutako prezipitazioen ondorioz sortutako kalteak direla eta, Nafarroako Errepide Sareko 151 puntutan beharrezkoak diren konponketak berehala egiteko.

2013ko urtarril, otsail eta martxoan, erregistratutako batez besteko balioak lau aldiz biderkatu dituzten euri- eta elur-prezipitazioak erregistratu dira Foru Komunitatean, egun-kopuru gehienetan, eta erregistratutako balio absolutuak gainditu dituzte. Lurrean ur-saturazio handia izan da, eta, horren ondorioz, ezegonkortasuna eta luiziak nahiz erortzeak eragin ditu Nafarroako Errepide Sareko hainbat puntu garrantzitsu kaltetu dituztenak. Orain arte guztira kaltetutako 151 puntu identifikatu dira eta dituzten kalte garrantzitsuak konpontzeko jarduketak behar dituztenak. Kalte horiek erabateko mozketak edo zati batzuen mozketak eragin ditu zenbait errepidetan eta, zenbait kasutan, kostu ekonomiko handia duten konplexutasun tekniko handiko irtenbideak eskatzen dituzte.

Kostu horiek 8,5 milioi euroko balioespena dute, eta zifra hori handitu daiteke dagokien azterketa geologikoen arabera. Horri guztiari erantsi behar zaio urak, elurrak eta baita haien ondorioak minimizatzeko erabilitako baliabide eta materialeek ere (elurra kentzeko makinak eta gatza) 46 errepidetako zoruan sortutako kalteak, eta haien konponketa 8,9 milioi euroan baliozkotu da. Guztira, denboraleari egotz daitezkeen kalteak 17,4 milioi eurokoak izan dira, eta zifra hori 20 milioi arte handitu daiteke burutzen ari diren azterketen emaitzaren arabera. Estatuak euriteak eta haiek eragindako kalteak hondamendi natural izendatzeak aurrekontuen egonkortasun-legean salbuespena ekarriko zuen; horrenbestez, 20 milioi horien finantzaketa gehigarria ez zen kontatuko autonomia erkidegoei nahitaez ezarritako defizit-helburuak betetzeko orduan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa