(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nekazaritzari eta abeltzaintzari arreta emateko tokiko sare berriak 23 bulego izango ditu eta herritar nafar guztiei zerbitzuak zabalduko dizkie asteazkena, 2013.eko maiatzak 22


Nafarroako Gobernuak gaur ezagutu du uztailaren 1etik aurrera aplikatzen hasiko den sarea modernizatzeko proiektua


Transcripción textual del video

Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuak hainbat udalerritan dituen nekazari eta abeltzainei arreta emateko puntuen sarea berrantolamendu eta modernizazioko plan baten xede izango da eta, hari esker, bertako zerbitzuak herritar guztiei zabalduko zaizkie (zenbait lizentziaren erregistroa, informazioa, izapidea) eta laguntza finko eta egonkorra bermatuko dira.

ekiloreak

Ekilore-saila.

Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuak hainbat udalerritan dituen nekazari eta abeltzainei arreta emateko puntuen sarea berrantolamendu eta modernizazioko plan baten xede izango da eta, hari esker, bertako zerbitzuak herritar guztiei zabalduko zaizkie (zenbait lizentziaren erregistroa, informazioa, izapidea) eta laguntza finko eta egonkorra bermatuko dira.

Plan honen berri asteazken honetako bilkuran jakin du Nafarroako Gobernuak.

Uztailaren 1ean martxan jarriko den egitura berriak 23 udalerritan izango ditu bulegoak. Haietako bederatzi bulego nagusiak izango dira, ordutegi osoarekin, astelehenetik ostiralera, eta aldi berean beren eraginpeko eremuko udalerrietan bulego laguntzaileak dituzte, azken horiek ordutegi murriztuarekin. Zehazki, egitura honako hau da: Elizondo (bulego laguntzaileak Lesakan eta Donezteben/Santestebanen), Irurtzun (bulego laguntzaileak Larraintzar-Ultzaman, Lekunberrin, Lakuntzan) Iruña, Zangoza, Lizarra (bulego laguntzaileak Los Arcosen eta Mendabian), Tafalla (bulego laguntzailea Villafrancan), San Adrian, Tutera (bulegoak Cadreitan eta Cortesen) eta Viana. Gainera, ordutegi murriztuko bulegoak izango dira ere Agoitzen, Otsagabian, Erronkarin eta Ariben. Haiek guztiek zerbitzuak eskaintzen zituzten lokaletan segitzen dute.

Aldaketak, azterketa sakon baten emaitza

1998an abian jarri zen sareak arretako 46 puntu zituen orain arte beste hainbeste udalerritan. Haietatik, 9k lanaldi osoan ematen zuten arreta aste guztian zehar eta gainerakoek arreta aldian behin ematen zuten, ordutegi eta egunen kasuistika zabalarekin. 26 pertsona daude zerbitzu horri atxikita.

Funtzionamenduko hamabost urte hauek igaro ondoren Departamentuak egiaztatu du beharrezkoa dela berrantolamendu bati aurre egitea, sektoreak eta gizarteak ere izan dituen aldaketeti aurre egiteko asmoz, Hala, esate baterako, bezeroen kopurua (nekazariak eta abeltzainak) % 30 baino gehiago jaitsi da 24 bulegotan eta % 50 baino gehiago 8 bulegotan; horrek eskaera ere nabarmen jaistea eragin du.

Horrekin batera, on-line zerbitzuak areagotu dira eta errepideak nabarmen hobetu; beraz, bulegoetan sartzeko denbora murriztu da (7,9 minutuko batez bestekoa 2102an, 13,3 minutukoa zenean 1996an). Gainera, erabil zitezkeen langileen aldean zegoen arretako puntu-kopuru handiak ondorengoa zekarren: gertakariren bat sortzen bazen (bajak, oporrak…), zerbitzua ezin zela adostutako egutegian eta ordutegian eman.

Egindako aldaketak urte eta erdiz egindako azterketa sakon eta zehatz baten emaitza izan dira, eta hainbat faktore aztertu dira, esaterako, izan daitezkeen erabiltzaileak, puntuen banaketa, emandako zerbitzuak, bulegoen lan-zama…Sare egonkorragoa eta zerbitzu gehiagorekin

Arretako sare berria sare zentralizatuagoa eta indartsuagoa da, bulego nagusiak indartzen dira eta lan-zama txikiagoa zutenak murrizten. Horrenbestez, sareko zerbitzuak zabaldu ahal izango dira, ez nekazariei eta abeltzainei bakarrik, baita landa-eremuetako biztanle guztiei ere. Aldi berean, orain arte ematen zen laguntza hobetuko da, ordutegi finkoa eta egonkorra eskainiz.

Herritar guztientzako zerbitzu berrien artean, azpimarratu behar da Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorra ezarriko dela Elizondo, Irurtzun, Zangoza, San Adrian, Tutera, Lizarra eta Tafallako bulegoetan (gaur egun zerbitzu hori Lizarran, Tafallan eta Tuteran bakarrik zuten). Hari esker, eskaerak erregistratuko dira, ziurtagiri digitala lortuko da, kexak eta iradokizunak aurkeztuko dira eta Nafarroako Gobernuaren informaziorako sarbiderako eskaerak. Gainera, sare guztian ehiza eta arrantzako lizentzien berritzea izapidetu ahalko da (34.000 berritze presentzial urtean Iruña eta Tuterako bulegoetan) eta arrantza-baimenak lortu ahal izango dira.

Bulegoek ere laguntza emango dute Nafarroako Gobernuaren Zerbitzuen Katalogoa erabiltzeko eta Internet bidezko kudeaketak eta izapideak egiteko, eta diru-laguntza, laguntza, ikastaro eta baimenei buruzko informazio eskainiko dute.

Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuari dagokionez, sareak herritarrentzako arreta-puntu modura jardungo du Departamentu horrek kudeatzen dituen gaien inguruan.

Halaber, nekazari eta abeltzainei orain arte ematen zitzaizkien zerbitzuak ematen jarraituko da: osasun-giden eskaera eta ematea, lekualdaketarako dokumentuak eman eta hartzea, krotaloak ematea animalia identifikatzeko, ganaduaren altak eta bajak izapidetzea, erroldak eguneratzea, ordainketa bakarreko eskubideen transferentziak eta lagapenak hartzea, NPBen aitorpen-eskaerak hartzea, NPBaren kontsultak, behi ume-hazlearen prima-eskubideen transferentzia, SIGPACi egindako alegazioen eskaerak hartzea, mahastizaintza-erregistroari buruzko informazioa, mahastiari emandako laguntzen dokumentazioa hartzea…

Zerbitzu berriei erantzuteko asmoz, Departamentua prestakuntza-ekintzak sustatzen ari da sareaz arduratzen diren langileentzat

Antolaketa berria abeltzaintzako bulego birtualarekin osatzen da eta lau udaletan hasiera eman zaion proiektu pilotuarekin: Izaba, Uztarrotz, Luzaide/Valcarlos eta Doneztebe/Santesteban.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa