(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 120.000 euro emango die baso eta egurraren sektoreko elkarteei haien garapen ekonomikoa eta enplegua sustatzeko osteguna, 2013.eko maiatzak 23


Bi hitzarmen sinatu ditu Nafarroako Baso Elkartearekin (FORESNA-ZURGAIA) eta Nafarroako Egurraren Enpresarien Elkartearekin (ADEMAN)


Esparza kontseilaria eta Eciolaza, ADEMAN (eskuinean) eta FORESNAko (ezkerrean) ordezkarien alboan. ( irudia handitu )

Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazio Departamentuak 120.000 euroko bi lankidetza-hitzarmen sinatu ditu Nafarroako Baso Elkartearekin (FORESNA-ZURGAIA) eta Nafarroako Egurraren Enpresarien Elkartearekin (ADEMAN) baso eta egurraren sektorea sustatzeko, alor ekonomikoan nahiz enpleguaren alorrean. Haietako lehenak basoko jabeak batzen ditu (udalak nahiz pribatuak) eta bigarrenak basoko industria.

Hitzarmenak Ingurumen eta Uraren zuzendari nagusi Andrés Eciolaza-k, FORESNA-ZURGAIAren lehendakari José Antonio Escribano-k izenpetu dute alde batetik, eta ADEMANen lehendakari Arturo García-k, bestetik, José Javier Esparza kontseilaria bertan zela berriki egindako bilkuran.

Guztira, Departamentuak bi erakundeei 120.000 euro emango die (90.000 FORESNA eta 30.000 ADEMAN). Azken 5 urteotan, eta ekitaldi honetan jasoko dutena kontatuz, bien artean 700.000 eurotik gora jaso dute.

FORESNA-ZURGAIAren kasuan, diru-laguntza hiru esparrutan batutako jarduketak egikaritzeko erabiliko da: egurraren mugikortasuna, biomasarena, plangintza eta ziurtagiria; dibulgazioa eta prestakuntza; eta basoko jabearentzako laguntza teknikoa. Beste elkarte zehatz batzuen artean, Nafarroako Baso Elkarteak, alde batetik, basoko jabeek zuzenean edo zeharka parte hartuko duten baso-biomasako ekimenei laguntza eta aholkularitza emango die, eta bestetik, eraikin publikoetan baso-biomasaren erabilera eta hiri-altzarien eraikuntzan nahiz erosketan lehengai modura ziurtatutako egurraren erabilera sustatuko ditu. Gainera, kideen egur-salmenta sustatuko du, kide publikoei dagokienez bereziki, prozedura negoziatuak enkanteen aurrean sustatuz eta honako alderdiak lehenetsiko dituen pleguak garatuz: eroslea zaintzako katean ziurtatuta egotea eta mendiaren onerako izango diren hobekuntzak, beste alderdi batzuen artean. Hitzarmenak ere barnean hartzen du FORESNA-ZURGAIA Gobernuaren Baso Kudeaketa atalarekin elkarlanean ariko dela jabe publikoei nahiz pribatuei eragiten dieten Baso Kudeaketako Eskualdeko Plana egiteko orduan.

Bestalde, Nafarroako Egurraren Enpresarien Elkartearen (ADEMAN) kasuan, hitzarmena aplikatuko da elkarteko bazkide diren baso-enpresariei gai desberdinei buruz emandako aholkularitza-zereginetan, zaintza-kateko baso-ziurtagiriaren sustapenean, eta egurraren mugikortasuna sustatzeko, egurraren eta bere industria-sektorearen erabilera suspertzeko hainbat jardueratan. Halaber, ADEMANek industria-sektoreari eta Nafarroako ekoizpenaren jarioari nahiz helburuari jarraipena egingo die (barne-kontsumoa, esportazioak, inportazioak…).

Gainera, bi elkarteak Gobernuarekin elkarlanean ariko dira egurraren erabilera sustatzeko arauaren zirriborroa idazteko orduan.

Nafarroak 450.000 hektareatako zuhaiztiak ditu

Foru Komunitatearen azalera guztiaren % 65 bat baso-lursailaren katalogazioa du eta, handik 450.000 hektarea inguru zuhaiztiak dira. Zuhaiztien azalera horretako % 80 bertako basoei dagokie.

Jabetzari dagokionez, basoen % 70 inguru publikoak dira eta gainerako % 30 jabetza pribatukoak, azken kasu horretan 2,5 hektarea inguruko batez besteko azalera izanik jabe bakoitzak eta 2.000 hektarea ingurukoa mendi publikoen kasuan.

Hainbat autonomia erkidegoekin kontrajarriz, Nafarroan egurraren munduari lotutako industria-sektore bat dago oraindik, eta honako era honetan xehatzen da: ustiapen eta baso-lanen enpresak, lehen eta bigarren transformazioko enpresak, paper-industria eta baso-biomasari lotutako industria. Aldi berean, basoko enpresa txikien sare bat du, eta haiek arduratzen dira aprobetxamendu energetikoaren proiektuei lotutako aholkularitza teknikoko eta ingeniaritzako lanez.

Guztira, basoko sektorean 300 bat enpresa daude. 2.100 lanpostu sortzen dituela zuzenean kalkulatzen da eta, zuzeneko lanpostu bakoitzeko, gutxienez zeharkako lanpostu bat sortzen duela; beraz, azpisektore horietan 4.200 lanpostu ingurura helduko zen.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa