(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak ostalaritzako profesionalak trebatzeko programa-pilotu bat abian jarri du haien bezeroek alkohola zentzuz kontsumi dezaten sustatzeko osteguna, 2013.eko maiatzak 23


Arlo horretako 60 profesionalek parte hartzen dute lehen fase honetan, eta bertan alkohola gehiegi kontsumitzeko eta alkoholaren eraginpean gidatzeko asmoa kentzen erakusten da, egoera gatazkatsuen aurrean nola jokatu, edo arriskuak murrizten eta lehen laguntzak nola eman erakusten


Iragan urtarrilean ostalaritza-sektoreko profesionalak trebatzeko programa-pilotu bat abian jarri zen Nafarroan haien bezeroen artean alkohola zentzuz kontsumi dezaten sustatzeko, gazteen artean bereziki.

"Zerbitzu arduratsua" izeneko programa Drogei buruzko Plana Nazionalak eta Ostalaritza eta Sukaldaritza Federazioak sustatzen du eta Nafarroako Gobernuak bat egin nahi izan du Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren bidez.

Hala, Nafarroak, Kantabriarekin batera, aitzindari modura bat egin du ekimen horrekin; ekimen horren helburua drogazaletasun-arloan esku-hartzeko eremuak zabaltzea da eta lan-arlo berriak jasotzea, denboran zehar prebentzioko ekimenak garatu ostean ikastetxeei, familiei, gazteei, haur-gazteen astialdiari zuzenduta, edo drogak libre eramatea, beste alderdi batzuen artean.

Alde horretatik, aipatu beharra dago Nafarroan alkohola kontsumitzen hasteko adina % 14,9an kokatzen dela, eta 25-64 urte arteko biztanleen artean, arrisku handiko alkohol-kontsumitzaileak % 10 direla

Urtarrilean hasi zen programa-pilotuaren lehen faseari Foru Komunitatean ekin zitzaion trebatzaileen trebakuntza-ikastaro batekin, eta bertan parte hartu zuten Iruña, Atarrabia eta Vianako udaletako toki-eremuko profesionalek, eta Azkoien, Allo, Altsasu, Huarte, Irurtzun, Auñamendi, Etxarri-Aranatz, Zangoza, Noain eta Leitzako Oinarriko Gizarte Zerbitzuetako Mankomunitateetakoek.

Ikastaroaren edukia

Zegokien trebakuntza jaso ondoren, trebatzaileak ikastaroak ostalaritzako profesionalei ematen hasi zitzaizkien, eta dagoeneko Vianan, Azkoienen, Zangozan eta Betelun eman dira. Gaur osteguna, hilak 23, hain zuzen Atarrabian eskainiko da ikastaroa eta lehen fase hori hilaren 28an, Altsasun amaitzea aurreikusten da.

Bi ikastaroetan ematen diren ikasgaien artean alkoholaren kontsumoak zer ondorio eta arrisku dituen aipatu behar da, ingurumeneko faktoreak eta banaketa arduratsua, alkohola gehiegi kontsumitzeko eta alkoholaren eraginpean gidatzeko asmoa nola kendu, egoera gatazkatsuen aurrean nola jokatu, edo arriskuen murrizketa eta lehen laguntzak nola eman. Gainera, trebakuntza legezko alderdiekin osatzen da; izan ere, araudia betetzeari buruzko gaiak aztertzen dira alkoholaren salmenta eta banaketari dagokionez, eta adin txikikoei alkohola zerbitzatzeko debekua.

Ekimen horrekin batera, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak Nafarroan eratutako Ostalaritzako hiru elkarterekin bilkura bat izan zuen (Ostalaritza Enpresa Txikiaren Nafarroako Elkartea –ANAPEH–, Nafarroako Ostalaritza Elkartea eta Nafarroako Dantzalekuen Enpresarien Elkartea –ASBANA–). Elkarteek elkarlanerako "jarrera argia" erakutsi zuten, eta horrek, Institutuaren arabera, "programa Nafarroaren aisialdiko errealitateari egokitzea asko errazten du, elkarte horiek duten esperientzia handia ikusita". Ekimen horren emaitza da arloko 60 profesional dagokien trebakuntza jasotzen ari direla.

Ekimen horiek guztiak duela urte batzuetatik Nafarroa guztian lanean diharduen profesional-sarearekin osatzen dira ohiko eran gai horretan, eta toki-mailan garatzen diren 42 bat programarekin.

Alkoholaren kontsumoa, nerabezaroan heldutasunean baino kaltegarriagoa

Oro har, alkoholaren kontsumoa orokorrean sozialki onartuta dago eta gehien kontsumitzen den droga da, besteak oso urrun utziz, eta osasuneko nahiz gizarte-mailako arazo larriak sortzen ditu. Alkohola festa eta ospakizun gehienetan dago, eta, beraz, herritarrek, gazte nahiz helduek, kontsumo horrek eragin ditzakeen arriskuen hautemate txikia dute: gehiegi kontsumitzea, zirkulazioko ezbeharrak, indarkeria-episodioak edo mendekotasuna, besteak beste.

Horregatik, alkoholak bizitzan zer inplikazio dituen ikusita eta alderdi ekonomikoak, harremanetarako alderdiak, osasunekoak, legezkoak, sozialak eta kulturalak barnean hartzen dituela ikusita, ikuspegi orokor batetik abiatzeko beharra planteatzen da, ondorengo xedeekin: alkohola gehiegi kontsumitzeak planteatzen dituen arazoak murrizteko, kontsumo-mota horrekin gizarte ez hain tolerantea sustatzeko eta alkohola zentzuz eta arduraz kontsumitzeko.

Nerabezaroan, alkoholaren kontsumoa heldua denean baino kaltegarriagoa da, nerabezaroan burmuina garatzen ari baita (azken ikerketen arabera, gizakiaren burmuina 20 edo 24 urte arte garatzen doa, eta alkoholak eta beste zenbait drogak oinarrizko funtzioetan eragiten dute, esaterako, oroimenean, motibazioan, ikasteko prozesuan edo erabakiak hartzeko orduan, afektuen eta jokabideen identitate, autonomia edo heldutasunaren garapenean trantsizio kritikoko aldi batean oso garrantzitsuak diren alderdiak).

2007-2008ko Nafarroako Gazteria eta Osasun Inkestak adierazten du 14 urtetik aurrera alkohola edaten hasteko adina 14,9koa dela, Espainiako batez bestekoaren antzekoa. Adinez nagusiak izan aurretik, hamar nerabetatik zortzik alkohola kontsumitu dute. Inkesta horrek berak gazteek duten kontsumitzeko erari buruzko datu kezkagarriak argitzen ditu; izan ere, % 35,3k (38,2 gizonezko eta 32,4 emakumezko) "gehiegizko kontsumoa" egin dute (binge drinking ingelesez), hau da, 5 alkohol-unitate gizonezkoetan eta 4 emakumezkoetan, 2 orduko tartean (alde horretatik, aipatu behar da alkohol-unitate bat garagardo bat dela –200 ml–, ardo-baso bat –100 ml– edo konbinatu erdia).

Zehazki, adin txikikoen taldean, 14tik 17ra, eta asteburuko egun bat erreferentzia hartuta, gehienek ez dute alkohola kontsumitzen (% 46,8 gizonezkoak eta % 44,8 emakumezkoak), eta % 19,9k ospakizunen batean soilik edaten du (mutiletan nahiz nesketan). Neurrizko kontsumoa (2 eta 4 unitate artean egunean) hirugarren postuan azaltzen da, (% 16,1arekin mutilentzat eta % 11,9 neskentzat), ondoren kontsumo txikia dator (egunean 2 unitate inguru), % 10,8 mutilen kasuan eta % 14,4 nesken kasuan. Kontsumo handiko kontsumitzaileak (4-8 unitate egunean) mutilen % 3,2 dira eta nesken % 6; gehiegizko kontsumoari dagokionez, berriz (8-12 unitate egunean), zifrak bertsuak dira bi sexuen artean, % 1ekoa bi kasuetan, arrisku handiko taldean gertatzen den moduan (12 unitate baino gehiago egunean), gazteen % 2 dena, nesketan nahiz mutiletan.

Biztanleria orokorrari dagokionez, Nafarroako Bizi Baldintzen Inkestak adierazten du 25-64 urte arteko herritarren artean arrisku eta arrisku handiko alkohol-kontsumitzaileak % 10 direla (6-9 unitate egunean gizonezkoetan eta 4-6 unitate egunean emakumezkoetan. 2011ko Osasun Mentaleko Zuzendaritzaren memoriaren arabera, alkoholagatik egindako kontsultak Nafarroako Osasun Mentaleko zentroetako kontsulta guztien % 6,3 ziren (16 urtetik gorakoak).


 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa