(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2013-2016 aldirako Nafarroako Nazioarteko Planak 85 neurri jasotzen ditu Nafarroaren nazioartekotzea sustatu eta modernizatzeko ostirala, 2013.eko maiatzak 24


Enpresen arteko laguntzak nabarmentzen dira haiek kanpora ateratzeko orduan eta baita Nazioarteko Lizitazio Programaren jarraipena ere  


Transcripción textual del video

Lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilari Lourdes Goicoecheak 2013-2016 aldirako Nafarroako Nazioarteko Plan (PIN) berria aurkeztu du gaur Nafarroako enpresa-sektorearen nazioartekotzea sustatzeko. Plan hori Foru Komunitateko alor horretan parte hartzen duten instituzio, erakunde eta entitate publiko nahiz pribatu guztien ahalegin bateratuaren bitartez landu da. Aurkezpenean José Antonio Sarría (CEN), Isabel Peñaranda (ICEX) eta Amaya Errok ere (Nafarroako Ganbera) parte hartu dute.

Planak 85 ekintza jasotzen ditu eta haien artean azpimarratu behar dira: kanpoko merkatuetara irteteko orduan enpresak batzeko laguntzen deialdia, Nazioarteko Lizitazio Programaren jarraipena Nafarroako Ganberaren laguntzarekin, eta ICEX estatuko sozietate publikoaren programei aholkularitza osagarriak eskaintzeko laguntzak.

Peñaranda, Goicoechea kontseilaria, Sarría eta Erro. ( irudia handitu )

Lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilari Lourdes Goicoecheak2013-2016 aldirako Nafarroako Nazioarteko Plan (PIN) berria aurkeztu du gaur Nafarroako enpresa-sektorearen nazioartekotzea sustatzeko. Plan hori Foru Komunitateko alor horretan parte hartzen duten instituzio, erakunde eta entitate publiko nahiz pribatu guztien ahalegin bateratuaren bitartez landu da. Aurkezpenean José Antonio Sarría (CEN), Isabel Peñaranda (ICEX) eta Amaya Errok ere (Nafarroako Ganbera) parte hartu dute.

Planak 85 ekintza jasotzen ditu eta haien artean azpimarratu behar dira: kanpoko merkatuetara irteteko orduan enpresak batzeko laguntzen deialdia, Nazioarteko Lizitazio Programaren jarraipena Nafarroako Ganberaren laguntzarekin, eta ICEX estatuko sozietate publikoaren programei aholkularitza osagarriak eskaintzeko laguntzak.

Plana kanpoko sektoreak Nafarroaren hazkunde-eredua orekatzeko duen garrantzia aitortzetik abiatzen da, Komunitateko ekonomiari egiturazko indar handiena ematen duen alorra baita. 2008-2011ko aurreko PINaren aldean, hazkunde ekonomikoko egoeran egin zena, plan berria egungo egoera ekonomikoari egokitu behar zaio, eta garapen iraunkorrari lagunduko dioten epe ertain eta luzeko helburuak finkatzen ditu. Hala, 2020an Nafarroako enpresek 10.000 milioi euroko balioa duten esportazioak egin ditzaten nahi da, egungo 7.016 milioien aurrean eta, horrez gain, esportatzaileak diren entitateak 1.000ra hel daitezen egun dauden 708 entitateen aldean.

2013-2016 aldirako Nafarroako Nazioarteko Plana landu da Nafarroako Gobernuaren, ETEen, eta nazioartekotze-arloarekin zuzenean lotutako erakunde, instituzio eta eragileen artean (AIN, Nafarroako Ganbera, CEN, ICEX, Moderna fundazioa, SODENA, NUP eta Nafarroako Unibertsitatea) izandako partaidetza eta lankidetza-prozesu zabal baten bitartez.

85 neurriak lau ardatzen inguruan antolatzen dira: enpresak kanpora irteteko emandako laguntza; Nafarroaren interesa sustatzea atzerritik bertan inberti dezaten; enpresen eta herritarren sentsibilitatea eta gaitasuna, eta orokorrean, zeharkako ekintzak eta ekimenak, alde batetik, planaren ekintzak ezagutzera emateko eta Nafarroako nazioartekotzean herritarren eta enpresen partaidetza areagotzeko; bestetik, inplikatutako hainbat eragile jarraitu eta koordinatzeko.

Enpresa nazioartekotzeko laguntza

Atal hori helburu bikoitz batean oinarritzen da: enpresa esportatzaileen kopurua handitzea eta merkatu berriak zabaltzea. Nafarroako Gobernuak sustatutako ekimenak nabarmendu behar dira enpresak prestatzeko, laguntzeko eta haiekin elkarlanean aritzeko nazioarteko laguntza eta lizitazioetarako sarbidea errazagoa izan dezaten, bai eta beraien arteko elkarlana eta lankidetza sustatzeko ere kanporako irteera arrakastatsuagoa erraztearren.

Zehazki, laguntza ekonomiko osagarriak deituko dira (sustapen-gastuak) aholkularitza pertsonalizatuaren bidez esportazioan hasteko ICEX Next programan jada sartuta dauden enpresentzat. Gainera, enpresen arteko lankidetzarako laguntza-deialdiak aurreikusita daude kanpora irten daitezen eskualde-mailako ekintzen finantzaketa bidez, negozio-prozeduran hobekuntzak egiteko eta elkarrekin nazioartekotzeko; eta aholkularitza espezializatua (juridikoa, kontabilitatekoa, finantza-mailakoa eta langileen hautaketa) finantzatzeko esperientzia esportatzailea duten enpresetan.

Nazioarteko Lizitazio Programarekin ere jarraituko da (Nafarroako Ganberarekin batera). Programa horren bidez, Nafarroako enpresei laguntza ematen zaie nazioarteko lizitazioen merkaturako sarrera errazteko.

Talentuaren PIN Bankuaren sorrera da beste ekintzetako bat, Nafarroako Beken onuradunen ibilbide akademikoa eta profesionalak jasoko dituen datu-basea, eta enpresek online kontsultatu ahal izango dute Nafarroako enpresa-sarean sartzeko.

Azkenik, jada badiren Europako programak, proiektuak eta zerbitzuak lagundu eta sustatuko dira, Enterprise Europe Network, esaterako, enpresen arteko lankidetza errazten duen sare europarra eta honako honi buruzko informazioa dutenak: merkataritza-aukerak, topaketen antolaketa, teknologiaren gardentasunari buruzko aholkularitza eta parte hartzeko laguntza Europako proiektuetan; edo baita EGEF eta EGIF Europako Programa Eragileak ere, Nafarroa Europako funts horien hartzaile izan dadin haiek gero enpresei emateko.

Atzerriko inbertsioa bereganatzea eta mantentzea Nafarroan

Alor horretan Invest Spainekin (ICEX, estatuko sozietate publikoa) dagoen lankidetza indartuko da Nafarroarentzat garrantzitsuak izango diren inbertsio-proiektuetarako eskaintzen prestakuntzan. Harremanak sendotuko dira atzerriko inbertsioak erakartzearekin lotutako atzerriko eta estatuko eragile ekonomikoekin (atzerriko ganberak Espainian, enbaxadak, garapen-agentziak…), eta Nafarroari lotutako atzerriko inbertsio-proiektuen finantzaketa sustatuko da eta baita enplegu eta aberastasun sortzaileak ere.

Enpresen nahiz gizartearen sentsibilizazioa eta gaitasuna nazioartekotzea bultzatzeko palanka modura

Gizartea prestatu nahi da nazioartekotzeak eskaintzen dituen aukeren errendimendu handiagoa lortzeko, atzerriko hizkuntzen ikasketa sustatuz eta ikasle, ikertzaile, irakasle eta langileen mugikortasuna sustatuz.

Ardatz horri dagozkion ekintzen artean ikastetxeetan atzerriko hizkuntza ikasteko programak sartzen dira. Alde horretatik, 2013-2014 ikasturtean Ingelesaren Ikasketa Programan beste 20 ikastetxe sartzea aurreikusten da, guztira 60 izateko, eta bigarren hezkuntzako ikastetxeetan atal elebidun berriak sortuko dira. Gainera, laguntzak ezartzen dira unibertsitateko ikasleek Europako herrialdeetako enpresa edo erakundeetan hiru eta zazpi hilabete arteko egonaldiak egin ditzaten.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa