(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 60 kultur ekintza baino gehiago antolatu ditu udako hilabeteetarako ostirala, 2013.eko maiatzak 24


Kultur ekintzen udako programazioa etengabekoa izango da eta hura osatuko dute, Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdiak (uztaila), Cultur-ek (abuztua) eta Lizarrako Antzinako Musikak (iraila)


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuko Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari Luis Sánchez de Muniáinek eta Kulturako zuzendari nagusi Ana Zabaleguik Nafarroako Gobernuak udarako antolatu duen kultur eskaintza aurkeztu dute gaur goizean. Etengabeko eskaintza izango da eta Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdiak, Cultur-ek eta Lizarrako Antzinako Musika Mintegiak osatuko dute. Guztira, 60 emanaldi, tailer eta ikastaro baino gehiago eskaniko dira, uztail erditik irail erdira arte.

Herritarrei ekintza horien berri emateko, Kulturako Zuzendaritza Nagusiak www.culturanavarra.es webgunea herritarren eskura jarriko du gaurtik aurrera, eta bertan Erriberriko, Cultur-ko eta Lizarrako Antzinako Musikaren programazioari eta etorkizuneko zikloei buruzko informazio guztia emango da; horrekin batera, sarrerak erosi eta ikastaro nahiz tailerretan izena eman ahalko da. Facebook-en ere orri bat sortu da (www.facebook.com/culturanavarra.es) kultur programa horiek arinago eta modu elkarreragilean zabaltzen laguntzeko.

Nafarroako Gobernuko Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari Luis Sánchez de Muniáinek eta Kulturako zuzendari nagusi Ana Zabaleguik Nafarroako Gobernuak udarako antolatu duen kultur eskaintza aurkeztu dute gaur goizean. Etengabeko eskaintza izango da eta Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdiak, Cultur-ek eta Lizarrako Antzinako Musika Mintegiak osatuko dute. Guztira, 60 emanaldi, tailer eta ikastaro baino gehiago eskaniko dira, uztail erditik irail erdira arte.

Herritarrei ekintza horien berri emateko, Kulturako Zuzendaritza Nagusiak www.culturanavarra.es webgunea herritarren eskura jarriko du gaurtik aurrera, eta bertan Erriberriko, Cultur-ko eta Lizarrako Antzinako Musikaren programazioari eta etorkizuneko zikloei buruzko informazio guztia emango da; horrekin batera, sarrerak erosi eta ikastaro nahiz tailerretan izena eman ahalko da. Facebook-en ere orri bat sortu da (www.facebook.com/culturanavarra.es) kultur programa horiek arinago eta modu elkarreragilean zabaltzen laguntzeko.

Iazko esperientzia onaren ondoren, etengabeko kultur programazio bat aurreikusi da berriz ere; hala, uda guztian nafarrek eta Komunitatea bisitatuko dutenek musika eta arte eszenikoetako kultur ekintza bat ikusi ahal izango dute.

Udako kultur programazioa Nafarroako ondare historiko, artistiko edo naturaleko guneetan burutuko da, kultur ikuskizuna areagotzen dutena: Erriberri, Artaxona, Zugarramurdi, Orgiko oihana, Zangoza, Estella-Lizarra, Ujué, Martzillako gaztelua, monasterioak…

Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdia

Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdia osteguna, uztailak 18, eta larunbata, abuztuak 3, artean egingo da. Iaz egin zen moduan, programa ikuskizunek, jende espezializatuarentzako prestakuntza-ikastaroek eta hedapen-ekintzek osatzen dute.

Aurtengo ikuskizun-programaren barnean Las joyas del palacio (Jauregiko bitxiak) izeneko emanaldiak izango dira La Cava espazioan eta baita talde nafarrek egindako lau emanaldi ere, Clásicos de aquí (Bertako klasikoak) izenekoak.

Las joyas del palacio (Jauregiko bitxiak) zikloaren barnean estatuko konpainien estreinaldi handiak daude. Hala, Ron la lá-k "Siglo de oro, siglo de ahora" ikuskizun dibertigarria aurkeztuko du. "El nombre de la rosa" ekoizpen handia ere ikusiko da Karra Elejalde, Juan José Ballesta eta Miguel Munárriz eta José Mª Asín aktoreekin; Els Joglars izango da Cervantesen "Coloquio de los perros"-ekin; Miguel Narrosek zuzendutako "La Dama duende"; Shakespeare-ren "Tomás Moro", Ignacio García May-ren bertsioan eta Shakespeare-ren "Julio César", Mario Gas-ekin.

Gainera, asko gomendatutako familia-ikuskizun bat ere programatu da. Antzerki Klasikoko Konpainia Nazionalaren eta Uroc Teatroren ekoizpena da eta Calderonen auto sakramental bat familia guztiarentzako musika-ikuskizun dibertigarri batean bihurtu du. Eskaintzarekin amaitzeko, emanaldi bihurri bat El espejo negro-ren txotxongiloekin, Muñoz Secaren "La venganza de Don Mendo"-ren bertsio eroa eskainiko baitu.

Ikastaroen arloan, zuzendari eta egile nafar Alfredo Sanzol ospetsuak (2013ko Max saria jaso berri du En la luna obragatik) eszenako sorkuntza dramatikoko tailerra emango du, Miguel del Arcoren laguntzarekin. Nafarroako Antzerki Klasikoaren II. Jardunaldiak ere egingo dira Griso-Nafarroako Unibertsitatearen eskutik, eta baita hedapen-ekintzak ere: Jauregiko pertsonaiei buruzko hitzaldiak, nobela historikoa eta El nombre de la rosa ekoizpenena oinarritutako tailerra.

Dibulgazio historikoa ere izango da, Erriberriko jauregiari buruzko jardunaldi batzuetan udalerriko Udalaren laguntzarekin egindakoak, eta baita nobela historikoari buruzko ikastaroak ere, Belen Galindo kazetariak koordinatuta.

Erriberriko Udalaren laguntza nabarmendu behar da eta baita hiriko ostalariek programa prestatzen emandako laguntza ere; ostalari horiek aisialdi eta gastronomiako eskaintza interesgarria sustatu dute eta, haren berri zehatza, webgunean topa daiteke.

Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdiko ikuskizunetarako sarrerak maiatzaren 29an jarriko dira salgai www.culturanavarra.es webgunean.

Cultur 2013

Cultur programa abuztuko protagonista nagusia izango da. Cultur 2013an musikan oinarrituko da, folk, jazz, ganberako edo abesbatzako musika, pop eta beste estilo batzuen zaleentzako eskaintza eginez.

Zikloa aurten zabalduko da Iruñeko Baluarte Auditoriumean, Carlos Saurak zuzendutako "Flamenco Hoy" ikuskizunarekin. Cultur-en kontzertuak Nafarroako geografian zehar banatzen diren leku adierazgarrienetara itzuliko dira, gure ondarearen alderdi hoberenak eta ederrenak ezagutzera emateko egin den apustuaren barnean.

Cultur-i amaiera emateko ikuskizunak Tuterako Gaztambide antzokian izango dira, Carlos Nuñezen kontzertu batekin eta Barañaingo Auditoriumean Ara Malikian biolin-jotzailearen emanaldiarekin. Estatuko eta nazioarteko artista ezagun horiekin batera, musikari nafarrak izango dira 2013ko Cultur-en programatutako 34 kontzertuen protagonista nagusiak. Ikuskizun berezi horietarako sarrerak gaur bertan jarriko dira salgai dagokien antzokietan.

2013ko Antzinako Musika Astea

Udako beste berrikuntzetako bat Lizarrako Antzinako Musika Asteko 44. edizioan egindako formatu-aldaketa da. Ziklo hori aurten "Donde confluyen los caminos: de J.F. de Iribarren a C.P.E. Bach" ("Bideek bat egiten duten tokia: J.F. de Iribarren-etik C.P.E. Bachera") mintegian oinarrituko da aurten, eta bertan Sevillako Orkestra Barrokoak emandako hiru kontzertu sartuko dira, eta haiei beste ekintza osagarri batzuk gehituko zaizkie.

Lizarrako Antzinako Musika Astea irailaren 13tik 18a bitarte izango da San Miguelgo elizan emango diren ondorengo kontzertuekin: "Arde el furor intrépido" (hilak 14), "Del Sturm und Drrang al Clasicismo" (hilak 16) eta "Música virtuosa del barroco tardío" (hilak 18). Jendeari irekitako ekintza osagarrien artean hitzaldiak daude, instrumentistentzako ikastaroak eta entsegu irekia Sevillako Orkestra Barrokoarekin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa