(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Zarraluqui kontseilaria N-121-A (Iruña-Behobia) errepidearen mozketak kaltetuta utzi dituen udalekin bildu da


astelehena, 2013.eko maiatzak 27


Aurreratu dienaren arabera, datorren astean hasiko dira Belateko mendateko errepidearen bidezorua konpontzen


Konponketa-lanak N-121-A errepidean (Iruña-Behobia). ( irudia handitu )

Sustapen kontseilari Luis Zarraluquik N-121-A (Iruña-Behobia) errepidearen mozketak kaltetutako udaletako alkateei dei egin die gaur goizean Departamentuan, lur-jausiei behin betiko irtenbidea emateko ekingo zaien jarduketen berri emate aldera.

Bilkuran izan dira, kontseilariarekin batera, Herri Lanen zuzendari nagusi Nacho Nagore; Bertizaranako alkate Joxe Etxart, Sunbillako alkate Amets Inda; Berako alkate Mª Sol Taberna; Baztango alkate Garbiñe Elizegi eta Doneztebeko alkateorde Oscar Mindegi.

Aurreratu dienez, hegalean hormigoizko piloteak eta ainguratzeak jartzearen aldeko irtenbidea hartu da, eta eusteko harri-lubeta bat jartzea behealdean, pikortatutako materialarekin beteta. Teknikariek lanak garatzeko hiru hilabeteko epea aurreikusten dute.

Bien bitartean, eta behin-behineko irtenbide modura, kontseilariak udal-ordezkariei baieztatu die hegalean egindako azterketaren ondoren eta behar besteko egonkortasuneko bermeak daudela kontuan hartuz gaur goizean, 09:05ean, Irun alderako erreia ireki dela. Iruña aldeko zirkulazioa Belateko mendateko errepidetik joango da (NA-1210). Hala, maiatzaren 18an, larunbata, 27,5 KPan izandako lur-jausiaren aurreko egoerara bueltatu da. Sustapen Departamentuak zirkulazio astunari egindako gomendioa errepikatu du, hots, A-15aren ibilbide alternatiboa hartzea, bide horretan egunero 7.000 ibilgailu pasatzen baitira batez beste, % 30 ibilgailu astunak.

Bestalde, Belateko mendateko NA-1210 errepidearen egoera txarragatik –bideko zuloengatik– alkateek erakutsitako kezkaren aurrean, Zarraluqui kontseilariak bidezorua birgaitzeko lanak Arian Construcción y gestión de infraestructuras SA enpresari esleitu zaizkiola iragarri du. Enpresa horrek konponketei ekingo die fresaketa bidez eta beroan egindako nahasketa bituminosoarekin egindako birjartzearekin. Datorren astean, eguraldiak uzten badu, partxeatzeko lanak jada hasiko direla espero da eta bi astez iraungo dutela gutxi gorabehera.

Ezponda behin betikoz egonkortzeko prozedura

Zarraluqui kontseilariak alkateei azaldu dienez, lurpeko ikerketa-lanek inausketari eragiten zion faila geologikoa bat aurkitzen lagundu zuten, lurren mugimendua errazten zuena. Gainera, ikusten zen mugimendua hegalean gora zihoala eta pitzadura berriak sortzen zirela hegalaren goialdean. Egoera horiek ikusita, ez zen gomendagarria behealdean beharrezko indusketak egitea, ez behintzat aurretik goiko malkarrari eutsi gabe.

Arrazoi hori dela eta, Sustapen Departamentuak aurreikusitako lanak bi fasetan burutuko dira: lehenik eta behin, lur-jausiaren goialdeari eutsiko zaio, malkarrean barrena joan ez dadin. Horretarako, lurrari ainguratutako hormigoizko mikropiloteen pantaila edo gortina bat egikarituko da bi haberekin, eta bi mailatan jarrita.

Bigarren fase batean, eroritako masa kenduko da zabortegi batera garraiatuz, eta hormigoizko eta harrizko horma bat egingo da (hormigoizko harri-lubeta).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa