(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Etxarri-Aranazko Udalari eskaera egin dio independentziari buruzko herri-kontsulta egitea bertan behera utz dezan astelehena, 2013.eko maiatzak 27


Udalak hamabost egun ditu udalbatzak maiatzaren 10ean hartutako erabakia bertan behera uzteko


Nafarroako Gobernuak Etxarri-Aranazko Udalari eskaera egin dio 2013ko maiatzaren 10ean udalbatzak hartutako erabakia bertan behera utz dezan. Erabaki hori toki-eremuko herri-kontsulta bati buruzkoa da eta herritar-talde batek sustatu du honako galdera honekin: "Etxarri-Aranatz Euskal Herriko udalerri modura Europako estatu independente berri baten barnean sartzearekin ados al zaude?". Etxarri-Aranazko Udalak hamabost eguneko epea du udalbatzaren erabaki hori bertan behera utz dezan.

Gobernuaren erabakia dator herri-kontsulta horrek, inolako toki-eskumenekin bat ez etortzeaz gain, Estatuarena soilik den eskumena gaindituko zuelako, nazioarteko harremanak hain zuzen, eta Konstituzioaren 179.3 artikuluan jasota dagoena.

Halaber, Nafarroako Gobernuak iritzi du deialdiak ordenamendu juridikoaren aurkako elementuak dituela, esaterako: Etxarri-Aranatz udalerria Euskal Herriaren barne dagoela esatea, edo "Europako estatu independente berri" baten barnean sartzeko aipamena, ez duena identifikatzen eta, izatekotan, Magna Cartaren 2. artikuluan jasotako Espainiako Nazioaren unitate-printzipioaren aurka doana.

Gobernuak gogora ekarri du Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioari dagokiola Nafarroako toki-erakundeen jarduketen legezkotasun-kontrola gauzatzea Toki Administrazioaren 6/1990 Foru Legearen (uztailaren 2koa) ezarritako baldintzetan; horrenbestez, egintza edo erabaki batek Foru Komunitatearen eskumeneko gaietan ordenamendu juridikoa urratzen duela irizten duenean toki-erakundeari eskaera egin ahalko dio baliogabe dezan edo zuzenean aurka egiteko administrazioarekiko auzi-eskumenaren aurrean.

Herri-kontsultei aplikatu beharreko araudia

Toki-izaerako herri-kontsultak egitea apirilaren 2ko 7/1985 Legearen, Toki Erregimeneko Oinarriei buruzkoen, 71. artikuluan aurreikusita dago, eta eskumen hori dagoenean autonomia erkidegoko legeriara jotzen da.

Bestalde, uztailaren 2ko 6/1990 Legearen, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoaren, 96. artikuluak herri-kontsulta egiteko aukera ematen du, herritarren interesetarako garrantzi handikoak diren udalaren beraren eta toki-izaerako eskumeneko gaietan. Gainera, erreferenduma egiten uzten ez den kasuetan herri-kontsultak ezin direla egin ezartzen du.

Azkenik, urriaren 28ko 27/2002 Foru Legeak, toki-eremuko herri-kontsultak arautzen dituenak, kontsulta-prozesuen bide formalak eta inpartzialtasun, gardentasun nahiz objektibitatea bermatzen dituzten organoak arautzen ditu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa