(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Pirinioek klima-aldaketaren inguruan duten egokitzapenari buruzko azterketa batean parte hartu du Esparza kontseilariak Toulouse-n asteartea, 2013.eko maiatzak 28


Glaziarrak pixkanaka desagertzen joateak, bero-boladak gero eta gehiago izango direla aurreikusteak eta prezipitazioen jaitsierak epe luzera egokitzapen-estrategiak hartzera behartzen dute 


Esparza kontseilaria, klima-aldaketari buruzko mintegian egin duen agerraldian. ( irudia handitu )

Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari José Javier Esparzak gaur goizean Toulouse-n egindako "Pirinioetako Aktoreak: nola prestatu haren egokitzapena klima-aldaketara?" izeneko mintegian parte hartu du. Jardunaldian, Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiak agindutako azterketa bat aurkeztu da, eta azterketa hori honako helburu hauekin egin da: Pirinioek klima-aldaketaren aurrean zer ahultasun duten jakiteko, egoera horretara egokitzeko dauden neurriak ezagutzeko eta hainbat esparru ekonomikotatik burutzen ari direnak, eta gomendioen katalogo bat egiteko.

Jada egiaztatu diren batez besteko tenperaturen igoeragatik glaziarrak pixkanaka desagertzen joateak, eta udan bero-boladak handitzeko aurreikuspenak edo etorkizunean prezipitazio gutxiago egiteak ingurumenari ez ezik Pirinioetako eskualdeko garapen ekonomikoko sektoreei ere eragiten diete, nekazaritzari edo turismoari, esate baterako. Alde horretatik, azterketak egoera bakoitzerako berariazko neurriak hartzeko beharra aipatzen du eta, horrekin batera, neurriak hartzea klima-aldaketa erabakiak hartzeko orduan integratzeko eta egokitzapen-estrategia eraginkorren garapenean ere integratzeko, batez ere sektore ekonomiko eta espazio natural ahulenentzat. Esparza kontseilariak azaldu duenez, azterketak defendatzen du "erabakietan klima-aldaketari buruzko hausnarketa jasotzea, eta hausnarketa hori benetan eraginkorra izatea, epe laburrean neurriak hartzetik haratago". José Javier Esparzak, gainera, aipatu du "itxura batean aurreikus daitekeela Europako funtsak eskuratzeko kontuan hartuko dela proiektuek klima-aldaketaren inguruko hausnarketa-ariketa bat egin duten ala ez".


Pedro Zuazoren agerraldia (eskuinetik hirugarrena). ( irudia handitu )

Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokia

Pirinioetako Lan Elkarteak Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokia (OPCC) 2010ean abian jarri zuen Pirinioetan klima-aldaketaren fenomenoa eta haren eragina hobeto aztertzeko asmoz, beharrezko ekintzak finkatzeko klima-aldaketaren ondorioak mugatzearren eta haiei egokitzeko. Horretarako, beharrezkoa da sektore sozio-ekonomiko eta natura-gune ahulenenei zuzendutako egokitzapen-estrategiak zehaztea. Horrenbestez, Pirinioen irudia handitu nahi da, Europa eta nazioarteko mailara, klima-aldaketaren behaketa eta egokitzapeneko eremuetan eta Behatokia OPCCk aztertutako gaiei lotutako Europako sareen barnean integratu nahi da.

`Pirinoetako Aktoreak: nola prestatu haren egokitzapena klima-aldaketara?´ mintegia

Groupement ACTeon (Frantzia), BC3 (Espainia) eta Fresh Thoughts (Austria) aholkularitza-enpresek egindako azterketa gaur aurkeztu da `Pirinioetako Aktoreak: nola prestatu haren egokitzapena klima-aldaketara?´ izeneko mintegiaren barnean. Jardunaldia Tolouse-en egin da eta Pirinioetako Lan Elkarteak antolatu du. Gogoratu behar da Nafarroak duela urria arte mugaz haraindiko lankidetza-erakunde horren burutza. Midi-Pyrénées eskualdeko lehendakari Martin Malvy-k eta Nafarroako Gobernuko Ingurumeneko Kalitate Zerbitzuaren zuzendari Pedro Zuazok ere esku-hartu duten Esparza kontseilariaren aurkezpenaren ondoren, Jean Louis Etienne mediku eta esploratzaile frantsesak klima-aldaketaren eraginari buruzko hitzaldia eman du. Hitzaldia bi mahai-ingururekin amaituko da: Zergatik egokitu klima-aldaketari? (Non eta Noiz?) eta Nola egokitu klima-aldaketari?; mahai-inguru horietan Pedro Zuazok ere parte hartuko du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa