(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ogasunak iruzurraren aurkako 39 lerro abian jarri ditu 2013an eta plan berriaren herritarren partaidetza-prozesua zabaldu du asteazkena, 2013.eko maiatzak 29


BEZaren kontrolean, 2.500 euro baino gehiagoko ordainketetan eta nekazaritzako elikagaien industria nahiz jolasteko makinak bezalako sektore zehatzetan eragina izango du


Transcripción textual del video

Nafarroako Zerga Ogasunak zergak kontrolatzeko plan bat aplikatuko du aurten, eta hark zergen ordainketan eragina izango du bereziki, esaterako: oinordetzakoetan, BEZ eta hidrokarburokoetan, bai eta ezkutuko ekonomiaren jardueren hautematean, ordainketa-muga berriak eskudirutan betetzean eta gehiegizko plangintza fiskalean ere. Sektore ekonomikoen arabera, ikuskaritza honako honetan oinarrituko da: nekazaritzako elikagaien industrian, energia berriztagarrietan, jolasteko makinen ustiapenean, hondakinen tratamenduan eta metalen errekuperazio eta salerosketan.

Hala adierazi die lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilari Lourdes Goicoecheak Nafarroako Gobernuko kideei gaur, asteazkena, egin den bilkuran. Lehendakariordeak 2008-2012 iruzur fiskalaren aurkako borroka-planaren berri ere eman die; hari esker, 745 milioi euro errekuperatu ahal izan dira, eta jada idazten ari diren programa berriaren lerro nagusiak aurreratu dizkie, 2017ra arte indarrean izango dena. Gaurtik aurrera eta ekainaren 30a arte, hain zuzen, plan horretan herritarrek parte hartzeko prozesua zabalik dago eta, haren bidez, interesa duten pertsonek iruzur fiskalaren aurka egiteko neurriak eta ekintzak iradoki ditzakete.

Nafarroako Ogasunaren fatxada.

Nafarroako Zerga Ogasunakzergak kontrolatzeko plan bat aplikatuko du aurten, eta hark zergen ordainketan eragina izango du bereziki, esaterako: oinordetzakoetan, BEZ eta hidrokarburokoetan, bai eta ezkutuko ekonomiaren jardueren hautematean, ordainketa-muga berriak eskudirutan betetzean eta gehiegizko plangintza fiskalean ere. Sektore ekonomikoen arabera, ikuskaritza honako honetan oinarrituko da: nekazaritzako elikagaien industrian, energia berriztagarrietan, jolasteko makinen ustiapenean, hondakinen tratamenduan eta metalen errekuperazio eta salerosketan.

Hala adierazi die lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilari Lourdes Goicoecheak Nafarroako Gobernuko kideei gaur, asteazkena, egin den bilkuran. Lehendakariordeak 2008-2012 iruzur fiskalaren aurkako borroka-planaren berri ere eman die; hari esker, 745 milioi euro errekuperatu ahal izan dira, eta jada idazten ari diren programa berriaren lerro nagusiak aurreratu dizkie, 2017ra arte indarrean izango dena. Gaurtik aurrera eta ekainaren 30a arte, hain zuzen, plan horretan herritarrek parte hartzeko prozesua zabalik dago eta, haren bidez, interesa duten pertsonek iruzur fiskalaren aurka egiteko neurriak eta ekintzak iradoki ditzakete.

2013an kontrolatzeko jardunbideak

Plan berria idaztearekin batera, Nafarroako Ogasunak zergak kontrolatzeko programa bat diseinatu du 2013rako, eta 39 jardunbide-lerro zehatz barneratzen ditu, iruzurra prebenitzeko, delituak jazartzeko eta iruzur egindakoa errekuperatzeko.

Prebentzioaren eremuan (15 neurri), zergadunei buruz dagoen informazioa hobetzea azpimarratzen da, beste erakunde eta entitate batzuekin datuak trukatuz. Informazioko beste lerro berri batzuk ere zabaldu dira, atzerriko ondasunak aitortzea, adibidez.

Aitorpenen berraztertzea kontrolatzeko beste funtsezko elementu bat da. Aurten, kudeatzaileek zenbait zergaren ordainketari arreta berezia jarriko die: oinordekotzak, ondarea, hidrokarburoak edo BEZa, azken hori erkidego barruko nahiz kanpoko operazioetan, eta baita etxebizitzen transmisioan, zerbitzu profesionaletan eta babes-kontratuetan ere. Etxebizitza-kontuagatik edo inbertsioagatik edo haren alokairuagatik kenkariak barnean hartzen dituen aitorpenak ere aztertuko dira. Azkenik, enpresen kasuan, hobari fiskalak kontabilitateko emaitzekin koherenteak diren egiaztatuko da.

Aldiz, ikuskaritza-lana, beste 15 jardunbide-lerrorekin, aurten ezkutuko ekonomia bezalako gaietan oinarrituko da; horretarako, beste gai batzuen artean, gas edo elektrizitateko fakturak aztertuko dira izan daitekeen jarduera ekonomikoa adierazten duten elementu modura, beren diru-sarrerekin bat ez datozen aberastasun-zantzuak dituzten profesionalen egoera egiaztatuko da eta onura-tarte oso estuak dituzten negozioak berraztertuko dira.

Beste arreta gune bat neurri berria betetzen den edo ez izango da, hau da, 2.500 euro baino gehiagoko ondasun edo zerbitzuak eskudirutan ordaintzea debekatzen duena. Gainera, BEZaren iruzur-tramaren eta zerga-ihesaren eskala handiko sareen jazarpen-operazioekin jarraituko da.

Jarduera-sektoreen arabera, ikuskapena oinarrituko da: nekazaritzako elikaduraren industrian, jolasteko makinen ustiapenean, hondakinen tratamenduan eta metalen errekuperazio nahiz salerosketan.

Azken jardunbide-esparruak (9 neurri) zerga-bilketari dagokio eta iruzurgileek ordainketa saihes ez dezaten du xede. Horretarako, erantzule subsidiarioak identifikatzen, bahiturak egiten eta zorren atzerapen- eta zatikatze-prozesuak arintzen uzten duten neurriak ezartzen dira,

2013-2017 plan berria

Nafarroako Zerga Ogasuna lantzen ari den 2013-2017 plan berriak jarduteko bi ardatz nagusi ditu. Alde batetik, iruzurra prebenitzeko bidean aurrera egitea bilatzen da zergadunari laguntza eta zerbitzu handiagoa eskainiz. Bestetik, zerga-kontrola handitu eta sustatu nahi da.

Bi helburuak lortzeko, hiru arlotan jardutea aurreikusten da: zerga-oihartzuna duen informazio gehiago eskuratzea, informazio hori ordenatu eta zerrendatzea kudeaketa hobea lortzeko eta araudi nahiz prozedura ziurragoak eta arinagoak izatea.

Gobernu Irekiaren arauen esparruan, Ogasunak nahi du plan berriak herritarren partaidetza izan dezala. Arrazoi hori dela eta, gaurtik aurrera, eta ekain guztian zehar, hainbat bide zabalik utziko ditu herritarrek iruzur fiskalaren aurkako borrokarako neurriak proposa ditzaten. Interesdunek Gobernu Irekiaren webgunearen bidez parte har dezakete (gobiernoabierto.navarra.es) eta baita twitter bidez ere, #ParticipaLuchaFraude hastag-arekin.

176.000 aitorpen berraztertu dira lau urtetan

2008-2012 iruzurraren aurkako borroka-planean 277 neurri abian jartzea sartu da, ez zerga-kontrolekoak bakarrik, baita ikerketa, hezkuntza eta gizarte-sentsibilitatekoak eta beste eragile batzuekiko laguntzakoak ere.

Inplikatutako profesional guztiek elkarrekin egindako ekintzari esker (kudeaketa-ekipoak, ikuskaritza eta zerga-bilketa), 745 milioi euro errekuperatu ahal izan dira, aldi horretan bildutakoaren % 4,89, hau da, % 40 igo da aurreko jardunbide-planaren aldean.

Bildutako ia erdia –343 milioi euro–, Nafarroako Ogasuneko kudeatzaileek egiten dituzten zergen aitorpenen berraztertzetik lortu da. Zehazki, aldi horretan 176.000 likidazio baino gehiago aztertu dira.

Bestalde, ikuskatzaileen lanak, ikuskapeneko 7.500 akta baino gehiago egin zituztenak, 17 delitu fiskalen berri izatea ekarri du.

Azkenik, zerga-bilketako taldeak 157.000 ordainketa-gutun igorri ditu, eta, haien bidez, beste 134 milioi euro itzultzea lortu da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Kontrol-planak
2013ko arauen ebazpena
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa