(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 450.00 eurorekin finantzatuko ditu adinekoen elkartegintza sustatzen duten ekimenak osteguna, 2013.eko maiatzak 30


Diru-laguntza eskaerak ekainaren 13a arte aurkez daitezke


Nafarroako Gobernuak aurten 450.000 eurorekin finantzatuko ditu Foru Komunitateko adinekoen elkartegintza sustatzen duten ekimenak. Diru-laguntza deialdi horren oinarriak Gizarte Politiken kontseilari Iñigo Alliren foru-aginduz araututa daude, eta berriki Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira.

Deialdi horretan parte har dezakete, adinekoen arloan bakarrik esku-hartzen duten irabazi-asmorik gabeko entitate nafarrek eta harrera, informazio eta orientazio, dibulgazio eta sentsibilizazioko oinarrizko jarduerak garatzen dituztenek.


Horretarako, eskaerak ekainaren 13a baino lehen aurkeztu beharko dituzte Nafarroako Gobernuaren edozein erregistrotan. Gizarte Politiken Departamentuak ezarritako formularioaz gain, beraien balantzea eta aurrekontu ekonomikoa, kontratatutako langileen zerrenda bat eta aurtengorako funtzionamendu-gastuen zerrenda bat eman beharko dituzte, beste dokumentu batzuen artean.

Deialdi horren bidez, entitatearen funtzionamendu-gastuen zati bat finantzatuko da (bulegoa, telefonoa, argia, gasa…) eta baita funtzio tekniko, administratibo, garbiketa, sukaldaritza edo atezaintzako funtzioak egiten dituzten langileen kontratazioko gastuen zati bat ere.

Diru-laguntzen emakida lehiaketa-prozeduraz ebatziko da, entitateko bazkide kopurua balorazio-irizpidetzat hartuz eta, hala badagokio, gizarte-bazterketa izateko arrisku handia duten adinekoen arreta.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa