(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Asturiasko eta Vianako printze-printzesak 2013ko Vianako Printzea Sariaren emate ekitaldiaren buru izango dira ekainaren 6an Leyren ostirala, 2013.eko maiatzak 31


Arratsaldean Ollokira (Esteribar) joango dira Cinfa enpresa farmazeutikoa bisitatzera; Espainiako etxeetan presentzia handien duen laborategia da


Asturiasko eta Vianako printze-printzesa Errege Gorentasunak 2013ko Kulturaren Vianako Printzea Sariaren emate ekitaldiaren buru izango dira datorren asteazkenean, ekainak 6, Leyreko San Salvador Monasterioan. Saria Nafarroako Gobernuak ematen du eta aurten Daniel Innerarity filosofoak jasoko du.

Emate ekitaldia 11.30etan hasiko da Ostatuko Patioan. Bertan izango dira saritua bera, Nafarroako Lehendakaria, Gobernukideak, Foru Komunitateko agintari politiko eta instituzional nagusienak, Nafarroko Kulturaren Kontseiluko kideak, eta Daniel Innerarityren senitarteko eta lagunak.

12.15ak aldera Nafarroako Erregeei Omenaldia egingo zaie. Iruñako artzapezpiku eta Tuterako gotzain Francisco Pérez González eta Leyreko Monasterioko komunitate beneditarreko abade eta apaizak izango dira ospakizunaren buru. Ekitaldi honetan, Felipe jaunak eta Letizia andereak lore eskaintza egingo dute Nafarroako Erregeen hilobian, tenpluaren iparraldeko horman.

Sariaren emate ekitaldia eta Nafarroako Erregeei Omenaldia Foru Komunitate osoan zehar ikusi ahal izango da Navarra Televisión-ek zuzenean emango baitu.

Cinfa enpresara lan bisita

Arratsaldean, 17etatik aurrera, printze-printzesa Ollokira joango dira, Iruñatik hamar kilometrotara dagoen Esteribarko herrira, Cinfa farmazeutikoa bisitatzera. Enpresa hau aintzindaria da farmazia bidezko medikamentu salmentan eta, hortaz, Espainiako etxeetan presentzia handien duen laborategia da.

Lehenik eta behin, harrera ekitaldi bat egingo da enpresa aurkezteko eta ondoren Errege Gorentasunek plaka oroigarria estalgabetuko dute. Jarraian, enpresa bisitatuko dute, besteak beste, onkologia tratamenduetarako eta organoen transplanterako goi espezializazioko medikamentuen fabrikazioarako nabea eta kalitatea kontrolatzeko laborategia.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa